Goiherriko Euskal Eskola Maizpide Euskaltegia. III.Gerriko Ikerlan-Sariketa "Juan inazioa Iztueta Etxeberria"
JOSE INAZIO ANSORENA MINER "IZTUETA eta ALBENIZ-en musika bilduma"
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena, Jose "Iztueta'ren olerkiak
Garmendia Arruabarrena,Jose "Obras ineditas de Iztueta"
1945: Plaza Iztueta
Juan Inazio Iztueta Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 

Al Excmo Señor D. Juan Rauta de Erro
Consejero de S.M. & &
E.S.P.M.
Tolosa

On Juan Bautista Erro-co Jauna

Zaldivia-n 1839. garren urteco Apirillaren 12-an eguiña Nere Jabe on ta Adisquide mamia: ezaguturic ondo, esan-al guztien gañecoa dala, bedorrec/ niganaco duen amodiozco naitasun bero bici gartsua, eta arquitcen naizalaric necaeraguiteco bide/ estura(?) larri andicoan chit, natorquio laguntzaren esque, eguiazco Aita biotz biguñ nere nerequiagana/ banijoaque bezala.

Nere emazteac daramazquien arguibide-etan icusico du garbiroqui, nolaco egoitza moduan na/ goen, baita ere cer nainuquean, nere egun laburrac lagunabar(?) igarotceco, eta uste det escaria/ izango dala ondo entzuna, bedorrec daucan itzal andiaren bitartez. Ez naiz bada ni, araco, guizon/ berencoi(?) goseti ayetacoa, baicican gauza quichirequin erraz betetzen naizana, eta bear bearrera/ iritsi artean, iñor necatzen ezdaquidana; bañan ñola premia ain estuac urratu oidituen catearic gogorre/ nac, guisa berperean puscatu ditu nereac ere, sendoac izan airen.

Agur nere onguille ta Adisquide cutun(?), biotzaren erdi erdico mami(?) gurian(?) guztiz maitaro beti/ gordetzen derana. Bedorren bicitza balio andicoa osasun onarequin urte anitzetan irozo dezala gure Eguille/ andiac, berari otoiztuaz quelditzen da, escu leun(?) indartsu orre-etan muñ eguiten dion.

Juan Ignacio Iztueta-coa

 

Laguntzaileak:

orkli