Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko familiak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak
Zaldibiko baserriak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Izarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra GaitutaIzarra Gaituta
 
urtsu handi

ETXABE NAZABAL Familia

urtsu handi

Baserriaren arrastoa

idatzietan

Urtsugoena agertzen da 1783-12-17an, Francisco Antonio de Echaveren aurrean, Enerio eta Aralarko sailen erabileraz bitartekari bati emandako botere-emaileen artean. Auzo horretakoen artean agertzen dira Urtsu-Handia, Urtsukoerrota, Urtsuegi eta Urtsu Goena ere. Bilera hartara Urtsugoenako lau ordezkari joan ziren, bertan lau familia edo biziko ziren orduan.

Informazio emaileak: Amaia eta Joxean Etxabe

 Liburuko fitxa jaitsi
pdf
Pasadizoak 

Etxe beharrean

Gerra garaian Ordiziako familia bat etorri omen zitzaien aitona Joxe Antoniori eta amona Nikolaxari hartuko al zituzten galdezka, eta hantxe egon omen ziren hilabete pare batean.

 
 

URTSUANDI Urtsu-Erreka auzoan dago. Inguruko paraje izenen artean ditugu Illorrane, Isasti, Goiko itturri.

Auzoko bidea 1939an egin zuten eta etxerainokoa ere bai. Aita Joxe Antoniok eta alkate Joan Mendizabal Muertzakoak hitz-aspertu ugari egiten omen zuten gaiari buruz. Eta inguruko baserritarrek esaten omen zuten ez zutela burutuko han izango zen kotxe-hotsarekin.

Joxe Antonio Etxabe Goskindi baserritik etorri zen Urtsuandira, eta bertako alaba Nikolaxa Iztuetarekin ezkondu zen 1923an. Bi anaia eta bi ahizpa ezkondu ziren. Etxean gurasoak bizi ziren artean eta baita bi osaba-izebak ere.

Joxe Antoniok Fabrika Handian egiten zuen lana. Horretarako, oinez jaisten zen herriraino eta handik bizikletan Beasaina. Edadean aurrera zihoala motoa ere erosi omen zioten, baina bi edo hiru aldiz erori egin omen zen mototik. Baserrian bazituzten behiak eta txerriak, zortzi buru. Ordiziako ferian saltzen zituzten arrautzak, barazkiak, oilaskoak eta oiloak. Soroan garia eta artoa ereiten omen zuten.

Maizter bizi izan ziren eta 1958an erosi zioten etxea markesari. Errenta ordaintzera Donostiara joaten omen ziren bi hilabetean behin.

Eskolara oinez joaten ziren ordu erdiko bidea eginez.

Bost seme-alaba izan zituzten: Roxita, Benita, Maritxu, Nati eta Inaxio.

Inaxio geratu zen etxerako eta 1967an Maria Jexux Nazabalekin ezkondu zen. Agarre Urreta baserrikoa zen Maria Jexux eta Urtsuandin jarri ziren bizi izaten.
Loiolan ezkondu eta Azpeitiko Kiruri jatetxean egin omen zuten otordua.
Lau seme-alaba izan zituzten: Amaia, Maixabel, Joxean eta Oroitz. Inaxiok Fabrika Handian egiten zuen lan, Beasainen, gaztetatik, eta kotxez joaten zen lanera. Kotxea bete jende joaten omen ziren.

Etxekonean eta inguruko baserrietan, Urtsu Txikin, Urtsuko Errotan, ez omen zuten urik. Errekatik hartzen omen zuten eta Joxe Antonio aitonak eman omen zien. Gaur egun ere halaxe jarraitzen omen dute.

 

URTSU HANDI

Informazio berria bidali nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ZALBIBIKO BASERRIAK

ZALDIBIKO KALE ETXEAK

Laguntzaileak:

orkli