Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
 
Hiztegien bereizgarritasunak eta berdintasunak
Jose Mª  Etxeberria
1.- Hiztegi hauek hizkuntza bi edo gehiagotan eginda daude. Bi hizkuntzatan eginak hauek dira:

Odriozola-Bonaparte hiztegia;
Diccionario Castellano-vasco
Vocabulario vasco-francés
Vocabulario de Iztueta

Hiru hizkuntza edo gehiagotan agertzen dira beste hauek.

Landare hiztegia: honek erdera, euskara eta latina erabiltzen ditu.

Diccionario cuatrilingüe: honek euskara, latina, erdera eta frantsesa
erabiltzen ditu.

2.- Euskalkiei buruzko berriak.

Zuzenean eta argi Iztuetaren hiztegiak ematen ditu berri batzu bizkaierari buruz.

Vocabulario español-vasco izenekoak jartzen du hitz bakoitza zein euskakitakoa den. Baina bakarrik bizkaiera, gipuzkera eta goi-naparrera kontuan hartzen ditu. Bizkaierarentzat b jartzen dio hitzari, gipuzkerakoa denean, g  eta goi-naparrerakoa denean, n.

Beste batzuk zeharretik ematen dute euskalkiaren berri. Landare hiztegiak idazkeratik adierazten digu bizkaieraz eginda dagoela. Iztuetaren Vocabulario deritzanak noizbehinka sartzen ditu bizkaieraren ohar batzuk. Adibidez: “loguilla: muchacha poco asentada, de poca formalidad, nezca circilla, gangarra en Vizcaya”.

Vocabulario vasco-francés izenekoan argi ikusten da iparraldeko euskalkiak erabiltzen dituela, batez ere lapurtera eta baxe-naparrera. Baina ez du ezer aitortzen euskalkiei buruz.

3.- Hiztegi bitan hitzez gainera atsotitzak eta esaldi berezi batzuk ere agertzen dira. Vocabulario español-vasco izenekoak hainbat atsotitz bildu ditu. Adibide bat aipatuko dut; “más vale tarde que nunca: b. obe da iños baño nos; g. obe da iñoiz baño noiz”.

Iztuetaren Vocabulario deritzanak jartzen ditu esaldi batzu adibide bezela. “Esparcir, dividir, partir y cambiar: banatu: banatu da gauza au erri guztian = se ha esparcido en todo el pueblo; banau eguidazu zortzi ducateko au = cambiarme esta onza de oro o doblón de a ocho”.

4.- Hiztegi hauek ikusita gauza interesgarri batzuk agertzen dira gaur guretzat.

Lehenengo eta behin, XIX gizaldiko euskal hiztegirik gehienak nolakoak ziran hobeto ezagutzeko lagungarri ditugu hiztegi argitara gabe hauek.

Bigarren, nolako hitzak aukeratzen dituzten jakitea ere interesgarri da. Hortik abiatuta jakin dezakegu edo lortu, bitartekoak jarri ezkero, XIX gizaldiko euskal hiztegien maiztasun hiztegi bakar bat. Interesgarri litzateke jakitea zeintzu diran maiztasun gehienetik hasita gutxiengora agertzen diran euskal hitzak. Mailebuak nola hartzen dituzten jakiteko ere lagungarri zaizkigu honelako hiztegiak.

Gainera batzuk hitz bakoitzaren euskalkia ere ematen dute. Eta dato hau interesgarri da hitza zein euskalkitakoa den ezagutzeko kasu batzuetan, eta bestaldetik euskalkiei buruz nolako kontzientzia linguistikoa zuen hiztegigile bakoitzak.

Gure artean bete behar den hutsune bezela ikusten dugun hiztegi berezien beharrizanaz ere jabetu ziran batzuk behintzat. Adibidez Landare hiztegia, hiztegi berezi bat da. Eta orduan, XIX gizaldi erdirantz norbaitek hori ere egin zuen.

5.- Egileen joera. Beste dato interesgarri bat ere agertzen da Odriozola- Bonaparte hiztegiaren kasuan. Odriozola aita-semeek egin zuten hiztegi hau eta gero Bonapartek osatu. Baina Odriozola aita, maisua zen Legorretan eta bere semea apaiz izan zen. Aita maisuaren interesa agertzen da hiztegi bat egiteko. Zilegi da pentsatzea bere eskolako ikasleak gogoan izango zituela hiztegi hori egiterakoan.

IZTUETAren kasua ere aipagarria da. Batez ere euskal folklorea landu zuen bere bizitzan zehar, baina azken urteetan euskal hiztegi hau egin zuen. Behar bada folkloretik hasi eta azkenean hizkuntzara bertara iritxi zen, hizkuntza Euskalerriaren erakusle nagusi bezela hartuta.

Azkenik “Diccionario cuatrilingüe” deritzanak baditu alderdi interesgarriak. Iparraldeko eta Hegoaldeko Euskalerrirako egina da. XVIII gizaldiko hiztegia da. Oraingoz behintzat ez dut argitu nor den egilea, baina akats batzuk ere baditu hitz batzuetan. Frantses hitzak ez dira beti egokiak, itzulpena oker egin duelako. Huts hau egiten du egileak eta L. Akesolok azpimarratu zidan kontuz ibiltzeko argitaratzeko orduan. Hainbat hitzetan zuzenketak erantsi behar zaizkio hiztegi honi. Hala eta guztiz ere interesgarria da, XVIII gizaldian euskal hiztegiak gutxiago direlako, eta hau gutxi hoien artean nahiko adibide zabala delako.

Laguntzaileak:

orkli