Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
   
Hotsandiz jaian, herrikoia bihar 

Aimar Imaz. Zaldibia

Juan Inazio Iztueta omendu dute 55 dantzarik eta 35 txistulari gipuzkoarrek, Zaldibiako ekitaldian. Bihar, herrietan.

Hotsandiko ekitaldia egin zuten, herenegun igandean Zaldibian, Juan Inazio Iztuetaren jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko. Egitarauko ekitaldi arranditsuena izan da. Gipuzkoako 9 dantza taldetako 55 dantzarik —tartean Beasaingo Aurtzaka eta Legazpiko Sustraiak—, eta 35 txistularik —Zaldibiakoak nahiz Goierrikoak, Donostiako Udal Taldekoekin batera— parte hartu dute.

   

Eguerdian, Iztueateren jaiotetxean Alborada eta Erreberentzia jo eta dantzatu —hark jasoak dira musikak—, eta segizioan plazara joanda, dantza saioa egin dute, hiru ataletan banatuta: ezpata-dantza, soka-dantza eta brokel dantzak. Puntako dantzariak bildu dira.

Bihar, herri guztietan saioa

Bihar beteko dira 250 urte Iztueta jaio zela (Zaldibia, 1767-1845). Euskal Dantzarien Biltzarrak Euskal Herri osora deia zabaldu diete taldeei. Herri bakoitzean saiotxo bat egitea da asmoa.

Laguntzaileak:

orkli