Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

URKOLA BELOKI   familia

Pasadizoak

Bertso zaletasuna
Familian bertso zaletasun handia zegoen. Herriko
festetan etxean prestatzen omen zuten otordua
eta mahai buru alde banatan aitona eta aita
jartzen omen ziren, eta han aritzen omen ziren
elkarri bertsotan. Bertso zaletasun hau muinean
zeraman, Joan Beloki, aitak ere, eta bera hiru hilabetez
gaixo egon omen zen etxean, oso argaldurik.
Baina hil aurrean, bezperan, familia bildu
bere inguruan eta bi bertso kantatu omen zizkien
andreari eta seme-alabei.
Aitari ezin segitu
Behin batean Prantxika umea zela joan da aitarekin
mendira eta ezin segitu omen zion eta aitak
utzi omen zuen arkaitz baten ondoan, esanez,
hantxe egoteko, laister etorriko zela behorrak ikusita.
Eta bere lanak egin eta bueltan etorri zenean
han omen zegoen Prantxika lo.
Asto gainean, Arkakara
Uda partean, zenbait igandetan, aitak egun pasa
eramaten omen zituen seme-alabak asto gainean,
zestotan bi ume txikienak eta erdian zaharrena
meriendarekin. Arkakara joaten omen ziren.
Informazio emailea:
Prantxika Beloki

 

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Zulota agertzen da, Zuloeta izenarekin, 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Bi ordezkari agertzen dira bilera hartan eta gerta daiteke bi etxebizitza izatea ordu hartan Zulotan.

Liburuko fitxa jaitsi
 

ZULOTA Egileor auzoko baserria da. Bertakoek diotenagatik bere izena zulo batean egotetik datorkio. Baserri inguruko soro eta basoen izenen artean

 

daude: Auzko barrutie, Mantoni soroa, Etxealdeko zelaia, Birane, Pikoango, Soroberri, Galtzo, Gaztinzabal.

Baserritik herrira ordu erdiko bidea dago. 1980 inguruan egin ziren auzoko eta etxerainoko bideak. Etxe jabe dira 1992tik aurrera, eta 1999an egin zituzten konponketak. Komuna, sukaldea eta gelak berritu omen zituzten.

Felipa Etxeberria eta Joan Beloki 1943an ezkondu ziren. Felipa Izar Bekoa zen, Zaldibikoa. Joan, bertako semea. Zaldibin ezkondu ziren eta etxean egin zuten otordua.

Sei seme-alaba izan zituzten: Prantxika, Maria Jexux, Arantxa, Lurdes, Mari Jose eta Daniel.

1966an ezkondu zen bertako alaba Prantxika Urnietako Barkaiztegi baserriko Joxe Mari Urkolarekin. Etxean aita-amak eta bi anaia-arreba bizi ziren. Etxetik kanpo osaba Joxe Ramonek egiten zuen lan, artzain.

Baserrian bost behi eta bi idi zituzten. Laborantzan etxerako artoa, garia, babarruna, arbia eta erremolatxa egiten zituzten. Ordiziako ferian saltzen zituzten arrautzak, oilaskoak eta babarrunak.

Joxe Maria Urkolak, hamar urtez egin zuen lan Biloren. Bitartean Prantxika, gizonari gauez lana egitea tokatzen zitzaionean, goizeko bostetan jaiki, behiak jetzi eta Zaldibira etortzen zen esnea partitzera, eskailerak gora eta behera. Gizona goizeko 7etan ateratzen zen lanetik eta harekin bueltatzen zen berriz etxera.

Hiru seme-alaba izan zituzten: Maixabel, Daniel eta Amaia. 

 

ZULOETA: URKOLA BELOKI FAMILIA

 

ZULOETA, airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli