Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

IZTUETA NAZABAL Familia

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Urtsu Txiki 1783an agertzen da, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, bitartekari bati emandako botere-emaileen artean.

Auzo horretakoen artean agertzen dira Urtsu- Handia, Urtsuko Errota, Urtsuegi eta Urtsu Goena ere. Bilera hartara Urtsu Txikiko bi ordezkari joan ziren, bi familia izango ziren eta, beharbada, orduan.

Liburuko fitxa jaitsi
pdf
Pasadizoak 

Odolkiak poltsikoan

Bolada batean matantza (txerri edo ardiarena) debekatua zegoen. Eta egun batean anaia kalera jaitsi da eta jaso du lagun baten abisua Guardia Zibilak joango zirela baserrira eta hildako txerria ezkutatzeko. Zer egin jakin ez eta pentsatu dute pieza guztiak teilatu gainera ateratzea. Eta Mikelak sukaldean zeuzkan odolkiak poltsikoan gordeta, atenditu omen zituen Guardia Zibil horiek.

Informazio emailea: Mikela Nazabal

 

URTSU TXIKI Urtsu-Erreka auzoan dago. Inguruko baso eta zelaien artean dauzkagu Goikosoloa, Zelaitxo,

 

Mitxela, Etxauko soroa, Beko soroa.

Auzoko bidea 1940an egin zen eta etxerainokoa 1960an. Eskolara bidea oinez egiten zuten eta ordu erdikoa zen. Umetan Mikela bera goizean Agarreurretatik, bere jaiotetxetik, eskolara bederatzietarako joaten zen eta eguerdian hamar xentimoan erosten zuten ogi opila. Ogia jan ahal izateko ingurutik alde egin behar izaten omen zuten, eta Bertuesaraino joaten ziren, bestela harrapatu egiten baitzieten.

Mikela Mariaundirekin ibili zen josten ikasten. Egun batean lan bat eman zion egiteko eta goiz guztia pasatu Mariaundiri nola esan pentsatzen. Azkenean esan dio lan hori egitea ezinezkoa zela, eta hara nola erantzun zion Mariaundik, lasai-lasai, horixe entzun zain zegoela.

1945ean ezkondu ziren Tomax Iztueta Urtsu Txikiko semea eta Mikela Nazabal, Zaldibiko Agarreurreta baserriko alaba. 1960an erosi zuten baserria, eta 1970ean egin zituzten konponketak, alegia, sukaldea, ukuilua eta gelak.

Baserrian bazituzten hiru behi eta hantxe lan egiten zuen Mikelak. Arrautzak, oilaskoak eta konejuak alde batetik, eta, bestetik, sagarrak eta babarrunak saltzen zituzten Ordizian. Senarrak Fabrika Handian egiten zuen lan, ezkon aurretik ere.

Guardia Zibilak behin baino gehiagotan azaldu omen ziren baserrira miaketak egitera. Halakoxea zen garai hartako bizimodua. Ukuiluko lasto fardoak denak lurrera bota ere bai, noiz edo noiz, azpian tranpatan ganadua aurkituko ote zuten. Ezer aurkitu ez eta “jaso zak gero hura dena...”

 

URTSU TXIKI: IZTUETA NAZABAL FAMILIA

 

URTSU TXIKI,airetik ikusi

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli