Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
okobio2

   

ETXABE ETXEBERRIA  familia

okobio2

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

OKOBIO Elbarrena auzoko baserria da, Lazkaorako bidean Zaldibiko azken baserria. Goikoeneko haritzak, Ixurrenera bidean eskuinetara dagoen haritz handiak, egiten omen du muga Lazkaomendirekin. Hiru bizitza ditu: Goikoene, Erdikoene eta Bekoene. Erdikoenekoak dira Etxabe Etxeberria familakoak.

1943an ezkondu ziren Pedro Joxe Etxabe, Zaldibiko Gurutzeta baserritik etorria, eta Juxta Etxeberria, bertako alaba. Hiru seme izan zituzten, Pako eta Jose Inazio (bikiak) eta Joanito. Senarra hil egin zen 1951n. Ama, hiru semeak, aitona eta amonaren anaia gaztea bizi izan ziren baserrian.

Etxe-jabe dira Okobiokoak 1910az geroztik, aitonak erotsi baitzuen, eta 1950ean egin zituzten etxeko konponketak, sukaldea eta komunak, gelak eta sarrera berrituz eta teilatua emanez.

Baserrian baziren lau behi, txekor batzuk, bi txerri, untxiak, idi parea, astoa eta baita oiloak ere. Gerora, astoa bordaren eranskin batean egoten zen, labea izandako gunean, ogia bertan egiten baitzuten. Etxetik saltzen zuten, baina hiltegira ere eramaten zituzten oinez. Zaldibiko hiltegia Zubiaurre parean zegoen eta Ordizian ere bazen beste bat. Artoa, babarruna, garia eta patata egiten zuten etxerako. Arkakako lur batzuetara joaten ziren garotara aitonarekin, gurdia hartuta.

Etxetik kanpo lanean aritu izan dira hiru semeak. Bikiak Martiñagotzaneko zerrategian ibili ziren soldaduskara joan aurretik txandaka, batek baserriko lanak egin behar izaten zituelako. Soldaduskatik bueltan, bata txofer hasi zen eta bestea Orkli fabrikan aritu zen urte luzez. Jose Inaziok, ordea, ez zion baserriko lanari utzi.

Osaba Inaxio izan zen, dena dela, beti baserriko lanetan aritu zena. 1929an jaio zen eta azken urteetan koinatuarekin txerri tratuan ibili bazen ere, gainerakoan beti baserrian aritu zen. Eskolara oinez jaisten ziren eta Primitivo maisuarekin ikasten zuten. Hogei minutuan egiten zuten bidea.

Eskolara bidean Martiñagotzanen zuten izebari esnea eramaten zioten eta itzuleran izebak emandakoa ekartzen zuten, askotan arrain freskoa.

Informazio emailea: Pako Etxabe

OKOBIO: ETXABE ETXEBERRIA FAMILIA

 

 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli