Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
pdf

1

Agur, Jesus, Maria, Jose,

 

Joaquin eta Ana;

 

badaquigu Jesus maitia

 
jayo zan gaua dana.

 

2

Errico zembait galai gazte

 

cantuz guera atera,

 

atseguiñezco poz andi bat

 
zuei gaur ematera.

 

3

Eguiazco berria da ta

 
 

bear degu sinitsi,

 

Jaungoicoaren Semea gaur

 

cerutic zaiku jechi.

 

4

Iñorc ecin berri bat eman

au dan baño obea;

Belenen jayo omen zaiku

gure Salbadorea.

 

5

Urte ascoan egon guera

egun onen beguira,

Adanen becatu guciac

seculaco ill dira (1)

 

 

6

Atseguingarrizco berri au

munduac dezan jaquin,

adierazo du ceruac

izar eder batequin.

 

 

7

Izar oni nora dijoan

jarraitu bear zayo,

ekusi nai duenac aur au

non ta nola dan jayo.

 

8

Goacen bertatic Belena

aur eder onen billa,

sendatu digunean pocez

becatuaren miña.

9

Belengo estalpean dago

Jesus larru gorrian,

ollarrarequin astoa ta

idiaren erdian.

10

Salbadore batentzat da au

humildade aundia;

asnasarequin berotucen

ari zayo idia.

 

11

Aur eder au bera dalaric

ceru ta lurren jabe,

jayo nai izan du mundura

ondasunican gabe.

12

Cerutican jachiric digu

aur onec eracutsi,

nola bear degun guzioc

mundu onetan bici.

13

Eguiten baldin baditugu

onen esanac ongui,

berarequin egongo guera

ceruan beti beti.

14

Onelaco berri ederra

degunean ecarri,

limosna on bat uste degu

gaur eche onetati.

15

Jaquiñean etorri guera

gazteria gucia,

limosnaguillea dala chit

emengo nagusia.

16

Urrea biralduco digu,

cerren daucan gordea;

nagusia becin prestua

da echeco andrea.

 

17

Errian alaco andre bat

senti ez det besteric;

bera dator solomo eta

lucaincaz beteric.

 

18

Gaztaña egosiac eta

sagarraquin oguia;

igual da ecartzen badu

urdai pusca lodia.

 

19

Escale guziac dituzte

ate oec zabalac;

gurasoen gain gañekoac

dira seme alabac.

 

20

Barcatu utseguiterican

baldin eguin badegu;

beste urtean ere pozic

etorrico guera gu.

21

Obeto cantatuco degu

ascoz ere gaur baño,

Jaungoicoac gau on diela

datorren urteraño.Donos

 
(1) Véase la semejanza con las estrofas últimas (4) de "Gau pozgarriagoric"
(2) Emen pusca bat falta da, ta ezin jaquin moldiztegiaren izena
 

Laguntzaileak:

orkli