Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

   

ARRUABARRENA ESKISABEL  familia

Baserriaren arrastoa idatzietan

Arruarte, Arrue eta Arruebarren Goikoa bezala 1783-12-17an agertzen da, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere emaileen artean. Aipatzen denagatik Arruartetik bost lagun agertu ziren bilerara, eta beraz, ordurako etxebizitza bat baino gehiago izango zen bertan.

Informazio emailea: Joxe Arruabarrena

Liburu fitxa jaitsi
 pdf
 

ARRUARTE Arruegi auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik bere izena Arruegi bailara erdian egotetik dator. Baserri inguruko soro eta sailen izenak dira Urretalde, Antxuseta, Arru eta Arroasoro.

Etxekoei ematen zitzaien izena Argiñe da.

1963an egin zuten bidea, asfaltatu gabea. 1980az geroztik dago auzoan etxerainoko bide berria.

Etxe jabe dira Arruartekoak 1920az geroztik. Hemezortzi mila pezeta ordaindu omen zuten etxeagatik.

Elizara ordu erdiko bidea dute, oinez, eta Ordizira ordubetekoa. 1944-50 bitartean eskolara etortzen omen ziren sei-zazpi urterekin hasita. Neguan ere, praka motxak eta abarkak jantzita eta, zatekin berriz, elurretan. Ontza bat txokolate hartu eta besterik jan gabe, zortziren bat ordutan. Behatz puntak izoztuta, eta dotrinan, makila eta kazkarrekoen beroa hartuta.

Baserrian baziren bost behi eta bi idi eta soroan egiten zuten garia, artoa, patata eta babarruna. Ordiziako ferian saltzen omen zuten etxerako behar ez zutena, batik bat, gaztaina eta arrautza. Astoarekin jeneroa jaitsi Zaldibira eta gero handik Karteroneko gurdian eramaten omen zuten. Egunero, gainera, esnea jaisten omen zuten Gantxaisko errekara, bizkarrean bi marmita makilaren bi puntatan jarrita. Hala ere, Fabrikan lan egiten zuten.

Eneriora ere joaten omen ziren garo bila gurdia hartuta. Garo mozketak eta bideak bospasei orduko lana ba omen zuen eta egun osorako joaten omen ziren. Urtean bospasei aldiz-edo egiten omen zuten lan hau.

 

XX. mende hasieran osatu zen Arruabarrena Labaien familia. Dolores Labaien Amezketako Astamutilleta baserrikoa zen.

1933an ezkondu ziren Lontxo Arruabarrena bertako semea eta Ixabel Eskisabel, Urtesabelekoa. Ezkondu zirenean Arruarten bizi ziren aita-amak, Lontxoren anaia eta osaba bat eta anaiak etxetik kanpo lan egiten zuen.

ARRUARTE: ARRUABARRENA ESKISABEL FAMILIA

 

ARRUARTE, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Laguntzaileak:

orkli