Unite Revolution Slider 2

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

 
pdf  
PEDRO ARGAIA MENDIZABAL (1777-1838). ZALDIBIA, 
("MARAGATO"ren atzemailea)
 
Zaldibia, Iztueta Fundazioa 1994

Pedro Argaia Mendizabal frantziskotarrak , " Maragato " izengoitiaz ezagun zen bidelapurra atzeman zuen 1806an. Bidelapur hori atzeman izanak baino gehiago, agian, fraile batek atzeman izanak egin zuen deigarri eta Frantzisko Goia, margolari ezagunak, sei kuadroko sail batean kontatu zuen pasadizoa. Jose Garmendia zaldibitarrak idatzi zuen MARAGATO ren atxiloketari buruzko artikulen bat.
       
       

Zaldibiko herriarentzat Oñativiak margotutako  Pedro Argaiak  , Goiaren koadroetan agertzen den  fraidearekin antzik duen izango da gutxienekoa. Jakina da  erretratuek elikatu dutela herri-irudimena eta herri irudimenak erretratuak.Gauza bera gertatzen da Oñativiak eta Valverdek egindako Iztuetaren beste irudiekin ere.

Goiaren sei lanetara etorriz,  behean ikus daitekeenez, lehenengoan, bidelapurrak eraso egiten dio fraileari; bigarrenean, Argaiak oinetakoak erakusten dizkio eta distraitu egiten du; hirugarrenean, biak borrokan ageri dira, laugarrenean, Maragato lurrean dao eta Argaiak kendu egiten dio eskopeta, bosgarrenean tiro egiten dio belaunera, eta seigarrenean, eskuak lotzen dizkio.

Sei margolan horiek , gaur egun Chicago-ko Museoan daude , eta orri honetan ikus ditzakezue.

 

Laguntzaileak:

orkli