Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

MENDIZABAL IZAGIRRE familia

Liburuko fitxa jaitsi

pdf
 

BIANDA Elbarrena auzoko baserria da. Bianda baserriko hiru familietako bat da Mendizabal Izagirrek osatzen duena.

Familia honetakoen izengoitia Tesanekoak zen.

1962an ezkondu ziren Joxe Mendizabal eta Iñaxi Izagirre. Ezkondu zirenean, artean, aita-amak bizi ziren etxean. Ordizian, Zubizarreta jatetxean, bazkaldu eta handik Zaragozara bidaian.

Lau seme-alaba izan zituzten: Mari Jose, Mariaxun, Iñaki eta Ima.

Bizimodua baserritik atera ohi zuten, latz lan eginda. Baserrian baziren bost-sei behi eta idi. Etxerako baratza ere bertan zuten. Eta Ordiziako ferian saltzen zituzten gaztainak eta arrautzak, gereziak, oiloak eta gazta. Aita 1970ean hasi zen Fabrika Handian lanean. Lanera oinez joaten ziren. Hogeita bost minutu inguru behar izaten omen zituzten. Informazio berria bidali nahi

Informazio emailea: Iñaxi Izagirre

MIRANDA: MENDIZABAL IZAGIRRE FAMILIA

MIRANDA, airetik ikusia