Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

ERAUSKIN GARMENDIA familia

 
Liburuko fitxa jaitsi  
pdf  

JOAN BAUTISTA Erauskin Zubialdekoa eta Benita Erauskin Aistrangonekoa aurrena, ezkonberritan, Eskribau etxean jarri ziren bizitzen eta handik gutxira Aztiara etorri ziren eta bertan bizi izan ziren beti, baita beren ondorengoak ere. 

Pasadizoak


“Numero uno”


Joan Bautista Gasteizen omen zegoen soldadu
eta destino berria eman omen zioten, Melillara,
listan “numero uno “ zelako, eta han urik ez omen
zegoenez, barrikan eraman omen zuten.


Diru “estrak”


Aitak, Joan Bautistak, Zentralean lan egiten zuen
eta diru “estrak” amoarrainak eta ezkailuak harrapatu
eta haiek salduta ateratzen omen zituzten.
Informazio emailea: Maritxu Erauskin

 

Biak Aiestaran Erreka auzokoak ziren eta Zubialden egingo zuten elkarren ezagutza, izan ere han elkartzen omen ziren auzoko neska-mutilak eta baita Lazkaomendikoak ere, eta bertan, Joan Bautistak soinua jotzen omen zuen. Joan Bautista Erauskin Zubialdekoa eta Benita Garmendia Aistrangonekoa 1915ean ezkondu ziren Zaldibin.

Bertan gosaria egin eta Santanderrera joan ziren ezkontza-bidaian, Benitak han bizi baitzuen anaia. Bost seme-alaba izan zituzten: Luix, Iñaxi, Maritxu, Martin eta Felix.

Etxera ezkondu ziren Felix, etxeko semea, eta Muertzako Elena Mendizabal. Eta bertan bizi izan ziren aita-amekin eta arreba Maritxurekin, Aztiako baratzetan etxeak egin eta bertara joan ziren arte.

Felixek eta Elenak bi seme izan zituzten: Joan Bautista eta Jose Inazio.

 

 

 

 

 

 

AZTIRIAGA: ERAUSKIN GARMENDIA FAMILIA

 

AZTIRIAGA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli