Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
pdf

1

Aste santua dator,

 

nere christauvac, sarri;

 

lucifer traidorea

 

biciro da larri;

 

norc bere pecatuac

 

gogora ecarri,

 

batere utzibague

 

confesatu garbi,

 

Cerurako bidean

 

naibadegu jarri.

 

 

2

 

 

Denbora guchico da

 

guizonaren bicie;

 

anima garbiceco

 

eguin diligencie;

 

iruripen utsa da

 

mundu au gucie,

 

erraz galzen baitegu

 

nequez irabacie;

 

asarre eguingo du

Jaunac Justicie.
 
 
 
 
3

 

Aberatsa becela

 

igual pobrea,

 

adiceco pronto da

 

beti confesorea;

 

baldin badauca ere

 

lenago gordea,

 

confesatu ezquero

 

barcazen da ordea,

 

berequin badarama

 

damu ta dolorea.

 

4

 

 

Diruric eman bague

 

ausen bayta dicha!

 

costa cizaion bada

 

Jesusi biciza;

 

cerura nai duanac

 

gustoac uzi biza;

 

sinisten ezpadegu

 

Jaungoicoaren iza,

 

maite eduquico du

 
portergac guillza.
 
 

 

5

 

Jaunaren arpeguia

 

naiduanac iqusi

 

gusto lizun guciac

 

bearditu utzi;

 

mundu triste onezaz

 

obe degu etsi,

 

illbear degu bada

 

bigar edo ezi;

 

ori daquigularic

 
guera emen bici.

 

6

 

Gusto guziac emen

 

dituan corpuza,

 

gueldituco da bada

 

aizquenean lur utsa;

 

pecatu eguitea

 

bear degu lotsa;

 

gure ondoren dabil

 

beti eriotza;

 

desquidazen baguera

luciferren poza.
 
 
 
7

 

Naigaberic ez eman

gure Jesus Jaunari;

gorpuz ustel au degu

arratoian janari;

il-da noraco gueran

oroizen danari,

vioz falso eta

conciencia larri

Batere durabague

vearco zaio jarri.

8

 

Anima arlotea,

corpuza janzia:

illzen gueran orduan

ai cer ganancia!

zatar pusca batequin

estaliric gucia:

ura ere ojala

ezpaliz ausia!

zuloan gueldituco da

gauza itsusia.

 

9

 

Costunbre gaiztoari

obe da uztea

condenatu ez dedin

anima tristea;

escusatu bear da

modara jaztea;

corpuza izanarren

eder ta gaztea,

yll orduco dario

usay ta pestea.

10

 

Lenago izanarren

eder ta galanta,

izugarria baita

corpuz illaren planta,

naiz dela majoa ta

igualmente maja,

asizen dan orduan

apezaren canta,

zulora vear ori

guzic lan onbata.

 

11

 

Campeatuacatic

lenago calean

eztu iñorc egonai

illaren aldean;

larri izaten dira

zulora artean;

utzico baliote

an ere paquean!

mudanza ona baita

istante batean.

12

 

Oroitu usarequin

arri litaque casi;

penitenci eguiten

beardegu asi;

zulo ziquin batean

arratoiaquin nasi,

ura ere chiquia

ecin dezaque aci;

orra cer estadutan

beardegun bici.

13

 

Gorpuza zulora ta

anima gaisoa

urrucarria da

ezpada norc jasoa;

disimuloarequin

botaric lazoa,

aren ondoren dabil

lucifer falsoa;

cuidaduz obe degu

ipini pausoa.

14

 

Eguin bearrac guera

munduco aldia;

esamina eguiten

necatu memoria;

gozatu nai duanac

ceruco gloria,

anima gaisoari

eguin guardia;

gaiztoarentzat dago

egualdi gorria.

15

 

Infernua guzic da

paraje illuna;

ez eguin luciferrec

aguinzen diguna;

allegatuco zaicu

juicioco eguna,

Jauna ofenditua

damuco deguna;

oraindic vici guera

ausen da fortuna!

16

 

Gure Jesus maitea

esanaz oidago

ez dezagula eguin

pecaturic gueiago;

guregatican zuan

erioza igaro,

galanqui azotaturic

illbaño lenago;

asarre egotea

ezta bada milagro.

17

 

Iduquiagatican

pecatu larria

aisa para diteque

anima garbia;

baldin confesazeco

ezpada naguia;

bitarteco ona da

birgina maria;

Jaunac izan dezala

misericordia.

18

 

Jaquinduria nailuque

buruan gordea

ongui aterazeco

onelaco obrea;

ez naiz filosofoa,

ain guchi dotorea;

estudio bagueco

guizon bat pobrea;

Capaguin chiquia da

cantore autorea

 
 

Laguntzaileak:

orkli