Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

USABIAGA SUKIA  familia

Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

OKOBIO Lazkaora bidean dagoen Zaldibiko azken baserria da. Hiru bizitza ditu: Goikoene, Erdikoene eta Bekoene.

Bekoenekoak dira Usabiaga Sukia familia.

Uren norabideari jarraituz, Elbarrena bailaran barneratzen da. Lazkaomendin dagoenez, ordea, harreman hurbil eta estua izan du Lazkaorekin ere: kilometro t’erdiren baitan Lazkaoko zortzi baserri ditu mendebaldera begira. San Joango ermita (Anteportalatina) dago guztien erdian, Maizurrene jatetxea alboan, San Joango iturria azpialdean.

Azken gerraondora arte iraun zuen ganadu ermandadeak; oraintxe arte iraun du Lartxaiko eskolak (Lazkao Txiki handiarenak). Argindarra, ura, eta asfaltoa ere, baserriz baserri, Lazkaomendin barrena etorri ziren Lazkaotik.

Beasaindik Lazkaomendin barrena etorri zen, XIX. mende hasieran (duela berrehun urte), Okobioko lehen Usabiaga (Prantxiko Iñixio, Paskixio), Gaintzako Mikaela Oiarbiderekin ezkondua; hauen seme Joan Baiztek eman zion segida, Lazkaoko Iztueta Goiko Dominika Intsaustirekin XIX. mende erdian ezkonduz; hauen seme Joxe Antoniok hurrena, Olaberriko Ertzileko Maria Prantxika Zubiarrainekin XX. mende hasieran ezkonduz. Hauen seme Joxe Domingo izan zen, Zaldibiko herrian barrena, Errekaldeko Maria Inazia Sukia 1930ean emaztetzat hartu zuena.

Zazpi seme-alaba izan zituzten eta hauetan alaba zaharrena, Joxepa Usabiaga Sukia, 1957an Asteasuko Mintegia baserriko Antonio Tapia Amenabarrekin ezkondu zen etxera, Okobioko lehen Tapia-ri hasiera emanez. Egun, hauen seme-alabek ematen diote jarraipena Okobioko oinordekotzari.

Informazio emailea: Joxepa eta Iñaxio Usabiaga.

 

OKOBIO : USABIAGA SUKIA FAMILIA

 

OKOBIO, airetik ikusia

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli