Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
ibarguren

arruegi

   

ETXEBERRIA ARRUABARRENA familia 

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Ibarguren Aundi izenarekin 1873-5-31n agertzen da, Maria Joakina Armendariz Jauregik, Ordiziako Notaritzan, Jose Maria Egoskozabalen aurrean egindako testamentuan. Baina, Joakina Armendariz eta bere senar Joan Bautistaren semea zen Migel Nazabal Armendarizek 1887-2-28an egindakoan, berriz, Ibarguren izena agertzen da, soilik.

Mende bat lehenago ere, Ibarguren izena azaltzen da, 1783-12-17an, hain zuzen ere, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabilera zela eta, bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Eta bilera hartara baserri horretako bi ordezkari agertu zirenez, izan daiteke, ordurako, bi bizitza izatea baserrian.

Liburu fitxa jaitsi

pdf

 

IBARGUN Arruegi auzoko baserria da. Herrigunetik oso gertu dago.

Ibargunen agertzen diren testamentu batzuetatik ondoriozta dezakegu zein bizi izan diren bertan. 1873 eta 1887 urtekoetan, adibidez, ikusten da garai hartako familiak ez zirela oso ugariak izan. 1873an, Maria Joakina Armendariz Jauregik egindako testamentuan, azaltzen da, hirurogeita hamabost urte dituela, Juan Bautista Nazabalekin ezkondua egon zela, alarguna zela ordurako eta hiru seme-alaba izan zituztela: Migel (Kontzeptzio Aizpururekin ezkondua, seme bakarra izan zuena, Joxe Joakin izenekoa) etxean geratu zena, Frantzisko (Josefarekin ezkondua) eta Inazia, hau ere baserrian bizi zena eta etxean laguntza handia emandakoa, ama Maria Joakina denbora luzez gaixo egon baitzen.

Pasadizoak

Arropak ezkutatuta

Gerrate garaian, dantzari eta hilanderen arropak ezkutatuta edukitzen zituzten ganbaran eta artasoroan.

Informazio emailea: Lurdes Etxeberria

 

Gerora, Migel Nazabalek egindako testamentuan ere aipatzen du arreba hori, albazea bezala.

XX. mendera etorriz, 1920an ezkondu ziren Jose Inazio Etxeberria eta Frantziska Inazia Murua Zaldibin. Frantziska Inazia Zaldibiko Sorronbeko alaba zen. Eta Ibargun baserrian jarri ziren bizitzen Jose Inazioren aita-amekin. Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Joanito, Maria, Rosario, Dolores, Joxe Mari, Martzelino, Xanti, Miel eta Agustina.

1960an ezkondu ziren bertako seme Joxe Mari eta Inazia Arruabarrena, Zaldibiko Iparre baserrikoa. Artean etxean bizi ziren Joxe Mariren aita eta bere lau anaia-arreba. Joxepane-n ospatu zuten ezkontza eta ezkontza bidaian Iruñean eta Zaragozan izan ziren. Lau seme-alaba izan zituzten: Arantxa, Lurdes, Jose Inazio eta Maria Rosario.

Baserrian maizter ziren, Ibargun baserria Zabala bizkondearena zelako. 1985ean erosi zioten baserria, baina aurretik, 1962an egin zituzten obrak baserrian, esate baterako, sukaldea berritu (29.287 pezetan).

Etxerako bidea auzo-lanean egin zuten 1975ean, eskarbilarekin. Herriko bidea gertu zuten eta eskolara oinez joaten ziren.

Baserritik atera zuten bizimodua familiek. Joxe Marirenak, garai batean, bazituen bost behi, eta Ordiziko ferian saltzen zituzten gaztaina, sagarra eta oilaskoak. Garia eta artoa ere egiten zituzten. Joxe Marik Zaldibiko Logos fabrikan egin zuen lan 1965ean hasita.

 

 

 

 

 

 

 

IBARGUREN : ETXEBERRIA ARRUABARRENA FAMILIA

 

IBARGUREN, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli