BASERRIAK

URTSU ERREKA

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

URTSULAR Urtsu-Erreka auzoan dago (lehen Urreta auzoa). Urtsular Zaldibin urrutien dagoen baserrietakoa da, herritik lau kilometrora eta Abaltzisketako mugatik berrehun metrora.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZELAI EDER Urtsu-Errekako baserria da. Bere inguruko soro, zelai eta baso izenen artean daude: Zumai, Presalde, Itxuto,Txara eta Eustoa. ZELEARko genealogia XVIII. mendeaz geroztik Hilario Nazabal zenak Zelearko genealogia eta pasadizo hauek prestatuta utzi ditu, eta ezer asko aldatu gabe, txertatuko ditugu hemen. Juan Antonio de Garmendia eta Maria Josefa de Muruak, Maria Josefa alaba izan zuten.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ERNAITZA Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Luberri, Muttegi, Abalo, Ilarrai, Malkarra. Bertakoek diotenagatik baserria Ernaitza behekoa zen. Lehen goian zegoen baserriaren izena baitzen Ernaitza, baina hura galtzean baserri honek hartu zuen haren izena. Auzoko bidea 1935ean egin zen, eta etxerainokoa 1985ean.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

URTSUKORTA Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Arrupe, Makaldei, Potto-soro, Txabu, Alamai. Etxera bitarteko bidea 1950ean egin zen. Elizarako bidea ordu betekoa da. Baserri honen genealogiari begiratzen badiogu, badu hainbat jakingarri garai bateko baserrietako seme-alaben ibilbideez. XIX.

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

URTSUKORTA Urtsu-Erreka auzoan dago. Bere inguruko baso eta zelaien izenen artean dauzkagu Etxezarre, Soroberri, Aizti, Otsaitzabaso. Beraien izengoitia Kontseju da. Eta izengoitia ofiziotik omen datorkie, Kontsejun zapatak eta abarkak egiten aritzen omen ziren-eta aurrekoak. Auzoko bidea 1940an egin zen eta etxera bitartekoa 1948an. Elizarako bidea ordu erdikoa da eta lanera joateko (Indarrera, Beasaina) beste ordu erdi inguru behar izaten zuten. 1956an hasi zen lanean Indarrenean, baina lau behi edo bazituzten baserrian.

Laguntzaileak:

orkli