Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

IZTUETA FUNDAZIOA 1992an sortu zen. Bere helburuen artean, euskal kulturaren hedapena eta ikerketa sustatzea dago.
Helburu horiek gauzatzeko hainbat egitasmo burutu ditu, Juan Ignazio Iztueta eta Zaldibiko kultur ondarearen berri hedatzeko.


   

 

 

1994. urtean , Pedro Argaia Mendizabal, " Maragato"ren atzemailearen berri ematen zuen liburuxka bultzatu zuen.

 

 


 

   

1995. urtean, Iztuetari egin zitzaion omenaldiaren sustatzaile nagusia izan zen Iztueta Fundazioa. Omenaldi hartan, Iztueta Fundazaioak omenaldiko egitasmoeak antolatzen laguntzeaz gain, hainbat lanen argitalpenaren ardura izan zuen, eta beste alde batetik, beste hainbat argitalpenen sustapenean parte hartu zuen.

 

 


   

 

 

1995ean, Jose Garmendia Arruebarrenak, hainbat urtez, Iztuetari buruz bildutako lanen bilduma apailatu zuen.

 

 


 

   

 

1996an, Patri Urkizuk hartu zuen Iztuetaren Vocabulario de Vascuence-ren argitalpenaren ardura.

 

 

 


 

   

 

 

Jose Inazio Ansorenak Iztueta eta Albenizen musika bildumaren berrargitalpena bultzatu zuen.

 

 


 

Laguntzaileak:

orkli