Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 
IZTUETA ETA ITURRIAK 
"Zaldiviaco Erriaren mugapean arquitzen dira berroguei iturri ta geiago, ur garbi guezagozo ona iori ematen dutenac; ugaio iturriac ere badira bost, cer griñatacoac; diraden oraindic iñorc azalqueratu baguecoac. Oetaco bat jaiotzen da Anduriora igarotzeco zubiaren goico aldetic ibai nagusiaren escuico bazterrean ur andian azpitic gora, eta ifinten du urdin urdin bera irteten dan ur-ondoco aitz bici bicia, bi oñ ta erdico inguruan bezalatsu. Beste bat Osimberdetic goraisheago ugaio burniatsua; iturri oetatic eguiñeratzen diranac oguei ta bi erreca ciztor biribillatzen zaiozca bertaco ibai nagusiari, ceñari deitzen zaion Osimberdeco ibaia; eta au jaiotzen da Erri onen mugapeco osin zulo andi batean, azpitic gora pill pill pill ura botatzen dabela, iraquiten ari oidan lapicoac bezalaishen. Bere jaiotoquian ibai au dan baino ugariagoric, ez det uste arquituco dala Guipuzco guztian besteric; eta ez ere, bera aimbat bidean aiñ garbi jachitzen danic. Legua erdico bidastian ez da arretzen, aitz bicien tartean datorrelaco. Errico plazatic ibai onen jaiotoquira dago ordu ta erdico bidea bezalatsu, eta guichi gora beera onen erdia igarotzean dauca mendisca goititu bat escuico aldetic, Erramutaco aitza esaten zaiona, ceñaren goiendea izango dan iruroguei oñ bezalatsu, eta onec bere musturretic, iturri batec chorrotic be- zalaishen, botatzen dio ibaiari erdi erdira purrustadan, eotarri bat erabiltzeco laina ur. Gauza beguiragarria eta mirarritsua da chit, aitz goititu onec bere erpiñetic ishurtean daben ur garbi ain ioria nondic eta nola datorren burutaratzea. Ibai au baino amorraiz aberatsagoric, ez da billatuco Guipuzcoan andiago ez danic; ez eta ere onec bezin piñac ematen ditubanic. Zaldiviaco amorraiac non nai du jaso andia, eta edocein demporatan eguiten dau librac iru erreal; aiñ jaquiña eta ezagutua arquitzen da balio au, ezic, guichiagoric esquiñico ere ezdau iñorc. Izanic bada ibai maitagarri au, urtearen sasoi guztietan amorrai piñ izoquitsuac aiñ iori ematen dituena ¿ez da mingarri berari obeto contu ez eguitea, orain berroguei urterañoco guizonac eguin oicioten bezala? Bai, mingarri ez ecic negargarri ere da, onelaco ibai aberatsa sare, eta amu debecatuaquin bidebaguequiro galtzen icustea; eta are illgarriagoa da, urac agortu, eta care bici ta socaranac osin zuloetan botatzea. Guztiaz ere, sinisterazoric nago nere buruari, ezen, Erri onetaco Jaun prestuac oraiñ arquitzen diraden lozorro astunetic irazarriric artuco dituztela bide zucen egoquiac, beren gurasoac iduricatuaz ibai goisho au bear bezala gordetzeco".
 
"Guipuzcoaco Condaira"

Laguntzaileak:

orkli