Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak

AIESTARAN ERREKA

ANTSUSIETA (Auntxita) baserria AUNTXITA Aiestaran Erreka auzoko baserria da, Errazti parajean kokatua. Bere inguruko baso eta zelaien artean ditugu Ordeka, Itorriña, Gaztaña- Txulo, Xoaixo, Markarene, Mendigorri, Babaso, Teleiko langak, Barrutizar, Sasti, Urzako, Luberri, Errezti, Bikastillo, Urdenarroi, Arkaka, Andurio. Baserria Arkaka bidean dago. Oinez, herriko plazatik ordu erdira.

Aierdi Aistran Erreka auzoko baserria da.. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Beko soroa, Urondoa,Txonbillo,Azkonita,Aizti txulo, Goiko Gaine, Aurtue .Bertakoek diotenagatik auzoaren izena bertako baserrien jabea zenaren abizenetik dator : Aiestaran. Eta auzoan badira : Aistranguena ( Aiestarangoena), Aistramarrena ( Aiestaran Barrena). Aierdikoen izengoitia zen Trumoiak.

OLALDE Aiestaran Erreka auzoko etxea da. Etxebizitza bakarra da. Etxe inguruko soro eta zelai izenen artean daude: Ordeka, Etxe-aurre... Erlek esaten zaie Olaldekoei. Etxea Amundarain ibaiaren ertzean dago eta uholdeak izan dira behin baino gehiagotan. Etxe jabe dira 1990az geroztik eta orduan berritu zuten etxea erabat

OLAKORTA Aiestaran Erreka auzoko etxea da. Maizterrak dira eta etxearen jabea Etxezarreta da. Hala ere, hainbat konponketa eginak dira 1960tik 1980 bitartean: sukaldea, bainua, eta teilatua eman zioten etxeari. Etxetik herriko plazara oinez bost minutuko bidea dago eta oinez joaten ziren eskolara ere.

DEPOSITTUK eta ZENTRALA Deposittuk Aiestaran Erreka auzoko etxea da. Etxe berria dela esan dezakegu, CAF-ek, Fabrika Handiak, argi-indarra lortzeko XIX. mende amaieran aurreikusi zituen egitasmoak betetzeko eraikia. 1902-1904 bitartean, Fabrika Handiak, gaur CAF deitzen dugun eta garai hartan SECM zenak, (Sociedad Española de Construcciones Metálicas) lantegiko instalazioetan zabaltze obra garrantzitsuak burutu zituen, indar hidroelektriko handiagoa behar baitzuen, ekoizpena handituko bazuen.

ZALDIBIKO FAMILIAK:BASERRIAK

ZALDIBIKO FAMILIAK:KALE ETXEAK

Laguntzaileak: