Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

 
Zaldibiko neska dantzariak orain dela hirurogei urte baino gehiago  
 
Folklorezale haundi haren omenez Zaldibiako hainbat aiton-amoa jardun dantzan
El Diario Vasco, 4 de Junio de 1995

Maiatzaren azken hamabostaldian hainbat ekitaldi izan da Zaldibian Juan Ignazio Iztuetaren omenez. Besteak beste, maiatzaren 21.ean, omen egun nagusian , herriko hainbat dantzari taldek eskaini zigun ikuskizun jator eta miresgarriaren  berri  eman nahi genizueke. Ikustekoa zen,  batez ere, aitona eta amona haiek eskaini ziguten dantza saia, herriko plaza osoa begira zutela. Are miragarriagoa hauetako zenbait laurogei urtetik gertu dabilela jakinik. Iztueta maisu handiarengandik datorren sokak etenik izan dezan, gaztetan ikasitakoa denen bistan jarri nahi izan zuten.

Lehenengo eta behin, gizonezkoen jardunaldia izan genuen, Aurreskua dantzatu zutelarik. Txalo luze eta hunkigarriak jaso zituzten amaieran. Norbaitena ahazteko arrisku eta guzti ere eman ditzagun partaideen izenak:

Matias Mendizabal, Jose Erauskin , Hilario Nazabal Santi Etxeberria, Julian Arrese, Felipe Erauskin , Jose Arrese, Mikel Arrese eta Jose Ramon Irastortzak
osatzen zuten gizonezkoen taldea.

Ondoren, emakumeak

Segidan bost emakumezko plazaratu ziren, gazte denbora gogoratuz, dantzari-jantzi eta guzti. Merzedes Arruabarrena, Maria eta Dolores Etxeberria, Maria Irastorza eta Dominika Eskisabel ziren. Sagar-dantza eskaini ziguten . Ikusi egin behar zen hirurogeita hamarna urtetik gora dauden amona gazte hauek oraindik ere dantza nola egiten duten. Gizonezkoek bezalaxe, hauek ere txalo zaparrada izugarria jaso zuten, eta ez dakit malkoren bat edo bestek ez ote zion norbaiti ihes egin.

Ondoren, hogeita hamabosna urte inguruko emakumezko talde atera zen dantzara. Nahiz eta urte batzuk eraman dantzariak egin gabe,  bikain portatu ziren hauek ere , txit dantza ederrak eskainiz. Marijo Garmendia, Marijo Beloki, Maribi Garmendia, Maria Rosario Arrezubieta, Kristina Irastorza, Marijo Etxeberria, Karmen Laguardia eta Arrate eta Begoña Mendizabalek osatzen zuten taldea.

Dantzarien jarduna amaitzeko, gaur egungo Iztueta taldeak jardun zuen . Idoia  zuzendaritzapean, dotore egin zuten dantza, baita haur txiki askoak ere, nolako ausardia eta iaiotasuna duten garbi erakutsiz eta Iztueta handiak segida baduela eta hark hasitako katea oraindik ez dela hautsi azalduz.
RUFINO IRAOLA GARMENDIA

Laguntzaileak:

orkli