BASERRIAK

ELBARRENA

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

AGOTXANE Elbarrena auzoko etxea da. Lehengo bere izena Zelatxo zen. Elbarrena auzoan baziren Zelaa eta baita Zelai Ederra etxe-izenak, XVIII. mende amaierako dokumentuetan agertzen direnak.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZUAZTI Elbarrena auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean daude Etxeburu, Arre alde, Etxe azpi, Angoiti, Nazal baso, Okorro. Baserritik herrira, elizara, hogeiren bat minutu daude. Serapio Mujikak dioenagatik, 1865ean egin zen Ordiziatik Zaldibira bitarteko bidea. Etxejabe dira Zuaztikoak 1916az geroztik.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZALDIBARREN Elbarrena auzoko baserria da. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Iturrialde, Etxaburu, Burdindadi, Arangoiti, Soro haundi, Txaragaiñe. Bertakoek diotenagatik, bere izena Zaldibiko azken etxea izatetik dator. Baserri eta errepidearen artean Amundarain ibaia pasatzen da.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

 IORTZA TXIKI Elbarrena auzoko baserria da. Iortza baserriaren gain aldean dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxaburu, Borda- azpi, Soro-txiki. Bertako seme Martin Ibargurenek dioenagatik parajearen izena Ibarguren da, baina ez du zerikusirik orain baserrian dagoen abizenarekin.

Laguntzaileak:

orkli