Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaituta
 

2  
Omenaldi asko eta leku ezberdinetan eskaini zaizkio Iztuetari. Zaldibian mendeurren pare bat ospatu izan dira eta leku nahiz aldi ezberdinetan, oroitarri,plaza, kale eta abar ugari eskaini zaizkio.
 
 
  Goizaldik Iztuetari egindako omenaldi, Zaldibia,1967: Oroitarria

1. Lehen omenaldia Zaldibian egin zitzaion 1929ko irailean, berejaiotetxean lehen oroitarria ipini eta Aita Donostiak hitzaldi bat eskaini zion (1).

2. Aralarko lagunek BAP aldizkarian Iztuetaren nortasuna aldarrikatuz, heriotze mendeurrena, 1945ean ospatu zuten.

3. Zaldibian, Iztuetaren II. mendeurrena prestatzen, 1767-1967. Bigarren mendeurren hau zeia eta, Iztuetaren aditu eta herrikide den Jose Garmendia apaizak eta beste kazetari batzuk, Diario Vasco, La Voz de España eta ... beste zenbait egunkaritan artikulu sail luzea eman ziguten.

Diario Vasco egunkarian, adibidez (2), 1762ko abenduak 3 In Juan Bta. Mendizabalek idatzitako dokumentuaren laburpena eskaini zigun. Iztueta jaio aurreko Zaldibiako giroa, hain zuzen, bost urte lehenagokoa agertzen du dokumentu honetan, bai erlijioari bai bere jaioterriari buruzko zenbait berri. Beraz, gure zaldibiar ospetsuaren kokagune historikoa eta geografikoa ezagutzeko interesgarria.

Beste artikulu batetan (3), Zaldibiako udaletxe eta parrokiako artxiboetatik ateratakoa, Iztuetaren garai eta herriko gertakizun nagusiak argitara eman zituen. Gure Iztueta idazlearekin, Francisco Ignacio de Jauregi eta izen bereko Francisco Ignacio Lardizabal zaldibiarrek izan zituzten harreman estuak aipatu zituen, eta 1840ko uztailaren 3an Zaldibian afusilatu zuten militarraren aipamena egin zuen artikulu horretan. Ez goaz zerrenda osoa ematera. Ikus (4) oharra.

«Los continuadores de Iztueta en la dantza» (5) artikuluan dantzari buruz ari delarik, Iztuetaren jarraitzaile zintzo eta leialtzat agertzen digu Jose Maria Suquiak (6) munduan zehar gaur hain sonatua den Goizaldi dantza-taldea. Horretarako froga, liburu berean agertzen da: Iztuetak Jose Antonio Olanori, zaldibiarra hau ere, irakatsi zizkion gure dantzak, honek berriz, Lorenzo Pujana ordiziarrari, eta azkenik Pujana aitak bere semeari pasa zion euskal dantzen zaldibiarraren suzia, gaurko Goizaldi dantza-taldera iritsi arte.Mendeurren hau ospatzeko, Donostiako udalak ere, 1967ko azaroaren 29an, Iztuetari, Euskadiko Plazan, Nestor Barrenetxeak egindako monumentua, errota- harria eta oroitarri bat bere dedikatoria eta guzti eskaini zizkion Iztuetari, plaza horretatik irteten den kale bati Iztueta kalea deitzen zaiolarik (7).

4. Zaldibiako herria prest Iztueta bere semeari omenaldia egiteko.

Luis Pedro Santiago kazetariak azaroaren 25ean, Diario Vasco egunkarian zera eskatzen dio Zaldibiako udalari, Iztuetaren zenbait jantzi eta tresna berreskuratzeko erabat galdu aurretik, eta beste hau Jose Garmendia, Juan San Martin, Jose Maria Donosti eta besteei, bigarren mendeurrena dela medio egin eta sakabanaturik argitaratu dituzten artikuluak bildu eta gure herrialdeko kazeta zientifiko batetan argitaratzeko, bere ustez, balio handikoak bait dira. Ez dugu uste lan hori burutu zenik.

Hurrengo egunean, igandeak 26, Iztuetaren etxe aurrean, Iztuetaenean, Goizaldi dantza taldeak jarriko zuen oroitarriaren deskribapen zehatza ere ematen digu Luis Pedro Santiagok, «Makila», Iztueta dantza-talde sortzaile eta zuzendariari, eta «Tintontzia eta Luma»,idazleari eskainiz.

Zaldibiako udalak, Goiko Kaleko Plaza ere eskaini zion.

Ondoren, lan berean eta egunkariaren egun bereko orrialde berean datorren programa komentatzen du. Azaroaren 26tik abenduaren 3ra, egunean egungoekintzak antolatu ziren Zaldibia herrian: hitzaldiak, filma-emanaldiak, antzerkiak eta abar, abenduaren San txistulari, txalaparta, dantzari, ttuntturru eta ... amaitu zelarik.Eta abenduaren bosteko DV egunkariko izenik gabeko iruzkin batek hauxedio:

«Se celebraron con gran brillantez los actos programados en honor del ilustre coreógrafo, Juan Ignacio de Iztueta» (8).

5. Zaldibian, 1972-V-7an, Dantzari Txiki Eguna eta beste omenaldi bat eskaini zitzaion Iztuetari. Egun horretan, Tolosako Lope eskulturgileak Iztuetari egindako bustoa Zaldibiako plazan ipini zen (9).

* ARANBURU,P.J.;BIDEGAIN,M.;IDIAKEZ,A;REZOLA,I. Juan Inazio Iztueta Etxeberria ( 1767-1845). III. Gerriko Ikerlan-Sariketa. Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitapen Zerbitzu Nagusia. 1993,151-153.or.

-------------------------------------------------------------------------------

1. DONOSTIAR, JOSE ANTONIO (1929), «Iztuetar Joan Inazioren omenez». Boletin de la Sociedad de Estudios Vascos,43;10-13.or.

2. GARMENDIA, JOSE (1967), «Zaldivia: En el II centenario del nacimiento de Iztueta. Pincelada Local Hist6rica». Diario Vasco, 1967-IX-27.

3. GARMENDIA, JOSE (1967), «Acontecimientos en Zaldivia en vida de Iztueta, 1767-1845». Diario Vasco, 1967-X-4.

4. GARMENDIA, JOSE (1967), «Aclaraciones sobre Iztueta. Diario Vasco, 1967-X-20. «Zaldivia en la obra de Iztueta». egunkari bereko 1967-XI-4 eta 1967-XI-16.

5. GARMENDIA, JOSE (1967) , Diario Vasco, 1967-XI-l.

6. SUQUIA, JOSE MARIA (1975), Monografia Histories de Zaldivia. C.A.M. San Sebastian, 164-168 or.

7. GARMENDIA, JOSE (1978), I ztueta'ren Olerkiak Kardaberaz Bilduma, 33, Gasteiz, 183 or.

8. 1967ko mendeurren-omenaldian egunkari eta kazeta ugaritan idazle askok parte hartu zuen Iztuetaren ohoretan. Diario Vasco egunkarian Irailean 4, 20, 27 eta 29an; Urrian 4, 11, 20 eta 27an; Azaroan 1, 5, 9, 16, 18, 25, 26 eta 29an eta Abenduan 3an.

La Voz de España egunkarian, berriz,: Abuztuaren 9an; Urriaren 19an; Azaroaren 10, 19, 20, 22, 28, 29 eta 30ean eta Abenduan 3, 5, 10 eta 29an.

Unidad egunkarian Irailaren 28 eta 29an; Azaroaren 26an eta Abenduaren lean. Hoja de Lunes astekarian Abenduaren Un soilik ikusi dugu.Egunkari guzti horietan idatzi zuten kazetari batzuren izenak emango ditugu: Jose Garmendia, Juan San Martin, Ignacio de Zubemoa, Basarri, Jose Maria Donosti, Luis de Cortaberria, Inaki Linazasoro, Luis Pedro Pena, Ramirez Pinto, A. Aguirre ...

9. «Se celebro el Dantzari Txiki Eguna y el homenaje a Iztueta» zioen, 1972-V-9ko Diario Vasco egunkariak. Izenik gabeko artikulua da.

 

Laguntzaileak:

orkli