Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

ESKISABEL ELORTZA Familia

Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

URTESABEL HAUNDI Urtesabel auzoko baserria da. Jakingarririk eskaintzen duen etxea da Urtesabel, Zaldibikoa.

Historiak URTESABEL abizeneko eta Zaldibiko jatorriko hainbat gizonen berri utzi digu. Hala, Juan de Urtesabel delakoa izan zen Zaldibiko ordezkari, Elgoibarren ospatu ziren Batzarretan, Zaldibia “villa” bihurtu zen hartan, XVII. mendean, 1615ean hain zuzen ere. Zaldibiri 143 biztanle kontatu zitzaizkion. Honen berri ematen du Pablo Gorosabel-ek bere Guipuzcoa Diccionario histórico -geográfico descriptivo de los Pueblos liburuan.

Juan de Urtesabel horren alabaren ezkontza gaietan ere sortu zen auzi interesgarriren bat, Zaldibiren berri emateko baliagarria izan daitekeena.Ordiziako nobleziaren auzien artean agertzen dira, esate baterako,

“Capitulaciones matrimoniales realizadas en la Villa de Zaldibia el 20 de Junio de 1640, ante el escribano PEDRO OCHOA DE ALBISU, para casar, por una parte, JUAN DE GOYENA E EZAGUIRRE, hijo de JUAN DE AYESTARAN GOYENA y de MAGDALENA DE EIZAGUIRRE, con MARI RUIZ DE URTESABEL, hija de JUAN DE URTESABEL y MARIANA DE ARRUEBARRENA.”

Bestalde, Jose Garmendia apaizak Cadizeko eta Sevillako euskal abizenei buruz ari delarik, Zaldibiko Lope de Urtesabel baten berri ematen du.

“Indietako artxibo edo ageritegian, Zaldibi’ko Lope de Urtesabel’gandik auxe artzen degu. Zangoza bere lagun batekin irten zala etxetik bide pixka batean. Bere amak bi alkandora eman zizkiola ta amalau ducado biderako, ta ala esaten zion bere semeari: Bere oea salduko bazuan ere, ez oinez, zaldiz baizik joan zedilla nai zuala, oinbeste bidean. Indietako sarrera ta asiera ederra onelako ibillaldi luzea! Asi Euskalerriko mendi ezeetatik eta Guadalquivir’ko zelai atsegineraino, Castilla’ko zelai-Iatz-gogorretik igaroz!”

Urtesabel agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean.

Eta lau ordezkarirekin ageri denez, litekeena da lau etxe -bizitza izatea bertan.

Bertakoek diotenagatik, garai batean komentu izana da. Hori dela eta, atariko zorua 80x60ko harlauzez osatua zegoen, nahiz eta gerora porlana eman eta orain horrelakorik ikusten ez den. Gainera aurreko baratzetan ere harlandu borobilak omen ziren bazterretan, eta haiek pixkana ijitoei tratuan eman izan zitzaizkien.

Urtesabelen jaio omen zen Maragato lapur espainiarra harrapatu zuen frai Pedro Zaldibikoa, 1806ko ekainaren 19an.

Baserri honetan jaio bazen frai Pedro Zaldibikoa, Frantziskotarretakoa, ekintza haren ondorioz gutun hau jaso zuen:

Enterado el Rey de esta noble accion, executada por el Padre Fr. Pedro Zaldivia, se ha servido comunicarle la Real órden, que se expresa á la letra.

Con esta fecha comunico al Vicario General de la Órden de San Francisco la real órden siguiente.

El servicio que acaba de hacer Fr. Pedro de Zaldivia, Religioso lego descalzo del convento de PP. Franciscanos de nuestra Señora del Rosario, extramuros de la villa de Oropesa, por haber aprehendido al facineroso Pedro Pieñeiro, alias el Maragato, ha sido tan señalado que ha merecido el que el Rey me mande se le den las gracias en su Real nombre, como lo executo con esta fecha; y al mismo tiempo que disponga V.R. sea tratado en la Religion con toda la distincion y consideracion posible, á que se ha hecho acreedor.= Lo que de órden de S.M. participo á V.R. para su inteligencia, y á fin de que disponga lo correspondiente al cumplimiento de esta soberana resolucion.= Y de igual real órden lo traslado á Vmd. para que le sirva de satisfaccion, y en prueba de lo grato que ha sido á S.M. este servicio. Dios guarde á Vmd. muchos años. Aranjuez 19 de Junio de 1806.= Josef Caballero.=Fr. Pedro Zaldivia.

CARTA DEL GENERAL Á Fr. Pedro Zaldivia

P. Fr. Pedro Zaldivia

El Espíritu Santo asista á V.R. á quien hago saber que acabó de recibir un oficio del Excelentísimo Señor D. Josef Caballero, fecha 19 de este, en que de órden del Rey me dice lo agradable que ha sido á S.M. el servicio que V.R. ha hecho prendiendo al facineroso Pedro Piñeiro, alias el Maragato, y me encarga disponga que V.R. sea atendido y tratado con la distincion posible á que se ha hecho acreedor.= En cuya atencion, y para cumplir la voluntad del Rey N. Sr. vea V. R. en que se le puede atender, y si quiere alguna cosa para concedersela.= Doy á V.R. la seráfica bendicion, y le doy muchas gracias igualmente por este servicio que ha hecho al bien comun, y le encargo me encomiende á Dios, que le guarde muchos años. Rioseco y Junio 24 de 1806.= De V.R. siervo en el Señor.= Fray Miguel de Acevedo, Vicario General.”

Urtesabel eta Urtesabel-berri edo Auzokalte izeneko baserria ere bada Zaldibin. Bertakoek diotenagatik baserrikoak maizter ziren eta lau maizter baziren, lau errenta izango zituen jabeak. Orduan jabeak baserritar bakoitzari lur-puska batzuk kenduta bosgarren baserri bat osatu omen zuten eta honela bosgarren maizter eta errenta osatu. Horregatik ezarri zitzaion baserri horri Auzokalte izena, auzoari kalte egin zitzaiolako.

XX. mendean Auzokalte erre gin zen eta orduan jarri omen zitzaion Urtesabel-berri izena. Gipuzkoan horrelako gehiago ere badela diote bertakoek eta beraiek dakitela Andoainen eta Idiazabalen behintzat bada izen horretako baserri bana.

1960ko hamarkadan jende ugari bizi izan omen zen Urtesabelen, eta ganbaran ere gelak jarri omen zituzten.

Pasadizoak

Erle-abaraskarekin larri

Behin batean, aita Manuel joan da Errota Txiki inguruan zuten zelaira, belarra moztera, astoarekin, eta konturatu da astoa lurrean zerraldo etzanda zegoela. Hurbildu da eta astoa mugitzen ez. Jaso du astoa, eta erle-abaraska omen zeukan lepoan eta berehala pasa zaio berari lepora. Orduan, senak aginduta edo, berehala errekara salto egin omen zuen. Arratsaldean, hala ere, Ordiziara joan omen zen, Zirkuluko tertuliara, aurpegia puztuta.

Informazio emailea: Joxe Martin Eskisabel

ESKISABEL ELORTZA Familia

 

Etxejabeak dira Eskisabel Elortza familiakoak. Konponketak 1960an egin ziren. Orduan berritu ziren sukalde-komunak.

Inguruko parajeen izenen artean Artxabal, Onartia, Txertakari agertzen dira. Auzorako bidea 1950ean egin zen. Lehen, herrira joateko bidea, Berdilaritik zen eta gaur galtzen ari da. Ordiziara joateko, berriz, Errota Txikiko zubitik joaten ziren. Zubi hau, gaur egungo Logos fabrikaren aldamenean dago eta handik pasatzen zuten erreka.

Zaldibiko Urtesabel baserrikoak ziren Manuel, Fermina, Dominika, Joxe Antonio (Amerikan hila), Joxepa (Idiazabalera ezkondu zena) eta Ixabel Arruarte baserrira ezkondu zena.

1950ean ezkondu ziren Zaldibin Manuel Eskisabel, etxeko semea eta Juxta Elortza, Idiazabalgo Mandiolatza baserrikoa. Tratanteren baten bidez egin omen zuten trukea Idiazabalgo Mandiolatza baserrikoekin. Juxta etorri zen Zaldibira eta Joxepa, Urtesabelgo alaba, joan zen Idiazabalera.

Zaldibin ezkondu, otordua etxean egin eta Zaragozara joan omen ziren ezkon-bidaian. Bi seme-alaba izan zituzten: Kontxi eta Joxe Martin.

1979an, berriz, ezkondu ziren, bertako seme Joxe Martin Eskisabel eta Arantxa Ugartemendia, Andoaingo Antzizar baserrikoa. Zizurkilen ezkondu ziren. Otordua Arantzadi jatetxean (Amasan) egin eta gero Benidorm-era eta Kanarietara egin omen zuten ezkon-bidaia.

Baserritik ateratzen zuten bizimodua, lana bizkarka eginda. Lau behi zituzten. Eta sagarra, gaztainak eta babarrunak saltzen zituzten. Estuasunak pasatakoak ziren. Amona Anastasia bere lau seme-alabarekin gerra garaian kartzelara eraman omen zuten, eta Dominika bakarrik utzi omen zuten etxean.

Joxe Martin Eskisabel, semea, izan zen Franco hil ondorengo lehenengo hauteskundeetan aukeratutako alkatea Zaldibin.

 

URTESABEL HAUNDI :URTESABEL HAUNDI FAMILIA

URTESABEL HAUNDI, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli