Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
IZTUETA'ren OLERKIAK
José Garmendia Arruebarrena zaldivitar idazle bat dugu.

Onek, txularte askotan ekarri izan dizkigu gure aurrera euskaldun gertakizun pranko, Sevilla'ko artxiboetatik ateratakoak. Bañan orain ez da Sevillana Joan. Orain, bere errian bertan, bere jaioterri Zaldivi'n billatu du gizona, eta ez nolanaiko gizona gañera: Juan Inazio Iztueta.

***

Garmendia jaunak, orain, liburu bat azaldu digu, eta bertan sartu dizkigu lztueta'ren olerki guztiak. Orrengatik, liburu oneri jarri dion izEna «lztueta'ren Olerkiak» izan da.

Olerki kontuan Iztueta zeiñ izan den ez genuke esan bearrik, bañan zorigaitz den bezela, gure artean askotan gertatzen dan gauza gertatzen da onekin ere: Naiko ez-ezaguna dala.

Bañan zer garrantzia duan lztueta'k olerki kontuan edozeiñ nabaituko da, liburu au eskuratzen ba du, bañan aldez-aurretik norbaitek zerbait jakin nai ba-luke, emen dijoa berarengatik, Lekuona zaarrak esaten dizkigun itz batzuk: «lztueta'ren nortasüna ezagutzeko, beraz, oso bearrezko gauza da, lztueta'ren olerkaritza ezagutzea. Olerkaritza, naiko berezia. Eta orain arte bear bezela aztertu gabea».

***

Bañan jarrai dezagun, Lekuona zaarrakin, Iztueta'ren arrastoaren usaian: «Lenengo, beintzat, esan dezagun, lztueta'ren lanak bi alderdi dituala: 1) bertsolari-alderdia, bertsolari jator; bañan baita 2) olerkari-alderdia ere, "Olerkari poeta» esan litekean sail ortakoa... Salbo-ta, gero Bilintx ¡zango zan bezela, izan genduala gure Iztueta: bertsolari eta olerkari; bertsolari, aozko literatur-zale, eta olerkari, idatzizko literatur-zale. Bi bideak ezagutu ta praktikatu ere zituana, alegia»

***

Beste gauz geiago esaten dizkigu Lekuona zaarrak, lztueta'rengandik. Ona batzuk:«Olerkari bezela, Iztueta etzan izan beste munuko gauza. Bañan, ori bai, gai ortan ere asko agerti izaten zitzaion bere beste alderdia. bertsolari-alderdia. Nolanai dala, itz-neurtua oso ondo ta «aire ta bote» esan oi dan bezela, erabiitzen zuan. Pentsaera beti ere naiko gorea. naiko «goititua» gauza bera biribiltzen «luze-antxa» ereeraz «reiterativo-xamarra» esango litzaketena; imajiña, beratsuak erabiltzen zituala, alegia, batez ere tematika beretsuko banetan: Gipuzkoa'ren goralmenak kanta bear zituaneun, adibidez.»

***

Bertsolari bezela, berriz, auxen esaten digu Lekuona zarrak: lztueta'ren bertsolari-alorrean, eredu bat artuko degu guk emen, benetan eredu bezela artu ditekeana: "Kontzeziri" edo «Maite bat maitatzen det maitagarria». Eta eredu ortan, beste gauza geiago ere bai, bañan batez ere «puntu-jokua», «rima-jokua» esango gendukena da gauza ezagungarri-ezagungarria ta benetan nabarmena. lztueta'k garrantzi berezi-berezi bat ematen dio, rimari, puntuari; eta rimaganado duan itzal eta iritzi aundiak olerki-estilo, bereziki «iz- fuetar» bat, sorrerazten dio». ,

***

Oneraño ikusi degu, Lekuona zaarraren iritzia Iztueta'ren bi ixkiñ edo kantoi oietatik.

Jaungoikoak bai ba du, beste egun batean, ikuituko ditugu beste alde batzuk.

 

Santiago AIZARNA.

Laguntzaileak:

orkli