Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

   

GARMENDIA  GARMENDIA familia

Liburuko fitxa jaitsi
pdf

J.I. Iztuetaren omenezko plaka
 

Etxearen arrastoa

idatzietan

Aztiriaga 1783an agertzen da, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, bitartekari bati emandako botere-emaileen artean (1783- 12-17an). Gainera bi ordezkari agertu ziren batzarrean eta, beraz, badirudi garai hartan bi familia behintzat bizi zirela bertan.

Etxe hau sarri aipatzen da Joan Inazio Iztuetaren familia eta bizitzari buruzko dokumentazioan. 1801ean han bizi zela badakigu, baina baita handik berrogei urtera ere, bertan jarri baitzen bizitzen Joan Inazio Iztueta, dantzarien maisu eta euskal folklorearen biltzailea, Zaldibira itzuli zenean. Badakigu baratza ere bazutela. Lur horiek baratz lanetarako erabili dira, azken urteetan han etxe -saila egin arte. Etxe haren jabe, 1841ean, Ramon Inazio Albisu Iribe zen. ”Capitán de Batallón distinguido de Francos de Burgos “ Etxe hartan gela bat edo etxe-zati bat erabiltzen zuen Iztuetak Joxe Martin Garmendiarekin batera.

Informazio emailea: Joxe Garmendia

AZTIA kale-etxea da, Santa Fe kalean kokatua.

Joan Inazio Garmendia Zaldibiko Bianda baserriko semea eta Eulali Garmendia Gaintzako Etxaiskoa 1929an ezkondu ziren. Maizter bizi izan ziren Aztian. Hilario Mendizabalena zen etxea. Jabearen familiaz gain, beste hiru familia bizi izan dira maizter: Salaberria-Razkin, Garmendia-Garmendia eta Erauskin-Garmendia.1954an egin ziren konponketak eta komun berria egin zen.

Eulali 1941ean geratu zen alargun, sei seme-alabarekin, inolako pentsiorik gabe, orduan ohi zenez. Eta bizimodua aurrera atertzeko makina bat lan egin izan zuen, bai etxean eta baita kanpoan ere. Bizimodu gogorra izanik, seme-alabak ere hamabi urte ezkeroztik lanean hasi ziren. Baina hori ez zen hain arraroa ere garai hartan.

Eulali makina bat lana egindakoa izan arren, sasoi handiko emakumea zen eta ehun urte beteta hil zen.

 

AZTIRIAGA: GARMENDIA GARMENDIA FAMILIA

AZTIRIAGA, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli