Liburu batzuk Iztuetari buruz
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
Irudiak:Eugenio Jimenez "Juan inazio Iztueta"
Pedro Argaia Mendizabal (1777-1838). ZALDIBIA (MARAGATOren atzemailea)
Pedro Argaia Mendizabal (1777-1838). ZALDIBIA (MARAGATOren atzemailea)
" Lápida en la casa natal , colocada por "Eusko-Ikaskunzak" en 1929.
Bere heriotzaren berreungarren urtean erakutsi ziren Iztuetaren hainbat gauza. Iztuetaren ondorengoek zuten dendaren erakus-leihoan erakutsi bide ziren. " Algunos objetos de Iztueta de la familia Mancisidor exhibidos con motivo del bicentenario. "
Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendia"ZALBIBIKO EUSKARA"
Kultur Etxean : www.iztueta.com-en aurkezpena

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
   

Liburua salgai dago (15€)

Wegune honetan Ikus daitezke 2014an argitaratutako 71 fitxa.

Laste argitaratzeko dira fitxa berriak.

Beste 48 familia liburura

Zaldibiako Iztueta kultur elkarteak osatu du herriko familia eta etxeen bilduma. 2014an ateratako karpetak 71 fitxa zeuzkan, eta orain 48 gehiago argitaratu ditu. Bukatutzat eman dute bilketa

   

Aimar Maiz. Berria  22-11-2017

Zaldibiako 119 familiaren jatorria, osaera eta informazio jakingarriena biltzen duen liburua osatu du Iztueta Kultur Elkarteak. Bi kolpetan argitaratu dute; 2014an 71 fitxa, sendi banarenak; eta orain beste 48renak. Uztaidun karpeta bildumagarria osatu dute hala, eta proiektua bukatutzat jo dute.

Ardiki Egunean aurkeztu zuten herrian bigarren emanaldia, eta harrezkero zabaltzen ari dira. Liburua Zaldibiako etxe guztietara doan banatu dute, eta gainerakoak 15 euroan salgai dira. Paperekoaz gain, informazio guztia webgunean jarri dute (iztueta.com).

Etxeetara joan eta sendien informazioa jasotzen, landa-lan handia du liburuak. Aurrez zehaztutako galdetegi batekin galderak egin eta audioa grabatu diete, baita argazkiak eskatu ere.

«Familia bakoitzak eman nahi izan duen informazioa bildu da. Xumetasun horretatik dago egina, eta horixe zuen helburua: XX. mendean Zaldibiako etxeak eta familiak deskribatzea, eta beraien bizimoldea eta ohiturak jasotzea. Liburu erraza eta atsegina da, argazki askokoa, eta oso hurbilekoa», laburbildu du proiektua Malores Etxeberriak.

Bederatzi auzotakoak

Zaldibiako 9 auzotan banatuta bildu dituzte familiak: Aiestaran, Arruegi, Egileor, Elbarrena, kale etxeak, Olaeta, Urreta, Urtesabel eta Urtsuerreka. Sendi bakoitzari fitxa bana eman diote, orri batekoa. Etxearen, inguruko paraje-izenen eta familiaren berri idatzi dute. Atzean, pasadizoak edo bitxikeriak jaso dituzte.

Iztueta elkartekoak 2011n hasi ziren, boluntario lanean.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli