Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
txapeletxe1

 ARRIZUBIETA BALERDI familia

txapeletxe1
Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

TXAPELETXE kale-etxea da. Goikokalekoa. Inguruko beste etxeen izenak dira Biurriñe, Mattinguriñe, Bikatxe, Etxabenea eta Zubimusu.

Martin Joxe Arrizubieta Etxeberriak eraiki zuen Txapeletxe 1849 inguruan. Etxea eraikitzerakoan egindako zorrak ezin ordaindurik, 1852ko otsailaren 4an, Martinek Fermin anaiari saldu zion. Salerosketa honetako eskrituran etxearen izena sei aldiz aipatzen da: casa Chapeleche bezala hiru aldiz, casa Arrizuvieta bitan eta casa Chapelechea behin.

Ferminek, kaleko etxea erosi arren, Urtsubi baserrian, jaiotetxean, jarraitu zuen bizi izaten. Gauza bera egin zuen Migel Frantzisko Arrizubieta Olasagastik, Ferminen semeak, nahiz eta aitarengandik kaleko etxearen jabetza jaso. Migel Frantzisko izan zen Bizkaia aldean txerri tratuan hasi zena.

Felipe Arrizubieta Aiestaran, Migel Frantziskoren semea, izan zen baserria utzi eta Txapeletxera bizitzera joan zena. Etxebizitza-aldaketa honen data zehatza ez dugu ezagutzen, baina garbi dago ezkondu aurretik izan zela, bere emaztea, Josefa Inazia, ez zelako Urtsubin bizi izan.

1911ko irailaren 7an ezkondu ziren Itsasondon, Felipe Arrizubieta Aiestaran eta Josefa Inazia Etxeberria Etxeberria. Felipe Arrizubieta Urtsubin jaio eta Txapeletxera etorri zen. Josefa Inazia Itsasondoko Azubi baserriko alaba zen. Ezkontza horretatik jaio ziren Roman, Esteban, Patxi, Maria Jexux, Maria Luisa eta Joxe Mari.

Esteban eta Joxe Mari apaiz sartu ziren eta Maria Jexux, berriz, herriko maistra izan zen urte askoan.

Felipe txerri tratantea zen eta garai hartan, aste osoa pasatzen zuten etxetik kanpo, Bizkaia aldean.

Normalean Zumarragaran oinez joan ohi ziren txerriekin. Han trenean sartu txerriak eta Zumaiaraino iristen ziren, eta handik Bizkaia aldera joateko beste trena hartu. Bizkaian txerriekin batera ostatu hartzen zuten eta baserririk baserri saltzen zituzten.

Roman semea gaztetatik hasi zen aitaren ondoan tratuan. Aitona 1935ean hil zen. Hiltzerako erosia zuen kamioneta txiki bat eta aitak karnetik ez zuenez, Romanek, semeak, erabiltzen zuen. Halaxe jarraitu zuten 1955a arte. Orduan lagun batzuekin batera hartu zuten burutazioa Tejeria fabrika sortzeko. Horretarako lurra erosi zuten. Lan horretan ari zela Etxarriko gizon bati proiektua gustatu eta beraiengana hurbildu zen eta azkenean denak elkartu eta 1975 arte egon zen martxan Teila fabrika.

Roman semea 1954an ezkondu zen Loiolan Rosario Balerdirekin. Otordua Amasa hotelean egin zuten. Maria Rosario Balerdi Ordiziako Aizpuru Etxeberri edo Azpintxeberri baserriko alaba zen. Hegazkinean joan ziren Mallorkara eta gero Bartzelonara eta Zaragozara.

Txapeletxen bizi izan ziren. Etxejabeak ziren eta 2002an erabat berritu zuten. Roman eta Rosariok sei seme-alaba izan zituzten: Felipe, Rosarito, Joxe Mari, Maria Luisa, Maria Jexux eta Iñigo.

Iñigo bizi da gaur egun Txapeletxen.

Informazio emailea: Iñigo Arrizubieta


TXAPELETXE 

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Laguntzaileak:

orkli