Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
martingurienea

 JAUREGI ARTANO familia

martingurienea
Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

MATTINGURIÑE kale-etxea da, Goikokalekoa.

Joan Jauregi, Bihurrinekoa eta Marrotxeko Josefa Mari Artano 1934an ezkondu ziren Zaldibin. Donostian ibili ziren ezkon-bidaian. Zortzi seme-alaba izan zituzten, denak etxean, haietako bat txikitan hila. Ezkondutakoan aurrena Bentaberrin jarri ziren bizi izaten eta gero kalean. Errentan egon ziren harik eta aitak 1957an Mattinguriñe erosi zuen arte.

Garai hartan kale bakarra zen Zaldibin, eta oso etxe gutxi. Autoak ere sei-zazpi baino ez ziren izango. Berak gogoratzen duenez, Fabrikakoa, Konpitterikoa, Joamanuelenekoa, Kanpaingoa, Txapeletxekoa eta Urtsukortakoa.

Dendak ere hiru ditu gogoan, Joamanuelene, Dendaberri eta Mariaundiñe.

Oinez ibiltzen ziren. Eta bizimodua artzantzatik ateratzen zuten.

Joxe Ramonek berak hiru aldiz aldatu du lanez bere bizitzan. Artzain izan zen aurrena, gero 70eko hamarkadan udaletxean ere aritu zen aguazil lanetan, eta 1972tik aurrera Biloren. Lanera beti oinez joan izan da, eta hamabi ordu egiten zuten lana, zazpietatik zazpietara. Larunbatetan ere lan egiten zuten, baina 1974az geroztik, arratsaldeak libre zituzten.

Disfrutatzeko modua ere lana zen, eta dirua eskura jasotzen zuten. Emazteak ez zuen etxetik kanpo lan egiten, eta Fabrika ondoan izan du baratzea. Eskolan Zaldibin Don Primitivorekin ikasi zuen. Elizak indar handia zuen garai hartako bizimoduan eta igandero joaten ziren mezetara. Garrantzi handikoa zen hori eta Joxe Ramon eta anaia menditik jaisten ziren igandero, bi orduko bidea eginez.

Joan aitak Fabrika Handian egiten zuen lan, baina ezkontzerako artzain jarri zen, 200 buruko artaldea erosita.

Apirilaren 15etik 30era bitarte igotzen zen mendira artaldearekin. Arrantsaon zuen saroia eta familia osoa igotzen zen, San Josetatik abuztu azkenera arte. Janaria bizkarrean eramaten zuten zaldirik ez zegoenean. Bi orduko bidea zuten. Eta larrea Ixaotik Koarrera zuten. Ardiek udan ez zuten inon urik, eta saroirako ere Olatxotik ekartzen zuten, ordu erdiko bidean. Ondarretik ere bai. Egunean behin edo bitan joan behar izaten zuten ur bila.

Egunean lau-sei gazta egiten zituzten. Eta Ordiziako ferian saltzen zuten.
Horretarako ardiak jetzi, osinekin pasatuz garbitu esnea eta gatzagia ematen zitzaion. Ordu betez edo geldi izaten zen. Gero malatxarekin nahastu eta eskuarekin baztertuz biltzen zen.
Matoia bildu eta labanarekin ebakitzen zen puskak egiteko, eta zumitzera pasatzen zen.
Eskuekin poliki-poliki zapalduz bajatu, tarteka jorratuz. Ordu pare bat behar izaten zen lau-bost gazta egiteko. Zumitzean goizekoa iluntzera arte eta iluntzekoa goizera arte izaten zuten.

Goizean egunsentian jaikitzen ziren udan. Ardiak bildu eta txabola ingurura ekarri ordu erdi inguruan. Ardiak jetzi, larratu, eta gosaldu ondoren gaztak egin. Inguruko txerriak, oiloak eta baratzea zaindu eta ondoren bazkaldu. Gero siesta txiki bat. Ondoren berriro lanak egin, txerriak eta baratzea zaindu, ura ekarri edo beste zerbait egin eta arratsaldeko zazpietatik aurrera berriro ere ardiak jeztera.

Gero gaztandegian apalean jarri eta bi egunetik behin buelta emanez sekatu arte bertan izaten zuten.Feriara hilabete pasatu ondoren eramaten zuten.
Gaztak bezala arkumeak ere saltzen zituzten ferian. Hiru orduko bidea egiten zuten, eta mandoarekin jaisten zituzten.
 
 
Saroian bazuten baratzea ere bertan porruak, patatak eta aza ereiten zituzten.
Inguruko artzainekin izaten zuten harremana mendian. Batez ere Muruarekin eta Belokirekin. Kontu -kontari pasatzen zuten denbora. Igandetan Igaratzan ere elkartzen ziren.
 
Unerik gogorrenak udaberrian izaten ziren eta gozoenak udazkenean.
Gaixotzen zirenean etxean geratuta sendatzen ziren.
 
Neguan Gaintzan eta Altzagaraten egoten ziren. Eta kanpo-herrira San Martinetan edo joaten ziren. Hiru orduko bidean edo. Hernanin Zabala baserrian, gaur egun Txilidarena den baserri famatuan, izaten ziren urtarrilaren 6tik apirilera. Gaintzan Anbura eta Altzagaraten Osiñara joaten ziren. Kanpo-herriko etxe horietan oso giro ona izaten zuten.
Neguan Erregenetan hasten ziren jaiotzen arkumeak. Orduan esnea inguruko herrietan saltzen zuten eta arkumeak, berriz, harakinari eta partikularrei saltzen zizkieten, Hernanin batez ere.
Neguko unerik gogorrena arkumeak jaiotzen zirenekoa izaten zen. Zenbatetan pasatzen ote zuten gaua begirik bildu gabe!
 
Informazio emailea: Joxe Ramon Jauregi

 

MARTINGURIENEA: JAUREGI ARTANO FAMILIA

MARTINGURIENEA 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli