BASERRIAK

ELBARRENA

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MIRANDA toki-izenaren etimologia Ez dago garbi zein den bere sustraia. Garbi dago ez dela euskal izendegikoa. Batzuen ustez latinetik dator, eta ikuspegi onak dituen tokiari deituko litzaioke. Beste batzuek, berriz, sustrai zeltiarra dela diote eta kasu horretan muga adierazten duela. Zaldibiko kasuan bi adierak ongi datoz toki-izen honentzat. Elbarrena auzoko gainaldean, Lazkaomendi gainean, argi eta garbi zaintzen du Ausa Gaztelu, Nafar erregeen gaztelua.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MUERTZA Elbarrena auzoko baserria da. Herritik gertu samar dago. Baserri inguruko sailen izenak dira Martin soroa, Goiko zelaia, Ibargun basoa. Baserria berrituta dago. Gaur egun bertan hiru familia bizitzeko jarrita dago.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ARRE ZALDIBI Elbarrena auzoko baserria da. Inguruko soroen izenen artean Etxaburu, Etxeazpi, Goikosoro eta Okorro dituzte. Etxe jabe dira eta etxea konpontzen aritu dira pixkanaka-pixkanaka.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

OKOBIO Lazkaora bidean dagoen Zaldibiko azken baserria da. Hiru bizitza ditu: Goikoene, Erdikoene eta Bekoene. Bekoenekoak dira Usabiaga Sukia familia. Uren norabideari jarraituz, Elbarrena bailaran barneratzen da. Lazkaomendin dagoenez, ordea, harreman hurbil eta estua izan du Lazkaorekin ere: kilometro t’erdiren baitan Lazkaoko zortzi baserri ditu mendebaldera begira.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

BIANDA Elbarrena auzoko baserria da. Bianda baserriko hiru familietako bat da Mendizabal Izagirrek osatzen duena. Familia honetakoen izengoitia Tesanekoak zen. 1962an ezkondu ziren Joxe Mendizabal eta Iñaxi Izagirre. Ezkondu zirenean, artean, aita-amak bizi ziren etxean. Ordizian, Zubizarreta jatetxean, bazkaldu eta handik Zaragozara bidaian.

Laguntzaileak:

orkli