Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

zubieta

aiestaran erreka

 ETXABE ARRUABARRENA  familia

 
pdf

ZUBITA Aiestaran Erreka auzoko baserria da. Amondarain errekaren ertzean egonda, zubiaren alde batean dagoelako deitzen zaio Zubita. Inguruko baso eta zelaien artean daude Muñei eta Zuazola.

Maizter bizi izan zen han Etxabe Arruabarrena familia. Baserriaren jabea Joan Manuel Mendizabal zen, Joamanuelenekoa. Argindarra sortzen zen Zubitan.

Miel Antonio Etxabe eta Joana Arruabarrena 1930ean ezkondu ziren Zaldibin. Miel Antonio Konporta baserrikoa zen eta Joana, berriz, Koaikoa.

Miel Antonio igeltseroa zen eta Joanak zentraleko lanak egiten zituen: parrila edo sarea garbitu, presako hostoak kendu, errekan ura jaisten zenean ateak itxi, presa berriro betetzeko, argindarra kendu trumoi eta tximista zenean. Zentraleko lanez gain, bazituen oiloak eta untxiak eta baita baratzea ere etxerako.

Bost seme-alaba izan zituzten: Karmen, Miren, Joxe, Ramonita eta Prontxio. Zubitako neskak oso umetan atera ziren etxetik neskame. Donostiako Hotel Floridara joan zen, adibidez, Ramonita, eta beste batzuk ume zain. Mutilak, berriz, inguruko fabriketara: Santa Mañara, Ikaztegietara, Tolosara, Ormaiztegira, Beasaina. Familia izugarri sakabanatu zen.

Oinez herriko plazatik ordu erdira dago baserria. Kalera zatak jantzita etortzen ziren. Zatak oinetako baldarragoak ziren eta haiek Aztiako karreran utzi, eta han oinetako dotoreak jantzita joaten ziren elizara. Bentaberrira ere joaten ziren dantzara eta noizbehinka baita Larraitzera ere.

Miren Etxabe Abaltzisketako Gorriñe baserriko Joxe Antonio Irastortzarekin ezkondu zen 1961ean, Salbatoren egin zuten otordua, erdian apaiza zutela, eta handik Logroñora joan ziren ezkontza-bidaian, Joxe Antonio han izana baitzen soldadu. Miren eta Joxe Antonio izeba Ramonarekin jarri ziren bizi izaten Zaldibin bertan. Okina zen Joxe Antonio. Hiru alaba izan zituzten: Mertxe, Karmen eta Miren.

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Errota honek izen asko izan ditu, Antxon Agirre Sorondok “Relación de Molinos de Guipuzcoa, según poblaciones” artikuluan dioenez: Zubiberrieta errota, Zubieta errota, Huarkazabaleta errota edo Markazabaleta errota.


Zubizarreta izenaz ere ezagun izan omen zen, XIV-XV. mendeko errota eta ola artean aipatua.

 

Zubitan Joxe gelditu zen eta han bizi izan zen 1970 arte.

Gaur egun Irastortza Sukia familia bizi da Zubitan, etxea erosita eta berrituta. Joxe Ramon Irastortza Goiko Bikatxekoa da eta Maria Jexux Sukia, Oberenakoa.

 

Informazio emailea: Miren Etxabe

 

 

 

 

ZUBIETA airetik ikusia

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli