Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

 PAJARES SIERRA familia

goiko etxe
Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 


GOIKO-ETXE kale-etxea da, Goikokalen kokatua.

Jacinto Pajares eta Anastasia Sierra Caceresen jaio ziren, Arroyo de la Luz herrian. Jacinto lanera etorri zen Aristrain fabrikara aurren-aurrena. Aita Euskal Herrira etorri aurretik, hiru-seme alaba zituzten, Arroyo de la Luz-en jaioak: Juanita, Bizente eta Mari Karmen. Amak, hiru seme-alabekin etorri aurretik, hango etxea saldu eta josteko makina erosi zuen. Aita baino urtebete beranduago etorri ziren ama eta hiru seme-alabak trenez.

Lana lortu zuen familiak eraikuntzan, eta laugarren semea, Xanti, Zaldibin jaio zen. Familiako lau seme- alabak etxean jaioak dira, bai Arroyon eta baita Zaldibin ere.

Pajares Sierra familia aurrena Biosola azpiko basoan zegoen txabola batera joan zen bizitzera. Han ez zen ez argirik, ez urik eta ez biderik. Txabola Biandetxek egina zen. Han urtebete egin ondoren, beste bi urte egin zituzten Peatzetan, eta handik Goiko-etxera etorri ziren. Beti maizter bizi izan ziren.

Zaldibitarren artean oso ondo hartuak izan ziren. Bazekiten hauek zirela Las Vascongadas. Hizkuntza ez zen arazo izan, hizkuntza kalean beste umeekin jolasean ikasi zuten. Eta beren lagunarte guztia euskalduna izan zen.

Zaldibira etorri zirenean kale bakarrekoa zen Zaldibi, eta Perratokitik Goikokalera harrizko paretak zeuden, baratzeak gordez. Oso kale-etxe gutxi zegoen artean. Kalean ere oso auto gutxi ibiltzen zen, eta jendea lanera, Beasaina, bizkletan joaten zen. Hiru denda baziren, gogoratzen dutenez, Goikokalen: Juamanuelene, Mielmañe (taberna) eta Mairaundiñe.

Jacinto bere herrian tinajeroa zen, eta pitxar handiak egiten zituen etxean. Zaldibira etorri zenean, eraikuntzan egin zuen lan lau urtez, eta lan-istripua izan zuen, eta orduan lanerako ezintasuna aitortu zioten. Ama geratu zen denaren kargu, lau ume txiki tarteko. Aita hobetu ahala egunkariak eta karameloak saltzen hasi zen, eta horretarako Ordiziako tren-geltokira joaten zen bizikletan egunkari bila. Hortik zetorkion “periodista” izengoitia.

Ama Goiko-etxen jarritakoan hasi zen lan bila. Mielmañen, Lizarragan eta Zaldibiko beste hainbat etxetan egiten zuen lan, eta lanak utzi gabe jarraitu zuen karameloak eta egunkariak saltzen, bai Zaldibin eta baita Gaintzan, Larraitzen edota Lazkaomendin ere, eta astoz eramaten zituzten.

Seme-alaba zaharrenak ere laster hasi ziren lanean, garai hartan ohi zenez. Bizente eta Juanita 12 eta 14 urte zituztela hasi ziren Ordizian, Unanue pastelerian. Bizikletan joaten ziren lanera. Gero Juanita, Mielmañen hasi zen zerbitzen, eta geroxeago Bizente, 14 urte bete zituenean, Antonio Sukiarekin hasi zen lanean. Handik salto egin zuen Bilore xaboi fabrikara, 2003an itxi arte, eta handik Transportes Vicuña enpresara.

Hasierako lanaldiak hamabi ordukoak eta izaten ziren eta ez zegoen larunbatik libre. Disfrutatzeko modua dirua egitea zen, eta ez zegoen denbora librerik. Dirua eskura jasotzen zuten hasieran. Bizenteren emazteak ere lan egin du etxetik kanpo.

Eskolan ere ibili ziren. Eskolak gazteleraz ziren. Hiru irakasle izan zituen Bizentek: Primitivo, Joxe Ramon eta Enrike. Eskolak gazteleraz izan arren, ordea, seme-alaba guztiek ikasi zuten euskaraz eta hala hitz egiten zuten eta dute lagunekin eta gainerako herritarrekin.

Garai hartan elizak indar handia zuen, eta igandero joaten ziren mezetara.

Seme-alaba guztiak, Juani salbu, Euskal Herrian bizi dira. Juani Frantzian bizi da.

Informazio emailea: Bizente Pajares

GOIKO ETXE

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli