Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

MURUA ETXABE  familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Gorriñe agertzen da, Gorrienea izenarekin, 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Ordezkari bakarra agertzen da bilera hartan.

Informazio emailea: Jexuxa Etxabe

Liburuko fitxa jaitsi

pdf
 

GORRIÑE Egileor auzoko baserria da. Baserri inguruko soro eta zelaien izenen artean daude Etxe-barruti, Añi, Zulota, Aldapa, Bekobarrena, Soroaldeko ateta, Kaskagañe.

Baserritik elizara ordu laurdeneko bidea dago eta lantegira ordu erdikoa. 1970ean egin zuten auzoko bidea, eta etxearen jabe egin ziren 1984an. 1970ean berritu zituzten etxeko sukaldea eta komunak. Fabrikan lan egin izan zuen Antonio Muruak.

Hala ere, baserriari eutsi zioten. Jexuxa Etxaberen lana izaten zen goizean lanak eginez behiak jeztea, herrira jaitsi eta han esne-partiketak egitea. Etxera etorri, bazkaria prestatu, astoa hartu eta mendira (Urreztiarrenera) joaten zen ondoren. Han, gizonarekin bazkaldu eta hari lanean laguntzen zion.

Gorriñen beti egur falta izaten omen zen eta mendira bidean hartu bide bazterreko egurrak eta astoa kargatzen omen zuen. Mendira edozein paseo edo ibilbide egindakoan ere berdin egiten omen zuen.

1909an ezkondu ziren Joxe Frantzisko Murua eta Mikela Beloki, Zaldibiko Zulota baserriko alaba.

Hurrengo hazaldian ezkondu ziren Gorriñeko seme Antonio eta Jexuxa Etxabe Zaldibiko Konporta baserriko alaba. Juankruzenean egin zuten otordua eta Zaragozara joan ziren ezkontza-bidaian.

Ezkondu zirenean etxean bizi ziren gurasoak eta hiru anaia-arreba. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Jose Inazio, Maria Angeles, Kepa, Joseba, Maria Jose, Iñaki eta Andoni.

Baserrian lau behi eta bi idi zituzten. Laborantzan patata, garia, artoa, babarruna egiten zuten, eta Ordiziako ferian saltzen zituzten oilaskoak, arrautzak eta babarrunak. Eta baita sagarrak eta gaztainak ere.

 

GORRIÑE: MURUA ETXABE FAMILIA

 

GORRIÑE, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli