Zaldibiko Familiak

  • AGARRE ZALDIBI

    ARRE ZALDIBI Elbarrena auzoko baserria da. Inguruko soroen izenen artean Etxaburu, Etxeazpi, Goikosoro eta Okorro dituzte. Etxe jabe dira eta etxea konpontzen aritu dira pixkanaka-pixkanaka.

  • AIERDI

    Aierdi Aistran Erreka auzoko baserria da.. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Beko soroa, Urondoa,Txonbillo,Azkonita,Aizti txulo, Goiko Gaine, Aurtue .Bertakoek diotenagatik auzoaren izena bertako baserrien jabea zenaren abizenetik dator : Aiestaran. Eta auzoan badira : Aistranguena ( Aiestarangoena), Aistramarrena ( Aiestaran Barrena). Aierdikoen izengoitia zen Trumoiak.

  • AIERDI BERRI

    Aierdi berri Aiestaran Erreka auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien artean ditugu Txomillo, Errekabeltz, Zuazola, Zabaltoki, Añoa, Etxeazpi. Aierdikoen izengoitia zen Trumoiak. Baserritik errepideraino aldapa dago. Oinez herriko plazatik ordu erdira dago. 1956an egin zen auzoko bidea, eta etxerainokoa 1960an. Etxejabe dira 1920tik aurrera eta konponketak derrigorrean egin behar izan ziren baserria erre zenean.

  • AIESTARAN GOENA BEHEKOA

    AIESTARAN GOENA baserria BERTAKOEK diotenagatik baserriaren eta auzoaren izena bertako baserrien jabea zenaren abizenetik dator: Aiestaran. Hasiera batean baserri bakarra zen, baina egoera latzen bat etorriko zen eta baserria bi zatitan banatu zuten. Anaia bana geratu omen zen alde banatan. Etxe zatirik handiena zorrak beretzat hartzen zituenarentzat, eta etxe zatirik txikiena zorrik gabe geratzen zenarentzat.

  • AIESTARAN GOENA GOIKOA

    Aistrangone omen da Zaldibiko baserririk zaharrenetakoa, eta horregatik ematen dio auzoari izena: Aiestaran-Erreka. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxertxo, Zelai-Txiki, Olasasti, Elatxiki, Etxaburu, Erlaundi. Aistrangone baserrikoek bi izengoiti dituzte gogoan: Teniente eta Mozo. Etxe-jabe dira 1978tik aurrera.

  • ALDABURU

    ALDAU Elbarrena auzoko baserria da. Aldapa bat igarota dago eta bertakoen esanetan, hortik omen datorkio izena, Aldapa buru. Familiaren izengoitia Sanprontxio da. Baserri inguruko soro, zelai eta basoen izenen artean daude: Errota alde, Txara, Liñu putxu, Garalekua, Barruti zelaia, Artxal azpi.

  • ANTSUSIETA

    AUNTXITA baserrian bizi izan ziren lau familetako bat zen Sukia-Arruabarrena familia. Izengoitiz, Belarrimotxa. Dirudienez, bertako Pedro Migel aitonari txerri batek jan zion belarria, txerramak umeak egin eta haiek zaintzen ari zen batean Baserria Arkaka bidean dago. Oinez, herriko plazatik ordu erdira.

  • ANTSUSIETA

    ANTSUSIETA (Auntxita) baserria AUNTXITA Aiestaran Erreka auzoko baserria da, Errazti parajean kokatua. Bere inguruko baso eta zelaien artean ditugu Ordeka, Itorriña, Gaztaña- Txulo, Xoaixo, Markarene, Mendigorri, Babaso, Teleiko langak, Barrutizar, Sasti, Urzako, Luberri, Errezti, Bikastillo, Urdenarroi, Arkaka, Andurio. Baserria Arkaka bidean dago. Oinez, herriko plazatik ordu erdira.

  • AROTZARENEA

    AGOTXANE Elbarrena auzoko etxea da. Lehengo bere izena Zelatxo zen. Elbarrena auzoan baziren Zelaa eta baita Zelai Ederra etxe-izenak, XVIII. mende amaierako dokumentuetan agertzen direnak.

  • AROTZARENEA

    AGOTXANE Elbarrena auzoko etxea da. Etxearen atzeko aldetik pasatzen da Amundarain ibaia. Oinez herriko plazatik ordu erdi dago. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea.

  • ARRUARTE

    ARRUARTE Arruegi auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik bere izena Arru eta Arruabarren artean egoteagatik dator. Baserri inguruko soro eta sailen izenak dira: Etxe-azpi, Matxiollo, Arru-muño, Luberri, Basoko zelaie, Gaintzalde, Urtalde, Bekobasoa. Baserritik herrira ordu erdi dago oinez, autoz bost minutu. 1963an egin zuten bidea, asfaltatu gabea.

  • ARRUARTE

    ARRUARTE Arruegi auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik bere izena Arruegi bailara erdian egotetik dator. Baserri inguruko soro eta sailen izenak dira Urretalde, Antxuseta, Arru eta Arroasoro. Etxekoei ematen zitzaien izena Argiñe da. 1963an egin zuten bidea, asfaltatu gabea. 1980az geroztik dago auzoan etxerainoko bide berria. Etxe jabe dira Arruartekoak 1920az geroztik.

  • ARRUE

    ARRU Arruegi auzoko baserria da. Bertakoek diotenez, Arrue izena baserri horrek berak gordetzea, ingurukoak (Arruarte, Arruarren eta Arruarren Goikoa) ondoren egin zirela adierazten omen du. Hala ere, ezin da lau baserrion toki-izen hau bere kokapenetik bereizi. Arru alde batean, eta Miranda beste aldean, Zaldibin ziren bi talaien izenak badira behintzat.

  • AUSOEGI

    AUSOI Olaeta auzoko baserria da. Inguruko parajeen artean dauzkagu Iturrialde, Olarian, Borda aldea, Olako saroi... Izena Ausokoi Gaztelu azpiko haize-tokitik omen datorkio. Auso toponimian agertzen da gehiagotan ere Ausa-Gaztelu inguruan. XVIII. mendean ere bada Ausobi izeneko gaztainadi baten aipamena.

  • AZTIRIAGA

    AZTIA kale-etxea da, Santa Fe kalean kokatua. Joan Inazio Garmendia Zaldibiko Bianda baserriko semea eta Eulali Garmendia Gaintzako Etxaiskoa 1929an ezkondu ziren. Maizter bizi izan ziren Aztian.

  • AZTIRIAGA

    JOAN BAUTISTA Erauskin Zubialdekoa eta Benita Erauskin Aistrangonekoa aurrena, ezkonberritan, Eskribau etxean jarri ziren bizitzen eta handik gutxira Aztiara etorri ziren eta bertan bizi izan ziren beti, baita beren ondorengoak ere.

  • BERDILARI

    BERDILARI Urtesabel auzoko baserria da. Bertakoak etxe jabeak dira. Konponketa gutxi egina dago baserria. 1929an, esate baterako, ekonomika jarri zen sukaldean. Etxetik eskolara bide gutxi dago eta oinez joan ohi ziren. 1809ko apirilaren 2an erabaki zen hilerria elizatik ateratzea eta Kanpo Santua Berdilariko soroan egitea. Oraindik ere Zaldibin Kanpo Santuari Berdilariko batza esaten zaio.

  • BIDASOLA

    BIOSOLA Egileor auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Muittondo, Amandre edo Etxaburu. Bertakoek diotenagatik baserriaren izenak “Bide atzeko ola” adierazten omen du.

  • BITORI-ETXE

    BITOTXE Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko parajeen artean daude Atariko soro, Muñoa, Arrualde, Muertza-zelaia… 1930ean erosi zuten etxea hamalau mila pezetetan eta 1972an obratu zuten, sukaldea, gelak eta ukuilua berrituz. Auzorako kaminoa 1970ean egin zuten, eta baita etxerainokoa ere. Herriraino hiru ordu laurden inguruko bidea dago oinez.

  • BITORI-ETXE

    BITOTXE baserria Olaeta auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Harandi, Otarte, Iturriane. Agortaz,Txara, Keizeta, Arrualde, Muñoa. Etxejabe dira Bitotxe baserrikoak 1936az geroztik.

Laguntzaileak: