Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
arrue1

arruegi

   

IRAOLA ARRUEBARRENA familia 

arrue1

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Arrue agertzen da Arruarte eta Arruebarren Goikoarekin batera 1783-12-17an, Francisco Antonio de
Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen
artean. Arrutik lau lagun agertu ziren bilerara, eta esan liteke, beraz, ordurako etxebizitza bat baino
gehiago izango zela bertan.


Arru garrrantzi handiko etxea da Zaldibin. Arrue abizenaren jatorria ere Zaldibin kokatzen dute
genealogistek.


XVI. mendean, 1559an, adibidez, Magdalena Arrue y Acelain jaio zen Zaldibin. Beste ahizpa bat ere
izan zuen, Leonor Arrue y Acelain. Ama María López de Arrue zen. Magdalena Arrue Zaldibiko Arruko
etxekoandrea zen, bere ama bezala, eta biek etxearen abizena hartu zuten.

Liburu fitxa jaitsi

pdf

 

 ARRU baserria Arruegi auzoan dago, eta ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu Arruegi auzo guztiak bezalaxe. Baserri inguruko soro eta sailen izenen artean daude Gaintzalde, Ordeka, Elutxe, Goiko sastie, Goiko soroa, Beko itturrie, Goiz gaztiñeta.

Joxe Frantzisko Iraola eta Anttoni Arruebarrena 1933an ezkondu ziren Zaldibin. Anttoni Iparre baserrikoa zen. Baserrira ezkondu zirenean, Joxe Frantziskoren aita-amak eta hiru osaba-izeba bizi ziren bertan.

Familia honetakoei Arru-haundi deitzen zaie.

Bertarainoko bidea 1965ean egin zuten, eskonbroak zekartzan kamioi batekin, eta 1984an berritu zen berriro porlanez eta breaz. Makina bat ezbaita artean burutu omen zen bide hori.

Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Inaxio, Maria Pilar, Antonio, Trini, Joxe, Ines, Bixente, Blax eta Martxial.

Etxejabeak dira 1925az geroztik, eta Aztiako Hilario Mendizabali erosi zioten orduan. 1935ean berritu zuten, puskak erantsiz eta baserria haziz. Zaharberritzeko orduan, etxean ebakitako zuhaitzetatik ateratako oholekin eman zioten zorua, eta ohol horietako gehienak metro erditik gorakoak dira. Oraindik etxean da ohol horiek mozteko erabilitako zerra ere. Joxe Frantzisko eta bere seme Antonio aritu ziren lanean, bata hargina zelako eta bestea arotza, eta bina ahala biak baserri askotan ibiliak ziren lanean.

Baserrian txerriak, oiloak, behiak eta txekorrak (hamarren bat buru) zituzten. Etxerako egiten zuten artoa eta garia ere, eta etxetik saltzen zituzten oilaskoak, gaztainak eta arrautzak.

Eskolara ere oinez jaisten ziren, ordu erdiko bidean. Ahal zen moduko oinetakoekin, batzuetan etorri ezberdinekoak, eta kalera jaitsitakoan aldatzen zituzten. Elurra bazen, galtzerdi bustiekin pasatzen zuten eguna arratsaldeko bostak arte. Batzuetan, Ostatu tabernan etxetik ekarritako babarrunak berotu eta egiten zuten bazkari legea.

Antonio baserrian gelditu zen lanean, eta 1964an hasi zen Bilore fabrikan. Aurretik, Agurainen egona zen baserri batean, erdara ikasteko aitzakiarekin. 1962an hasi zen seme bat Justo Etxaberekin lanean. Etxetik lanera orduerdiko bidea zen.

Anaia Inaxio, berriz, Hernaniko Aduriz famatuarekin ibili zen txofertzan hiru urtez, eta gero kamioiarekin Pasaiatik Aristrainera eta Bilbora.

Antonio 1973an ezkondu zen Joanita Irastortzarekin. Etxean Antonioren lau anai-arreba bizi ziren. Joanita Itsaso-Lehorreko Intxaur Zelaieta baserrikoa da. Loiolan ezkondu ziren eta bertan egin zuten otordua. Ezkontza-bidaia Benidormera egin zuten.

Informazio emailea: Antonio Iraola

 

 

ARRUE: IRAOLA ARRUEBARRENA FAMILIA

 

 

ARRUE, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli