Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
 
2  
pdf  
Iztuetaren garaia eta ingurunea
 
Iztuetaren bizitza eta obran ekin aurretik, koka ditzagun hauek beren ingurune historikoan. Lehenik, Iztuetaren garaiko data garrantzizkoen zerrenda soil bat agertuko dugu:

-- 1745ean M. Larramendik bere “Diccionario Trilingüe del castellano, bascuence y latín” argitara eman zuen.

-- 1765. urtean “La Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País” elkartea sortu zen.

-- 1766an M. Larramendi hil zen eta “Iztueta-enea” jaso.

-- 1767. urtean Iztueta jaio zen.

-- 1776. urtean “Bergarako Errege Mintegia” hasi zen.

-- 1790ean lehen aldiz ezkondu zen Iztueta.

-- 1793. urtean “Konbentzioko gerra”.

-- 1795ean Frantzia eta Espainia arteko “Basileako Pakea” izenpetzen da.

-- 1801etik 1807ra bitarteko sei urteak kartzelan pasa zituen Iztuetak.

-- 1802. urtean Billabonako bertsolari desafio sonatua.

-- 1807an Napoleonen inbasioa.

-- 1808. urtean Iztueta Kontxesirekin ezkondu zen.

-- 1810.ean Iztueta Donostian bizi dela agertzen da.

-- 1813. urtean Cádiz-eko Korteetako Konstituzioa onartu zen, eta aduanak Ebrotik Bidasoa eta itsasora aldatu ziren.

-- 1814. urtean Fernando VII.ak Cádiz-eko Konstituzioa derogatu zuen, berriro aduanen aldaketa, eta Iztueta bi urtetarako kartzelaratzen dute, ostera.

-- 1815. urtean Kontxesi hil zen. Iztueta Donostian denda baten jabe egin zen.

-- 1820an Riegoren altxamendua, eta aduanak itsasora.

-- 1823.ean frantsesen inbasioa, eta aduanak aldatzen dira.

-- 1824-1826 urteetan “Guipuzcoaco Dantza Gogoangarrien Condaira ...” liburua argitaratu zuen Iztuetak, eta Donostiako “Puerta de Tierra”ko zaindari agertzen zaigu.

-- 1828.ean hirugarren aldiz ezkondu zen.

-- 1829an Iztuetak karta famatu bat idatzi zion Mogeli.

-- 1833. urtean lehen karlistada hasi zen.

-- 1834. urtean Iztueta “Alcaide de Corregimiento” egiten dute Donostian.

-- 1839. urtean “Bergarako Besarkada”.

-- 1845ean hil zen Iztueta Zaldibian, nahiz eta ziur-ziur ez jakin bere jaioterrian azken egoitza noiz finkatu zuen. AgÌan, 1837an?

-- 1847 urtean “Guipuzcoaco Provinciaren Condaira ...” argitaratu zen.