Goizaldiren Historia
Berrogeita hamar urte pasa dira, Kandido Pujanak eta dozena bat dantzari gaztek GOIZALDI Euskal Dantzari Taldea sortu zutenetik. Gipuzkoako eta Euskalerriko folklore eta tradizioaren jarraipenean eragin handiko
urratsa izan zen 1948. Urtean eman zen hura. Juan Inazio Iztuetarekin hasi, eta Olano eta Pujanatarrekin jarraipena izan zuen dantza-tradizioak GOIZALDIrekin izan du emaitzarik oparoena.
Berrogeita hamar urte hauetan, GOIZALDIk Euskalerri usoko dantzak ikasi, erakatsi eta urakutsi ditu. Europan egindako lana inportantea izan zen, Euskalerriaren ohituren berri emanez, baina GOIZALDI bereziki arro dago Gipuzkoan

barrena egindako lanarekin. GOIZALDIk ez du inoiz beretzat bakarrik gorde nahi izan Kandido Pujanarengandik jaso zuen tradizio bizia, eta horren ondorioz gaur egun goierriko Zaldibia herrian ereindako hazia Gipuzkoa osoan zehar barreiatuta dago.
Euskalerrian onartu zaion maila handiaz gain, GOIZALDIk hainbat sari jaso ditu parte hartu duen jaialdi eta lehiaketatan. Horien artean Llangollengo lehen eta hirugarren sariak daude, Normandian dagoen Gisors hiriko lehen saria, Cacereskoa eta Inglaterrako Yorkshireko bigarren saria. Horretaz gainera Europa osoan eta EEBBetan jaso dituen txaloak sari maiteak dira GOIZALDIrentzat.
Orain, gure 50 urteurrenera iritsita, GOIZALDIren historia laburra erakusketa honen bidez egin nahi izan dugu, neurri baten ere, Gipuzkoako dantzen historia ere badena.
Gure 50 Urteurrena ospatzeko, Apirilak 29tik Maiatzak 17 bitartean Arrasate Erakusketa Aretoan GOIZALDIren historiarekin lotutak dauden hainbat oroigarri izango dira ikusgai, hala nola, argazkiak, dokumentoak, sariak, jantziak,... Gure taldeaz gain Euskal Dantzari Biltzarra, Pujana familia, Irene Laffite eta beste partikularren laguntza jaso dugu erakusketa osatzeko garaian.
Era berean, ez ditugu ahaztu nahi izan gure dantzen osagarriak diren euskal musika tresnak. J.L. Loidi eta L. Yarzaren "MUSICA PARA VER" taldeari esker gure instrumentuekin antzekotasunak dituzten mundu osoko musika tresna bitxiak ikusteko aukera izango dugu. Ospakizunek jarraituko dute Maiatzak 17an Printzipal Antzokian ospatuko den Bikoteko Dantza Txapelketarekin. Egun berdinean Groseko Iztueta plazan Euskal Herriko dantzen lehen bultzatzailea izan zen Juan Inazio Iztuetaren omenez oroigarri bat

inauguratuko da.
Ekainak 14an berriz, GOIZALDIk, Donostiako beste taldeekin batera, 100 dantzarik parte hartuko duten dantza ikuskizun handi bat eskainiko du Konstituzio Enparantzan. Ospakizunei amaiera emateko Ekainak 23an GOIZALDI sortu zenetik ohi den bezela San Juan bezperako Gizon Dantza dantzatuko da.