Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 
 
Jose Inazio Ansorena Miner  
Joan Inazio Iztueta, euskal dantzaria 
 
Egunkaria, ostirala 1995eko abuztuaren 18a

Jose Inazio Ansorena Txistularia
Gaur bezalako batean, direla ehun eta berrogeita hamar urte, hil zen Zaldibian, bere jaioterrian, Joan Inazio Iztueta. Zaldibitik Zaldibirainoko buelta luze horretan hamaika bidezidor ibili zituen eta bere biografia korapilatsua errepasatzean, behin baino gehiagotan etorri zait galdera hau burura: Hitz batez nola definitu Iztueta? Hirurogeita hemezortzi urtez bizi izan zen euskaldun hau gora-behera frankotan murgildu zen eta edonor harritzeko moduko bizitza nahasia izan zuen: Kartzelan hainbat aldiz, hiru aldiz ezkondu, polemikatik polemikara (bertako atzerakokin, Frai Bartolome Santa Teresa esaterako, zein kanpoko modazale porrokatuekin). Diputazioaren pentsioa lortu, gerra garaietan komertzioan alde batekoekin zein bestekoekin, bertsolari eta gai-jartzaile...
 
Hitz bakar batez defiinitzeko hala ere ez dut dudarik: Dantzaria. Eta honi adjetiboa jarri nahi izanez gero, euskal dantzaria. Gaur egun geure artean dantzak ez du jatorriz zuen zentzu magikoa, baina dantzan egiten duenak badaki zein neurritaraino den gorputz beteko filosofia. Dantzan ez dakienak, dantzan egiten ez duenak, ezin du hau ondo ulertu, baina dantzak bizitzaren misterio asko argitzen ditu, eta Arrazoiak ezinaren eta absurdoaren hesi itsuarekin topo egiten duenean, dantzak ez du oztoporik aurkitzen. Hindutarrek irudi ezin ederragoa sortu zuten Jainkoa eta Unibertsoaren arteko harremana azaltzeko: Jainkoa dantzaria da eta bere dantza Unibertsoa. Biak lotuta doaz. Horregatik kontzeptuen eta hitzen supermerkatuan baino hobeto dastatzen da maiz bizitzaren zentzua dantzan.
 
Horregatik ere, gaurko ikuspegitik Iztuetaren irudia ulertu nahi dugunean, alde guztietatik ihes egiten digu. Nola daiteke hainbeste istorio korapilatsu bizi izan zituenak bere obraren erdiak aholku moraletan ematea? Nola daiteke eguneroko kontuetarako batere tontoa ez zen gizonak garai hartan inork inportantziarik ematen ez zion lan batean hainbeste ordu ematea, antzinako dantzak biltzen eta gordeiakatzen? Iztuetaren biograforik handienak, Jose Garmendia zaldibitarrak, behin eta berriz errepikatzen du: «Iztueta gizon intuitiboa zen, intuizio handiko pertsona». Egia da. Iztueta dantzaria zen, bizitza dantzatu egiten zuen, txikitandik zeraman barruan euskal musika eta aspaldiko tradizioaren harrobian ikasitako muriska eta lau arinen (Iztuetak berak deskribatzen dituen dantza pausoak) aidean erraz igaro ahal izan zuen garai hartako euskal bide gurutzaketa nahasian.
 
Aurten Iztuetaren heriotzaren ehun eta berrogeita hamar urte bete dira. Baita Pedro Albeniz musikariaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ere. Eta hau aipatu gabe ez nuke utzi nahi. Iztuetak dantza bildumaren lan literarioa egin zuen. Baina soinu zahar haien guztien transkripzioa Albenizek egin zuen eta benetan gaurko edozein musikologo zur eta lur uzteko moduan. Oraintsu arte haren lanaren nondik norakoa ezin ulerturik ibili gara, azterketa egoki baten faltan, baina laster argitaratzeko dudan lan batez zein era arduratsuan lan egin zuten Albenizek eta Iztuetak xehe-mehe ikusiko da eta bioi merezi duten oroitzapenezko omenaldia ematea gustatuko litzaidake.
 
Zein litzateke omenaldi egokiena bi euskaldun zahar hauentzat? Ziur asko geure buruei egin geniezaiokeen ederrena ere: bizitzan dantzan ikasi. Dantzarako gonbite etengabea den Unibertsoko doinua entzuten ikasi eta berak dantzara eramango gaitu. Hitzezko interferentzia zatar ugariak bazterturik, dantzaren deia bihotzeraino sartzen utzi. A, euskaldunok berriro ere herri dantzaria bagina!

Zein litzateke omenaldi egokiena Iztueta eta Albenizentzat? Ziur asko geure buruei egin geniezaiokeen ederrena ere: bizitzan dantzan ikasi.

Laguntzaileak:

orkli