Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

IRASTORTZA MURUA   familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Bitotxe agertzen da 1783-12-17an , Francisco Antonio de Echaveren aurrean Enirio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Bere izena Bitori-etxe da, eta hala ageri da eskritura horretan Bitori-echea. Bi ordezkari agertzen direnez, gerta liteke bi etxe-bizitza izatea orduan. Informazio emailea: Juliana Etxabe

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

BITOTXE Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko parajeen artean daude Atariko soro, Muñoa, Arrualde, Muertza-zelaia… 1930ean erosi zuten etxea hamalau mila pezetetan eta 1972an obratu zuten, sukaldea, gelak eta ukuilua berrituz.

Auzorako kaminoa 1970ean egin zuten, eta baita etxerainokoa ere. Herriraino hiru ordu laurden inguruko bidea dago oinez. Eskolara ere joaten ziren, 45 minutuko bidean, aurrena Bentaberrira eta handik Zaldibira, baina ez beti gogo handiz eta horregatik, bidea luzatu ere egiten zuten.

1952ko otsailaren 16an ezkondu ziren Ramon Irastortza eta Juliana Etxabe. Juliana Konportatik etorri zen. Joxepanen egin zuten otordua eta bidaia Pilarica-ra, Zaragozara. Bidaiaren amaieran, Ordizira etorri eta Bitotxeraino oinez etorri ziren linternarekin argi eginez, Bentaberritik gora. Ezkondu zirenean Bitotxen gurasoetako bat etxean bizi zen, eta baita bi anaia-arreba ere.

Baserritik atera dute bizimodua eta behiak eta idiak zituzten etxean, hamar buru. Gazta eta txekorrak ere saltzen zituzten. Baratza etxerako erabili izan dute, artoa, patata eta babarruna bertan eginez. Hala ere, fabrikan lan egin ohi zuen 1958az geroztik Ramonek (Zentralean). Lanera oinez joaten zen, ordu beteko bidea eginez. Beheko kanala zaintzen zuen eta zenbait egunetan gau eta egun aritzen zen lanean, seme-alaben laguntzarekin garbiketa lanak egiten eta semea segidan joaten zen eskolara.

ZALDIBIREN HISTORIAKO PRINTZA BAT

Baserri honen izenaren nondik norakoak garrantzi handia izan dezake Zaldibiko historia argitzeko.Bertakoek diotenez, Zaldibiko hirugarren etxeetako bat omen da . Garai batean hortik omen zen pasoa Ataun-Lazkaotik (Amundaraindik) Txindoki barrenetik Nafarroara. Eta Bototxeren gain aldean ba omen zuen Victoria izena aspaldian irabazitako borroka batetik datorrela, eta gainera emakumeek irabazi omen zuten burruntziarekin eta horrela geratu omen zitzaion izena. Emakumeen borrokaren gaia ere nahiko esanguratsua da. Emakumeen borrokaren gaia ere nahiko esanguratsua da, kontuan hartuta, badela Bitotxetik Bentaberrira bidean Emakuma baserria ere. Gai hau azterkizun dago.

Kontuan hartu behar da Zaldibi Nafar erresumako parte zela, Gipuzkoa Gaztelako erresumak hartu aurretik, eta Auza-Gaztelu zela nafar erresumaren gotoriekuetako bat.

 

BITORI-ETXE: IRASTORTZA MURUA FAMILIA

BITORI-ETXE, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli