BASERRIAK

ELBARRENA

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

EUZKITZA Elbarrena auzoko baserria da. Joan Joxe Etxezarretaren gurasoak, Etxezarreta Amundarain familia, Aramatik etorri zen Zaldibira bizi izatera, baina Euzkitzara joan aurretik, Zelearren eta Agotxanen bizi izan ziren. Hurrengo belaunaldian, 1950ean, Euzkitzako seme Joan Joxe Etxezarreta Ildefontsa Erasorekin ezkondu zen.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

AGOTXANE Elbarrena auzoko etxea da. Etxearen atzeko aldetik pasatzen da Amundarain ibaia. Oinez herriko plazatik ordu erdi dago. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

OKOBIO Elbarrena auzoko baserria da eta Lazkaomendin dago. Mugante da Lazkaorekin. Zaldibiko azken baserria da Okobio. Hiru bizitza ditu. Mendebaldetik ekialdera: Goiko(e)ne, Erdiko(e)ne eta Beko(e)ne.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ALDAU Elbarrena auzoko baserria da. Aldapa bat igarota dago eta bertakoen esanetan, hortik omen datorkio izena, Aldapa buru. Familiaren izengoitia Sanprontxio da. Baserri inguruko soro, zelai eta basoen izenen artean daude: Errota alde, Txara, Liñu putxu, Garalekua, Barruti zelaia, Artxal azpi.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IORTZA Elbarrena auzoko baserria da. Iortza Goikoaren behe aldean dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Gorri, Zulota, Barruti, Olarrubi. Baserritik errepide bitartean Amundarain ibaia pasatzen da.

Laguntzaileak:

orkli