Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaitutaIzarra gaituta
 
gantxaitx

arruegi

   

ETXEBERRIA ARRUABARRENA familia 

gantxaitx


Liburu fitxa jaitsi

pdf

 

GAINTXAIXBEKOA baserria Arruegi auzoan dago. Gorrie zuten ezizena.

Baserri inguruko baso, zelai eta soroen izenen artean dauzkagu Beko soroa, Beko zelaie, Mutizar, Batxezar, Etxaburu, Betzalde, Putzualde, Etxeazpi, Etxeatze, Atariko soroa.

Baserria 1919an erosi zuten. Orduan Gantxaitx Goikoa bakarrik zegoen. Etxeak bi bizitza zituen, batean Jauregitarrak eta bestean Garmendiatarrak bizi ziren. Lehengo baserriaren izena Altzondo omen zen.

Pasadizoak

Come, come sin vergüenza


Garai hartan Guardia Zibilak baserriz baserri ibiltzen
ziren, eta joan dira Gaintxaitxa, sartu dira sukaldera eta eseri dira mahaian, lotsa gutxirekin. Eta amonak, gosaria prestatu eta mahaira ekarri zienean, esan omen zien: “come, come sin vergüenza”. Ez omen zien gezur handiegirik esan.


Eguzkia bueltaka


Amonaren anaia Patxik eta biloba gazteak familiako
bazkarietan eztabaida handiak izaten omen zituzten. Gazteak esaten omen zion mundua bueltaka zebilela eta Patxik ezetz, eguzkia zebilela bueltaka. Goizean Gaintza iparraldean zegoela eta Zuntzuni baserria hegoaldean, eta iluntzean ere halaxe zela, eta, lurra bueltaka ibiliko balitz, aldrebes egon beharko zutela.

Gantxaixbekoa 1920 inguruan egin zuten, lehen borda edo oilategia zegoen tokian. 1953an zimenduak hormigoiarekin hartu eta fatxada berritu zuten.

 

Etxerainoko bidea 1952an egin zuten Fabrika Handiko eskoria etxeraino eraman eta kamioia eskuz deskargatuta.

Elizara hogei minutuko bidea zen oinez, eta Ordiziara ordubetekoa. Mandoa kargatuta etortzen ziren. Feriara batez ere udazkenean eramaten zuten gaztaina, sagarra, babarruna eta abar. Esnea ere saltzen zuten.

Aitona artzain ibiltzen zen. Udan Mendibillen egoten zen eta neguan Bizkaia aldera joaten ziren, ardiak hartuta. 1944an saldu zuten artaldea. Aralarrera ere joaten ziren garotara baserritik.

Baserrian lau edo bost behi eta bi idi izaten zituzten, eta hamahiru lagun mahaian otorduan.

Joxe Antonio Aiestaran, birraitona, Zaldibiko Mizpizaleta baserrikoa zen eta Gantxaitxa ezkondu zen. Emaztea Maria Antonia Irastortza zuen. Frantzisko Mari Garmendia (aitona) Urtsugoenekoa zen eta Gantxaixko Maria Bautista Aiestaranekin ezkondu zen 1904an. Joxe Iñaxio Garmendia (aita) Gaintxaixko semea, Urtesabel Txikiko Joxepa Iñaxi Arruebarrenarekin ezkondu zen 1940ko ilbeltzaren 13an. Goizeko seietan ezkondu eta gosaria Ostatu tabernan egin zuten. Zortzi seme-alaba izan zituzten: Patxi, Maria Jexux, Luix, Joxe, Fermin, Mari Karmen, Klara eta Begoña.

gantxaitxJoxe Antonio Aiestaran karlistadetan ibilia omen zen, gerran, eta 1840 inguruan teniente honorario izendatu zuten. Kargu hori zela eta, eguneko hemezortzi pezetako soldata jarri omen zioten, hil arterainokoa. 1844an hil zen, eta handik aurrera bost pezetako saria gelditu omen zitzaien alaba ezkongabeentzat. Zaldibin beste bi lagun ere ba omen ziren 18 pezetako soldata hori jasotzen zutenak, Karreanekoa bata, eta Urtanekoa bestea.

 

 

Informazio emailea: Patxi Garmendia

 

GANTXAITX BEHEKOA: GARMENDIA ARRUEBARRENA FAMILIA

 

GANTXAITX BEHEKOA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli