Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

 
Iztueta (Oñativia pintura) / Iraola
 
 
Idazlan sariketa bat jarri du martxan
El Diario Vasco 1993-6-16
Rufino Iraola Garmendia

IZTUETA Fundazioa, tramite eta gorabehera askoren ondoren, iaz jarri zen martxan. Historia aski luzea du fundazioak edota, hobeto esan, fundazio izatera iritsi arteko historia da luze  samarra. Zorionez, gurekin dugu, ordea, Jexux Sukia, fundazioko presidentea, eta berari luzatuko dizkiogu galderak, gure jakinmina ase eta fundazioa sakonagotik ezagutzen lagun diezagun.

—Nondik norako bumtazioa izan da Iztueta Fundazioa sortzearena?

—1972. urtean hamahiru laguneko talde batek Illati taberna jarri genuen, ea ikastolarako sos batzuk ateratzen genituen. Jende baten debaldeko lanari esker irabazi politak ematen zituen; irabazi horiek, oso-osorik, ikastolari entregatzen zitzaizkion. Dena dela, presoen aldeko Caritas Bereziari ere ematen zitzaion zerbait. Horrela jarraitu genuen 1978ra arte eta urte honetan traspasatu egin genuen.
—Azkenean saldu egin zenuten. Zergatik?
— Beno, arrazoiak, batzuk behintzat, bistakoak dira: demokrazia iritsi zen, Caritas Berezia desagertu, eta Ikastolak eta orduko Eskola Nazionalak, berriz, bat egiteko prozesuari ekin zioten. Horregatik eta bestela ere instituzioetatik dirua iristen hasi zelako, behar ekonomikoak erruz arindu zitzaizkigun.

Sobratu zitzaizkigun

3 milioi eta pikoak
hor eduki ditugu, ia
hamar urtez, zer egin
asmatu ezinik
—Segituan hartu al zenuten Fundazioa sortzeko erabakia?
—Bai zera! Orduan, dirua jarri genuenok 150na mila pezeta jaso genituen. Sobratu zitzaizkigun 3 milioi eta pikoak hor eduki ditugu, ia hamar urtez, zerbait egin nahi eta zer egin asmatu ezinik.

Hemen gauzatxo bat azpimarratu nahi nuke.Orain dela bi urte, Fundazioa sortzeko asmotan hasi ginenean, herriko eskolatik etorri zitzaigun eskaria. Baina guk presupostu arruntean gastatzerik ez genuen nahi, baizik eta aurrerapidea izango zuen zerbait eralkitzea. Bestalde, lanean ari izan zirenen aldetik ere etorri zitzaizkigun gure erabakiari buruzko argibide eskeak. Gure kapitala eta boluntarioen lanari esker sortu ziren benefizio guztiak, pezetarik ere inbertitu gabe, aipaturiko ekintzetara dedikatu ziren. Eta guk gauza bat geneukan garbi hasiera-hasieratik: egunen batean negozioa ixten bazen, lokalaren administrazioak dirua jarri zutenen esku geratu behar zuen. Sozioetako bat ez zegoen fundazioa sortzearen alde eta tokatzen zitzaiona eman egin zitzaion. Honek eskolari eman zion donatibo gisa.

—Fundazioa nork administratzen du,? Dirua jarri zenutenok bakarrik?
— Guk partaidetza zabaldu egin nahi izan genuen eta herriko zenbait sektoreren ordezkariek osatzen dute Fundazioaren Junta, hala nola, herriko alkatea, Junta Parrokialeko ordezkaria, Lardizabal Eskolako zuzendaria eta Gurasoen Batzordeko ordezkaria, sortzaile-taldetik bi lagun... .

Gainera, estatutuen arabera, zabal liteke junta hori.

—Zeintzuk dira Fundazioaren helburuak?
— Zaldibiarekin erlazionaturiko edozein gairen ikerkuntza bultzatzea: dela kultura arioa, antropologia, etnografia, historia, ekonomia...
—zeren inguruan burutu beharko dituzte beren lanak “ I.Iztueta Idazlan Sariketa” honetan?

Jexux Sukia, Fundazioko Presidentea / Iraola
—«Juan Ignazio Iztueta eta dantza taldeak» izango da gaia. Zaldibiko pertsonaiarik inportanteena dela pentsatzen dugu eta berarekin hastea iruditu zaigu. Bi kategoria ditu lehiaketak: 15 urte artekoak eta handik gorakoak. Lehenengoek 15 orrialdetako lana presentatu beharko dute eta 50 orrialdetakoa nagusiek.
—Zenbaterainoko arrakasta handia espero  duzu?
—Jende askok hartuko duela parte uste dugu. Gaia polita eta sariak ere, berriz, tentagarriak dira: 100 mila, 75 mila eta 50 mila pezeta gaztetxoetan; eta 200 mila, 100
mila eta 75 mila helduetan.
—Beste proiekturik ba al duzue esku artean?
—Gabonetarako, umeei begira, antolatu nahi dugu zerbait.
—Zuek duzuen kapital horrek emango al du horrenbeste proiektu subentzionatzeko aina?

Uste dugu jende askok
hartuko duela parte'
«Iztueta Idazlan
Sariketan
— Zazpi milioi eskaseko kapitala daukagu eta, egia esan, horren interesekin bakarrik ez dakit nola ibiliko garen, kapitalizatu ere egin behar baita apur bat. Baina fundazioa irekirik dago beste edozein partikular nahiz erakundek egin litzakeen aportazioak  onartzeko. Hain zuzen , gure aportazioari pixka bat laguntzeko, zerbaiten eske ate-joka hasiak gara.

Gaueko bederatziak puntuan dira Jexux agurtu, gure trasteak bildu eta etxerako bideari ekin diogunean. Zaldibia, Nañarri eta Gaztelu mendien oinetan, Urtesabel azpian Bilore dela, suge baten moduan luzatzen da, Goiko-kaletik  Beheko-kalera, Jexuxen etxetik begiratuta. Espero dezagun gainbegirada horren azpiko kontuak ere gero eta gehiago jakitea, urterik urte, Iztueta Fundaziokoen irudimen eta Lanari esker.

Laguntzaileak:

orkli