Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
 

1845eko abuztuaren 18an hil zen Joan Inazio Iztueta

 
DANTZA BENETAN MAITE ZUEN GIZONA 
Gaur beteko dira 150 urte Joan Inazio Iztueta folklorista zaldibiarra hil zenetik

Egunkaria ostirala, 1995eko abuztuaren 18a
Maiatzean omenaldia eskaini zion Zaldibiak bere heriotzaren 150. urteurrena zela eta Joan Inazio Iztueta ikerlariari. Gaur beteko dira, dena den, zehatz-mehatz 150 urte haren heriotzatik. 1845ean zendu zen Joan Inazio Iztueta, jaio zen herri berean, Zaldibian.

Zaldibian 1767. urtean jaio eta bere jaioterrian hil zen Joan Inazio Iztueta, 68 urteren buruan, 1845eko abuztuaren 18an hain zuzen, duela 150 urte, gaur bertan beteak. Ez zaio goi mailako ikasketarik ezagutzen, eta 1801etik 1807ra bitartean kartzelan egotea egokitu zitzaion, oso -ondo ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko. Baina, h.ala ere, liburu aipagarri eta aberatsik atera zen zaldibiarrar handiaren lumatik.

1815az geroztik, Donostiako Udalaren aginduetara, dantza eta dantzarako musikak biltzeko lanari lotu zitzaion buru-belarri Iztueta , eta lan horren ondorio izan zen 1824an argitaratutako liburu  garrantzitsua: “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar, eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioak ere”. Liburuan ageri diren doinuen transkripzioa Iztuetak adiskide eta gogaide estu zuen Isaac Albenizek egin zuen. Liburu honi esker, Iztueta gure arteko lehen folkloristatzat jotzen da.

ATZERAKOIEN AURKAKO BORROKAN
Euskararen eta dantzaren aldeko  lanean jarraitu zuen liburu hura argitaratu eta gero ere Joan Inazio Iztuetak. Dantzen aurka agertzen ziren apez moralista eta atzerakoiei aurre egin beharra egokitu zitzaion,  Juan Jose Mogeli Frai Bartolome Santa Teresaren aurka idatzi zion gutunak argi erakusten duenez.

Bizitzako azken urteetan jaioterrira itzuli eta dantzak irakasteari ekin zion Iztuetak. Baina idatzi ere egin zuen bere bizitzaren azken aldi horretan. Garai hartan idatzi zuen 1947an (hil ondoan) argitaratuko zioten “Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia” . Liburu honen, lehen zatian garaiko Gipuzkoako ohituren berri eman , zuen eta bigarrenean, aldiz, gipuzkoarren gatazka eta gudu historikoak kontatu.

Omenaldi Ugari egin dizkiote aurten Iztuetari bere heriotzaren 150. urteurrena dela eta.

Laguntzaileak:

orkli