BASERRIAK

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
agarre urreta

AIERBE MENDIZABAL  familia

agarre urreta

Liburuko fitxa jaitsi

pdf

 

ARREURRETA Saturdi auzoko baserria da. Inguruko paraje eta soro izenen artean daude Goikosoro, Zeharsoro, Artasoro, Ermitazpi, Mitxela, Txakalato.

Bertakoek diotenez lehengo baserria erreka ondoan omen zen eta hura erori zenean egin omen zuten lau bizitzako etxe handia.

Joan Bautista Aierbe eta Maria Mendizabal 1941ean ezkondu ziren. Maria Zaldibiko Agarrekoa zen. Zaldibin ezkondu ziren eta etxean egin zuten otordua. Etxean bizi ziren artean aita-amak eta hiru anai-arreba.

Sei seme-alaba izan zituzten: Joxepa, Joxe, Julita, Inazio, Pello eta Antton.

Baserritik bizi ziren. Bazituzten hiru-lau behi, bi idi, txerramak. Esnea esnezaleari ematen zioten, eta txekorrak harakinari. Txerriak eta oilo eta oilaskoak, berriz, feriara eramaten zituzten. Etxerako baratzea zuten eta bertan ereiten zituzten patata, arto eta babarrun.

Joan Bautista Fabrika Handian aritu zen lanean, baina konturatu zen gurdi bat egur ekarri ezkero Joan Manueleneko Baixteri, gehiago irabazten zuela, eta horregatik idiak erosi eta egurra ekartzen zion Joan Manueli, hark errota eta okindegia baitzituen. Gero ibili zen baso eta mendietan zuhaitzak aldatzen. Bitartean, amarenak ziren etxeko eta baserriko lanak: haurrak, animaliak... eta arropa garbitzera beheko errekara joaten zen.

Auzorako bidea eta etxerainokoa 1955ekoa da. Etxetik ordu erdia behar zuten laneraino. Eskolara joateko auzo guztikoak joaten ziren bidez. Arreurretako seme-alabek eskolara bidean ordubete ematen zuten joateko... baina nahiko zuten ordu erdia itzultzeko, eskolarako gogo gutxi baitzuten.

Beraien seme Pedro eta Mari Karmen Arbilla, Itsasondoko Latinberriko alaba, 1976an ezkondu ziren Saturdin. Ataungo Bittor jatetxean egin zuten otordua eta handik Benidormera egin zuten ezkontza bidaia. Artean aita-amak eta lau anaia bizi ziren etxean. Hiru seme-alaba izan dituzte Oier, Urko eta Janire.

Informazio emaileak: Pedro Aierbe eta Mari Karmen Arbilla

AGARRE URRETA, airetik ikusia

 Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli