Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
deposito

IZAGIRRE SALABERRIA familia

Liburu fitxa jaitsi
pdf
 

DEPOSITTUK eta ZENTRALA

Pasadizoak 

9 urterekin neskame

Modesta bederatzi urterekin hasi zen neskame etxe inguruko baserrietan eta gero baita Oñatin, Donostian eta Irunen ere hogeita bi urte bete zituen arte.

Igande-arratsalde pasa

Ataungo Aia eta Aleitatik etortzen zen dozena bateko kuadrila neska-mutilak soinua joz, Anduriotik ura jaiotzen den zuloan barrena, gutxienez bi orduko bidea eginaz igande-arratsalde pasa, eta San Pedrotan, gainera, Larraitzeraino iristen ziren.

Astoa lokatzetan

Makina bat hotz-bero hartuak dira. Astoarekin kalera jaitsi enkarguak egitera, eta astoa karga-karga eginda zihoala, lokatzetan sartu eta atera ezinda ere makina bat aldiz ibiltzen ziren.

Informazio emailea: Modesta Izagirre

 

Deposittuk Aiestaran Erreka auzoko etxea da. Etxe berria dela esan dezakegu, CAF-ek, Fabrika

Handiak, argi-indarra lortzeko XIX. mende amaieran aurreikusi zituen egitasmoak betetzeko eraikia.

1902-1904 bitartean, Fabrika Handiak, gaur CAF deitzen dugun eta garai hartan SECM zenak, (Sociedad Española de Construcciones Metálicas) lantegiko instalazioetan zabaltze obra garrantzitsuak burutu zituen, indar hidroelektriko handiagoa behar baitzuen, ekoizpena handituko bazuen. Helburu horrekin, 1902ko abenduaren 9an, SECM-ek Zaldibiko ibaiaren gaineko esplotazioa erosi zuen. Asmoa uraren deribazio bat egitea zen 273m-ko jauzia eraginez, Osinberde, Zaldibiko errekaren jaiotze-lekutik.

Deposittuk, beraz, Zentralerako ura biltzen duen ubide edo kanala eta bere inguruko instalakuntzak zainduko zituenarentzako eraikitako etxea da, bizitzeko eta lanerako, Osinberdekoa baita Arkakako sakanean, segunduko 350-400 litroko ur emariaz, Enerio-Aralarko iturburu garrantzitsuena. Deposituetako ingurua (Arkaka Txiki gisara ere ezaguna) oso lotua dago, beraz, urarekin eta baita garai bateko nolabaiteko industria edota errotekin, eta hala adierazten dute inguruko Ola-osagaia duten toki-izenek.

Izena presagatik datorkio. Izan ere, bertako uren emaria kontrolatzen baitute behean duen zentralerako. 1940an egin ziren etxearen atze-aurreko eranskinetako obrak. Bere inguruko parajeen artean daude Pauso Gaizto eta Langeta.

1930ean ezkondu ziren Santiago Izagirre Karreanekoa eta Asun Salaberria Zentralekoa. Biak Zaldibikoak ziren, eta bertan jarri ziren bizitzen. Depositutan otorduak eta hamaiketakoak ere ematen zituzten. Seme bat hemezortzi urterekin hil zitzaien, 1955ean, Guardia Zibilei otordua prantatzeko xixak biltzera bidali eta presan itota.

Kanaleko lanarekin ateratzen zuten bizimodua, aitak kanalean egin baitzuen lan ezkondu zenetik. Bazituzten sei ahuntz, eta Ordizian oilasko eta arrautzak saltzen zituzten.

1961ean ezkondu zen bertako alaba Modesta Izagirre Bitotxe baserriko Bernardo Irastortzarekin. Zaldibin ezkondu eta Agotxanen egin zuten eztei -bazkaria. Kontua da bazkarian don Modesto, bikarioa, jarri zitzaiela erdian eta hantxe egon zela denbora guztian. Ezkontza-bidaian Iruñean, Zaragozan, Bartzelonan eta Burgosen ibili ziren.

Auzorako kaminoa 1970ean egin zuten, eta baita etxerainokoa ere. Ordurarte herrirainoko bidea oinez egiten zuten, hiru ordu laurden behintzat bai. Eta eskolara ez ziren beti joaten.

 

DEPOSITU: IZAGIRRE SALABERRIA FAMILIA

 

DEPOSITU, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli