Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
Dantzen jatorria aztergai

Urriaren 28an, arratsaldeko 7etan, Zaldibiako Kultur-etxean, Ardiki eguneko ospakizunen barruan, Juan Antonio Urbeltz dantza-maisu, ikerlari eta idazleak hitzaldia eskainiko du, 'Goierriko dantzak. Historia eta metaforak' gaia hartuta. Gipuzkoako dantzetan erreferentziatzat hartua izan den Juan Ignazio Iztueta zaldibiarraren lanari kritika eginez hasiko du hitzaldia, eta Goierriko dantzen esanahia aztertuko du ondoren. Aurrerapentxo bat dugu lerrootan. Adibidez, ezpata-dantza, ez dela dantza militar bat, ezpata -euliak uxatzeko dantza baizik.

Noiz ezagutu zenuen Juan Ignazio Iztuetaren lana?

1967an, Iztuetaren omenaldian,   Zaldibian  dantzatu genuen eta Iztueta ezagutzen hasi nintzen. Nik nire ezagupenak banituen, Goizaldin, bere tradiziotik aritu ginelako. Dantzen deskripzioa egiten zuen Iztuetak, baina ikusten nuen, ez zetozela bat. Zentzu kritikoarekin hasi nintzen dantza ikasten. Bi helburu nituen: herriz herri dantzak ikasten aritzea ondoren, dantza   taldeei   erakusteko. Tradizioa egokitu, eguneratu egin behar izan genuen, tradizioa galduta zegoen eta. Gu sartu ginen, guri egokitu zitzaigun. Ez zegoen inor.

Adibidez: Leitzako Ingurutxoa egin nahi izan genuen, baina ez zen posible izan. Ez genuen lortu neskek eta mutilek elkarrekin dantza egiterik. Nik esaten nuen, hura ez zela posible, hori ez zela gure kultura, beste zerbait egon behar zela. Europa guztian, neskak eta mutilek elkarrekin egiten zuten dantza eta hemen, Euskal Herrian ezberdinak? Hori ez zela posible ikusten nuen, desitxuraketaren bat egon behar zuela. Nik Argiarekin, talde eredugarri bat egin nahi izan nuen. Ez da posible mundu guztiaren aurrean lotsagarri gelditzea.

Juan Ignazio Iztueta zaldibiarrak, Guipuzcoaco Dantza gogoangarrien Condaira edo Historia liburua

    goi2
   

Dantza maisua, ikerlaria eta idazlea

Juan Antonio Urbeltz, 1959. urtean hasi zen dantzan, Goizaldi dantza taldean. Beti izan zuen dantza bakoitzaren jatorria jakiteko irrika. “Ezpatak, zamantzainak... dena misterioa zen niretzat”. 1959-1965 bitartean egon zen Goizaldin, gerora emaztea izango zuena ere bai. “Kandido Pujanaren taldea zen Goizaldi. Gipuzkoako dantzak oso ondo ikasi nituen. Baina teorikoki nork ez zekien ezer ere ez. Kandidok ere ez. Gero, pixkanaka, ni joan nintzen han eta hemen ikasitakoa aplikatzen”. Goizaldirekin, Europako herrialde eta dantza ugari ezagutzeko aukera zuen. 1965ean Goizaldi utzi zuten Urbeltzek eta emazteak eta 1966an Argia dantza  taldea sortu zuten. “Dantza taldearen helburua, ez zen dantza egitea bakarrik, Sakoneko lana egin nahi izan genuen. Euskal Herriko herri ezberdinetan ibili ginen dantza ezberdinak ikusten.Ondarea bizirik mantenu beharra zegoen. Dantza saioak egiten genituen Victoria Eugenian . Gelditu gabe aritu ginen aurkikuntza eta ikerketa lanean

idatzi zuen 1824an, erreferentzia izan den liburua. Zuk dena den, ez duzu oso gogoko. Zergatik?

Iztuetak idazten duen guztia, batez ere dantza liburua eta musika koadernoa, apologiatik idatzita dago. Apologia, ezagutzen dira datuak nahita ezkutatzea da, eta balore estetiko eta moralen epaiketa egitea. Iztueta erabateko apologista da, beraz ez dago ezer gehiago esan beharrik. Gaur egundaino hain indartsu iritsi bada, apologia kritikatzea oso zaila delako izan da.

Juan Ignazio Iztueta ez da folklorista, esan izan den bezala. Batetik, disziplina hori ez zelako existizen. Eta bestetik, bere liburua ez duelako dantzen alde idazten, baizik eta pertsona batzuen aurka idazten du. Historia eta filosofian zaletua zen bera. Apologista eta erreformista da Iztueta. Liburu aberatsa da Iztuetarena, (adibidez, soka-dantzaren bidez Goierriko herri guztiak nola lotzen diren dio), baina hutsune handiak ditu.

IZTUETA:
Zenbaitek dogmatzat hartu izan
dute Iztueta baina ez da horrela.
Iztueta. apologista eta
erreformista da.

Gipuzkoako dantzak biltzen dituen liburua, Aita Larramendiren da, 1754. urte inguruan idatzia da, baina 1882. urtera arte ez zen argitaratu. Iztuetak ez zuen liburu horiCoreografia o Descripcion General de la Provincia de Guipuzcoa ezagutzen.

 

IZTUETA:
Bere liburuan ez du dantzen alde
idazten, baizik eta pertsona
batzuen aurka idazten du.
 

Tradiziotik hartutako gauzak baditu Iztuetak, baina nahastu egiten ditu. Zenbaitek dogmatzat hartu izan dute baina ez da horrela.    Hutsuneak    baditu Iztuetak.

Adibide bat jarriko dizuet: Iztuetak dio, soka-dantzan, (gizon eta emakumeek elkarrekin egiten zuten dantza, eskuak emanda eta Elizak debekatu egin zituen XVII. mende bukaeran edo XVIII. mende hasieran) neskak eta mozkorrak bidaltzeko egiten zirela zubiak. Zuk uste duzu norbait zubian jarriko dela kanporatua izateko eta hainbesteko umilazioa jasateko? Umilatua izan behar den pertsona sokan jarriko al da? Ez dago kultura tradizionalik, pertsonak   diskriminatzen dituenik. Denek, integrazioa bilatzen dute.

goi3  

INAUTERIAK ETA SAN JUAN SUA

Juan Antonio Urbeltzek dioenez, Inauteriak eta San Juan suak ere, ezpata-euliak eta zomorroak dituzte oinarrian. “Inauteria ez da emankortasuna. Inauteria eta Aratustea, kimaketatik datoz. Inauteri garai horretan, baserritarrek, zuhaitzak kimatzen dituzte. Zergatik kimatzen edo inausten dira garai horretan? Garai horretan, arbolak larbaz beteta daudelako. Intsektu guztiak hor daude eta martxoko lehenengo beroa iristen denean zuhaitz osoa jateko prest egoten dira.

Arbola kimatzen baduzu, larbak erori egiten dira, beraz, ez dago intsekturik. Gure arbasoek, maskarak egin zituzten. Euskaraz, zomorroa edo mozorroa esaten zaio. Zomorroa edo mozorroa, euskaraz, ez da maskara bakarrik; intsektua ere bada. Beraz, mozorrotutako pertsona. intsektuz betetako pertsona da, intsektu bat da”.

Herri askotan, inauteri garaian, etxez etxe eskean ibiltzen dira gazteak. “Eman diogu hamarrekoa, esaten da. Beraz, ez da gehiago etorriko. Alegia, zomorroak alde egin du eta ez da berriro etorriko”, zehaztu Urbeltzek.

Ekainan, San Juan sua

Dantzari eta ikerlariak adierazi digunez, ekainan, ere badugu beste momentu garrantzitsu bat: San Juan sua alegia. “Bigarren errituala San Juan sua da. San Juan sua ez da eguzkiari laguntzeko errituala. Zuk uste duzu, baserritarren batek pentsatuko zuela, eguzkia mugitzeko ahalmena zuela? Beste gauza bat da, azalpenak ematen ez jakitea. Zuk uste duzu, marea bizien aurka erritoren bat egingo genuela, eragiteko gaitasuna dugula pentsatuz? San Juan sua, suaren eta kearen egun handia da. Gaur egun, gazteek su handiak egiten dituzte baina lehen ez zen horrelakoa izaten. Egur hezearekin egiten zuten. Ke handia ateratzen zen, asfisiagarria. Alegia, eltxoen kontrakoa zen kea”, zehaztu du Juan Antonio Urbeltzek.

Alamartsoa

Zaldibian San Juan suari Alamartsoa deitzen zaio, Iztuetaren ondaretik hartuta. Alamartsoak, mairua itsasora esan nahi du. Alamartsoa, mairuen heroea da. Gaur egun oraindik mantendu egiten dute. Esan nahi dena da, erretzen zituzten panpinak mairuak zirela. Baina ez da nahastu behar, mairuak, eltxoak dira. Mairubaratzaren adibideari helduta, mairuaren baratza esan nahi du, baina mairua kasu horretan, ezpata-eulia da. San Juan suaren inguruan, garai batean, mairuen eta kristauen festak egiten ziren leku askotan".

 

 Dantza doinuak ere batzen ditu Iztuetak.

Marian eta biok, musika doinuak jotzen hasi ginen 1969an. Marianek akordeoia jotzen zuen eta ez genuen bat hera ere ezagutzen. Iztueta 1845ean hil zen, baina 60 urte geroago, Azkue bere abesti bilduma eta hiztegia egiten ari zen. Han ez du Iztuetarenik biltzen. Ez da posible. Iztueta oso kontserbadorea da.

Adibidez,   Kuarrentako Erregela doinua, musika turkiarra da, XX. mendekoa. Arabiarra zela esaten zuten baina turkiarra da. XVIII. mendean modan zegoen, inperio turkiarra gorenean zegoen.  XVIII.  Mendean Vienako enbaxadore turkiarrak, musika orkestra zeukan. Militarra ziren. Turkia modan zegoen eta Austriako noblezia ere banda turkiarrak ekartzen hasi ziren. Mozartek martxa   turkiarra   dauka, XVIII. mendean modan zegoelako egin zuen.

Guk hemen, adibidez, Luzaideko kaskak ditugu. Turkiarren ikutua daukate. Dantzak fenomeno unibertsalagoa da  Ezpata-dantzak, makil-dantzak...  Europako beste herrialde batzuetan ere badira.

Iztuetak, dantza gehienen Jatorria militarra dela dio.

Baina ez da horrela. Brokel dantzaren jatorria adibidez, neolotikoan dago. Horrek ez du esanahi, dantzak 10.000 urte dituenik. Baina baditugu dokumentu oso interesgarriak. Lehenengo Erromakoa adibidez, Kristo aurreko 700. urtekoa, Gure brokel dantzaren jatorria egon liteke. Horrekin esanahi dudana da, Europako kulturaren zati bat dela gurea. Gu Europako kulturaren parte gara, baina gure nortasuna daukagu. Erroman adibidez, ezkutu eta ezpata dantzek, ez daukate jatorri militarrik. Gerrak ez du inoiz ere festarik eragin. Ukaezina da hainbat dantza armekin egiten direla. Baina armak, beste zerbaiten metaforak dira.

Ezpata-dantzak adibidez, ezpata-eulia du jatorrian. Interpretazioetarako jakina, detektibearen usaimena eduki behar da. Durangaldean eta Gipuzkoako zenbait tokitan bai, ezpata ez da arma bakarrik; ezpata intsektua ere bada. Beraz, ezpata-dantzaria ez da ezpatekin dantza egiten duen dantzaria bakarrik. Ezpata-euli dantzaria ere bada. Gauza ezberdina da beraz. Ezpata-euli dantzariak ezpatarekin dantza egiten du, ezpata-euliak erasotzen dionean. Ezpata, intsektuaren luzapena da. Zergatik? Ezpata ezin daiteke heldu, errituala da. Benetako ezpata helduko bagenu, hatzik gabe geldituko ginateke.

Militar doinuarekin ateratzen dira ezpata-dantzariak. Mutilak, belauniko, makurtuta jartzen dira ezpatarekin, eta bandera ahalik eta gehien astintzen dute, bandera, uxatzailea delako. Ezpata-eulia deabrua da, eta konjuratu egin behar da.

 

INAUTERIAK:
Mozorrotutako
pertsona, intsektuz
betetako pertsona da.
 
   
SAN JUAN SUA:
Egur hezez egindako
sua da. Eltxoen kontrako
kea ateratzen da.

 

 Dantzetako ezpatak beraz, ezpata-euliaren metafora dira.

Hori da. Adibide gehiago ere badaude. Iturengo zanpanzarrak edo joaldunak, ezpata-euliaren aurkako maskarak dira. Horregatik eramaten dituzte joareak eta zaldi isatsa atzean. Bi instrumentu horiekin, zaldia ezpata-eulietatik babesten da.

Eta ezkutuak, zer esan nahi du?

    goi4

Goierriko brokel-dantza malariaren aurkako errituala da. Egeria ninfak brokel bat, ezkutu bat bidaltzen dio Numari, malaria izurriteari aurre egiteko objektu bezala. Numak, 12 ezkutu berdin egiteko agindu zuen, inor lapurtzera etorriz gero, benetazkoa zein zen jakin ez zezan. Azken batean, ezkutua, malariaren aurkako txertoa da. Ezkutua, babeserako arma da. Ezkutua bidaltzea, txertoa bidaltzea bezala da. Txertoarekin defendatuko gara. San Agustinek, Erroman ikusi zituen Salio apaizak dantza hau egiten, errekaren inguruan.

EZPATA DANTZA:
Ezpata eulia du jatorrian
Euskaraz ezpata, ez da arma
bakarrik; baita ezpata eulia ere.
 
       

Zinta-dantza ere, gure dantzetariko bat da. Kasu honetan, zein irakurketa egiten duzu?

Zinta-dantza Europa o.soan dago zabalduta. Amerikan ere bai, europearrok eraman baikenuen. Zinta-dantza oso interesgarria da. Patua adierazten du zinta-dantzak. Ez dakit Euskal Herrian badagoen esaera zaharren bat (beharbada galduta dago), leku askotan badago, irutea eta patua lotzen dituena. Hau da, ehotzea, bizitzaren paradigma da. Zinta-dantzako makila, ehotzailearen makila da. Ehotzailearen  horizontala da. Hariak sartu eta ehotzen joaten da. Zinta-dantzan, bertikala da makila.

EZKUTUA:
Malariaren aurkako txertoa
irudikatzen du brokelak
edo ezkutuak.
 
       
SOKA DANTZA:
Patua adierazten du. Dantzari
bakoitzak zinta bana dauka.
Zinta hori, zilboresteada.
 
       

Bestetik, dantzari bakoitzak zinta bana dauka. Zinta hori, zilborestea da. Bizitzaren arbolarekin lotzen gaitu, bizitzari lotuta gaude. Borobilean dantza egiten da, bizitza bera ere zirkularra delako. Bizitzan, elkarri traba egiten diogu. Dantzan ere, horregatik bat eskuinera eta bestea ezkerrera joango da. Gurutzatzen garen bitartean, patua ehotzen dugu. Dantzaren erdian, heldutasunean gaude, hasieran geunden kontrako norabidera begira. Ehotutakoa desegiten hasten gara ondoren, berriz ere hasierako norabidera begira bukatzeko, zilbor-hestea askatuz, alegia, zinta askatuz.. Horrela bukatzen da dantza. Patuaren irakurketa da. Zoragarria. Iztuetaren liburuan agertzen da, makilaren puntan bi uso jartzen zirela eta dantza bukatutakoan, usoak hegaka joaten zirela. Arimaren sinboloa da hori.

Laguntzaileak:

orkli