Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
pdf
 
 

1

 

Nere cristau maiteac,

jakiñean gaude

Jesucristo degula

Gure Jaun ta Jabe;

bizi-gaitezen beti

fedearen alde;

gelditu-diradenac

au sinistu gabe,

infernuan sarturic

erretzen oi-daude.

2

 

Erioac jotzean,

estu eta larri

anima egongo da

guztiz arrigarri;

lendanaz becatuac

gogora ecarri,

bat ere utzi-gabe

confesatu garbi,

Luziperren mendean

ez gaitezen jarri

3

 

Jesucristo izanic

aiñ Jainco noblea

osacaia daduca

guretzat gordea,

Anima sendatzeco

ezin-da obea:

artzen-badu damua

eta dolorea

sartuco-da zeruan

naiz izan pobrea.


4

 

Diruric eman-gabe

Aussen baita dicha!

bañan costa zitzaion

Jesusi bizitza;

Geroztican etsaiac,

arrantzan dabiltza;

ornitu nai duenac,

bautismoco itza,

gusto lizun guziac,

arras utzi-bitza.


5

 

Jaunaren arpeguia

nai bada icusi,

ibilli bear-degu

gustoen iguesi;

alderatzen bazaizcu,

begui biac ichi,

mundu triste onezaz

obe degu etsi,

infernuco leizera

ez gaitezen jetsi.


6

 

Munduan atseguiñac

dituen gorputza,

gueldituco da bada

zuloan lur-utsa:

anima infernura

Luziperren poza!

Arren! urtu-dezagun

negarrez biotza!

gure ondoren dabil

beti eriotza.

7

 

Naigaberic ez eman

Jaungoico jaunari;

gorputz uztel au degu

zapoen janari;

ilta noraco-gueran

oroitzen danari,

biotza triste eta

anima chit larri,

batere duda-gabe

bear zaizca jarri.

8

 

Adiskide maiteac

izan arren milla,

ildacoan, ez-asi

bacar baten billa;

apenas izango du

ura ere piña,

sentitzen dutelaco

usaia eguiña;

guziac aren-iguez

ibillico dira.

9

 

Ill bezin laister ditu

maitati berriac:

usay zikiñarekin

liztor ta euliac,

sartzen zaiozcalaric

abotic erdiac,

beste gañeracoac

jan-bear beguiac;

aita Eusebioc dizcu

esaten eguiac

10

 

Iltzen-danaren aide

guzien ansia,

echetic botatzeko

balego janzia:

Ojala ura-ere

ez balu ausia!

iru edo lau atsoc

nola nai josia;

zuloratuco-dute

gausa ichusia.

11

 

Maitatu arren ascoc

lenago calean

guchic egon-nai-oidu

illaren aldean;

ezcutatuco dute

zulotzar batean,

bañan ez lagatuco

an ere pakean,

zapo ta arratoyac

dana jan artean.

12

 

Zabalera iru oñ,

luzetara zazpi,

bizi-lecu chatarra

izango-du lazki;

sagu ta arratoyac

zapoakin nasi,

ardura asco-gabe,

ongui edo gaizki

an sartu bearco-du,

naiz ezurrac ausi.

13

 

Ill arterañocoa

esan det nola dan,

guero-ere ba dago

escuac bete lan:

larri egon bear du

animac orduan,

sartuco dan zerura

edo infernuan:

gaiztoa izan bada

erre bear-du an.

14

 

Juzgatzeco pissua

daucate jarria;

anima gassoaren

araco larria!

chit izango du langai

icaragarria,

betico pena edo

betico gloria;

diferenzia ori

guziz da lodia.

15

 

Guizon jakintsu anitz

ibillitu dira

diferenzia lodi

andi orren billa;

ongui ezaguturic

animaren miña

izcribatu ere bai

egui asco milla:

orien birtutez gu

onduco baguiña.

16

 

Condenatuen penac

aiñ dira andiac,

ezin aguer-litzake

nere memoriac,

batez ere guziac,

ain guchi erdiac;

bañan ez da faltaco

norc esan eguiac

sendatu nai badira

anima eriac.

17

 

Gure animac dauzca

igaro-bearrac

zubi altu luzeac

eta chit melarrac;

erorten baldin-bada,

sasiakin larrac;

kiskaldu-bear, berriz,

suac eta garrac:

ez du asco balio

orduco negarrac.

18

 

Erretzea utsa da,

ez baliz geiago;

bañan beste pena bat

gaiztoa an dago:

naiz ditzala urteac

milloica igaro

eta guertatu beste

aimbeste milagro,

bein-ere irteteco,

usteric ez dago.

19

 

Guzia iristen du,

¡Hai ura labea!

tormentu izugarri

caburic-gabea;

artipizio ascoz

daucate parea,

Luzifer dutelaric

maisu ta jabea:

¿Nori eguingo zaio

araco zalea?

20

 

Emengo atseguiñac,

ez du an balio;

animac izango du

bere-contrario,

zein-aldetatic zuen

munduan bizio,

serpientiac andic

ichatsico dio:

ala esplicatzen da

aita Eusebio.

 

21

 

Tiraca sartuco-du,

Cueba batera

tormentu generoric

asco ematera;

igues-eguin nai arren

lecu apartera,

an irtengo zaiozca

dragoiac jatera;

ez diteke seculan

campora atera.

 

22

 

Luziferrec berekiñ

leizera-ezkero,

canpora irteteric

ez du zer espero:

artu bearco ditu

otzac eta bero,

nai-ez-duela, zembait

tormentu genero;

orain ontzen ez danac

damuco du guero.

23

 

Infernua, da guziz,

 

toki bat illuna;

 

Ez eguin, Luziferrec

 

esaten diguna;

 

etorri bear-zaicu

 

oraindic eguna,

 

Jauna ofenditua

 
damuco deguna;

 

 

animari lembait-len

 
eman osasuna.

 

24

 

Confesioa dago

artaco jarria;

urtu bedi biotza,

ez-bada arria;

Ill bear deguna da

fedeco eguia,

beragatic, anima

ipini garbia,

gozatu nai duenac

betico gloria.

25

 

Arretaz bear-degu

egin esamiña;

orobat confesatu

becatu egiña;

infernuco su-garraz

oroitzen baguiña,

naico-guenduke ongui

sendatu anima;

izan ez dezakegun

seculaco miña.

26

 

Ar gaiztoa da guziz

animaco kezca;

Becatuan beñere

bizi bear ez da;

aissa ill dezakegu

maiz confesatuta,

orain degu dembora,

baita-ere beta.

Canta oen eguille,

ni naiz Iztueta                          
 

Laguntzaileak:

orkli