BASERRIAK

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
aldaskorta 

urtsu erreka

 AIERBE MENDIZABAL Familia

aldaskorta
Liburuko fitxa jaitsi
pdf
 

ALDASKORTA Urtsu-Erreka auzoko baserria da. Etxe inguruko tokiko izenen artean dago Mendigorri, Mitxelaldea, Beko soroa, eta Erdiko soroa.

Lazkao Txiki zenak hala esaten omen zien: zuen etxea aldapako korta da.

Etxearen jabe dira eta 1970ean egin zituzten berrikuntza handienak. Sukaldea, komunak eta etxe inguruak berrituz. 1992 inguruan, berriz, etxe ingurua ordekatu, zabaldu eta ardiekin ibiltzeko egokitu zuten.

1968 inguruan prestatu zuten lehenik auzoko bidea, Zelearretik gora, baina aldapa handiarekin. 1985ean egin zuten itxurazkoa, gaur egun erabiltzen dena. Eskolara oinez joateko hiru ordu laurden behar zuten eta bazkaria Mariaundiñen egiten zuten, bokadiloa bertan erosita.

Joxe Joakin Aierbe eta Maria Aszension Mendizabal 1950ean ezkondu ziren Saturdin. Etxean bazkaria egin zuten eta Zaragozara joan ziren ezkontza-bidaian, hango Ama Birjina ikustera. Maria Aszension Agarre Urreta baserrikoa zen. Ezkondu zirenean Joxe Joakinen gurasoak eta arreba bat bizi ziren baserrian.

Joxe Joakinen aita, Joxe Inazio Aierbe, Aldaskortakoa zen, eta Maria Dolores Tolosa, Elizegi baserrikoa. Maria Aszensionen aita, berriz, Joxe Antonio Mendizabal, Urtsuaundi baserrikoa zen, Agarre Urretako Estefania Lasarekin ezkondua.

Aita Joxe Joakinek, bere aitaren artaldea hartuta artzain hasi aurretik, baso mutil egin zuen lana. Gazteluko Ausokoi saroian zuen txabola. Zaldibitik Larraitzera doan bidea egiten ere egin zuen lan. 1960. urtean artaldea saldu eta Zaldibiko Tejeria fabrikan hasi zen lanean, eta bertan aritu zen erretiroa hartu zuen arte. Ama baserrian aritzen zen lanean.

Baserrian bazituzten zortzi-hamar buru, behi eta idi. Esnea Gurelesari saltzen zioten. Horretarako esnea gurdian jaisten zuten Zelearretik Tejeriraino eta handik bideraino. Eta denetik aldatzen zuten baratzean. Ordiziako ferian arrautzak, oilaskoak, konejuak eta babarruna saltzen zuten.

Bost seme-alaba izan zituzten: Maria Dolores, Maria Felisa, Maria Jexux, Bittor eta Ixidro.

Ixidro semeak artaldea erosi zion berriro Zuntzunegiko Migeli eta 2002 arte lan horretan aritu da. Almitzetako saroian du txabola.

Informazio emaileak: Bittor eta Ixidro Aierbe

ALDASKORTA,airetik ikusi

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Laguntzaileak:

orkli