Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

ERAUSKIN ETXABE   familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Arruarte, Arrue eta Arruebarren goikoa bezala agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Aipatzen denagatik, Arruartetik bost lagun agertu ziren bilerara, eta beraz, ordurako etxebizitza bat baino gehiago izango zen bertan.

Informazio emailea: Mila Erauskin.

Liburu fitxa jaitsi

pdf

 

ARRUARTE Arruegi auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik bere izena Arru eta Arruabarren artean egoteagatik dator.

Baserri inguruko soro eta sailen izenak dira: Etxe-azpi, Matxiollo, Arru-muño, Luberri, Basoko zelaie, Gaintzalde, Urtalde, Bekobasoa.

Baserritik herrira ordu erdi dago oinez, autoz bost minutu. 1963an egin zuten bidea, asfaltatu gabea.

Etxe jabe dira Arruartekoak. Oraingoek diotenez, aitona Joxe Agustinek eskuratu zuen baserria, azken urteetan osaba-izebak zaindu zituelako.

Joxe Mari Erauskin, etxeko semea, eta Roxa Etxabe, Urtsuaundiko alaba, 1948an ezkondu ziren, eta etxean egin zuten otordua. Ordurako baserriko anaia-arreba guztiek etxetik kanpo egiten zuten lan.

Bost seme-alaba izan zituzten: Agustin, Rosa Mari, Iñaki, Mila eta Joxe Martin. 1974tik aurrera, seme- alaba denak irten ziren baserritik kanpora lanera. Baserrian baziren sei behi, eta soroan egiten zuten garia, artoa, patata... Ordiziako ferian saltzen omen zituzten arrautzak, patata eta bestelakoak, sobran izanez gero.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ARRUARTE: ERAUSKIN ETXABE FAMILIA

 

 

 

 

ARRUARTE, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli