Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Bibliografia
Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 
2  
pdf  
 
Iztuetaren lan nagusiak banan-banan arakatu ondoren, 
azter dezagun orain honen euskara eta idazkera
 
Hasteko, esan behar iritzi nahiko kontrajarriak dauzkagula zaldibiarraren euskaraz eta estiloaz. Iztuetaren bizitza aski nahasia, korapilotsua izanik, makina bat puntu ilun eta eztabaidatu azaitzen zaizkigun bezala, bere obrari dagokionez ere bada hamaikatxo iritzi kontrajarri: Batzuk goi-goiko mailan eta eredutzat jartzen duten bitartean, zenbaitek, aldiz, ez dio aparteko baliorik aitortzen, eta bada idazle kaskar, gaiztotzat jotzen duenik ere.
Dena den, gehienek aitortzen dituzte Iztuetaren obran segidako puntuok:
a) Erabili dituen gaien garrantzia (Dantzena, zinez apartekoa).
b) Gai horiek euskara hutsean landu izana (Ordurarteko apurra erdaraz egin bait zen).
c) Iztuetak «goranzko bilakaera» izan zuela, hots, 2. liburua lehena baino bobea déla, bai darabilen euskararen aldetik, bai gaiak azaitzeko era edo estiloari dagokionez.
d) Aldi berean, zati bikainak eta oso kaskarrak dituela, pasarte ederrak eta joskera arras traketsekoak: Lehenak bere euskal sen jatorrizkoari, herri-hizkuntzaren ezagutza sakonari zor zaizkionak, eta bigarrenak, berriz, Larramendiren Hiztegiaren mirabe izan «nahi/behar» horren eta erdal joskera, euskararenaren galeran, hobestearen ondoriozkoak, neurri handi batean.
 Jaso dezagun lehenik gure egunotako hainbat euskaitzaleren zenbait iritzi:
Mitxelenaren arabera, Iztuetak «erredundantziarako» joera nabarmena du, ideiak eta esan beharrekoak behin eta berriro, asperkaitz, errepikatzekoa. Bestalde, ez zuen Larramendik bere kabuz «sortu» zituen neologismoak behar bezalako «zuhurtziaz» manejatzen asmatu; asmatzaileak bere sorkariei ezarritako barrutitxoaren mugapetan ibiitzen ez zuen jakin izan. Dena den, bere kabuz eta senez iharduten duenean, Iztuetaren hizkera ezinjatorragoa da, naturala bilakatzen zaigu; atsegina, bizia eta aberatsa, zinez (1).
 
GPK liburuaz imzkin hau egiten du: Liburu honetan bi parte zeharo desberdin bereizi beharko genituzke: a) Lehen partean badira oso gustora, atsegin handiz ta probetxu ez gutxiagoz irakurtzen diren pasarte zoragarriak; dena den, autore onen hain ohizko eta etengabeko «goraipamen errepikatze puztuak» alde batera inga behar, eta b) Azken partea gipuzkoarren gerra-hazainen aipamen luze, aspergama baino ez da (2). Bestalde, euskal literatura klasikoko 10 idazle/obraren zerrendatxoa eskatzen zaionean, Iztuetaren GPK hau hautatzen du Mitxelenak 10 libururik onenen artean sartzeko modukoa, eta «ez bere balore literarioengatik bakarrik, baita politikoengatik ere» (3).
 
Iztuetaren «Larramendizaletasunaz», «garbizaletasunaz»:
«Ez dakit zenbat jende baliatu zen Larramendik sortutakoaz ... (Hiribarren ez; Asteasuko Agirre, neurri zuhurrean, bai). Orduko idazleek, halaz guztiz, kontuz erabili zituzten hitz asmabemak, sortzailearen oinazetan, pozoitsu zitezkeelako,dirudienez, harraldi larriegitan. Ezagunik baztertu bazen usario horretatik 1850 arte, Iztueta izan zen hori. Honek ... ezinesanezko gosez ekin baitzien arbola erdi debekatuaren fruituei ez ezik, baita hosto eta adaxkei ere ... Bazterrak ongi arakatuz gero, Iztueta ez legoke hain bakarti. Hau izan zen, halaz guztiz, Larramendiren bidea saiatu zuena inork baino lehenago eta areago, mundu honetako gauzak (dantza zein erabateko kondaira) tratatzeko. Gure egunotaraino begira egon gabe, horrexek erakusten digu Larramendi izan zela, lehengo eta behin, "aldiritan-en" hizkuntza hiritartu nahi izan zuen euskaitzalea ...».
(Baserri-munduko euskara hizkuntza «moderno», «tekniko», bihurtu nahi izan zuena, alegia. Iztuetak ere asmo horixe izan bidé zuen, neurri batean bederen).
«Iztuetak ondorengo gutxi utzi zuela pentsatzen duena ez dabil guztiz zuzen, 1876tik aurrera ... idazle laikoak ugaritu ahala ...» (4). ;
Iztuetaren (eta gure klasikoen) euskara aberatsaz eta estilo jatorraz, berriz:
«Egia da gure euskal idazleek ezagutu zituztela aski beste euskaikietako autoreak ... Ubillos ... Iztuetak ere, hangoak eta hemengoak ezagutu zituen eta hango eta hemengoen esaerak eta hitzak jaso. Halere, bakoitza bere aldetik dabil, etahorrexek egin du kalte izugama».
Eta gai beronetaz beste leku batean:
«Gure idazle klasikoak ez ziren beren euskaikitxora mugatzen: Ubillos ... Larramendi ... Lardizabal Te Asteasukoa ... eta, besteak beste, ez zaigu ahaztu behar bizkaierako idazleak ere hain ederki ikasi zituen Iztueta. Honek zera frogatzen digu: giputz horiek, aldi joanetako beste edozein euskaldunen antzera,
ez zirela batere "inperialistak" izan, eta landuagoetatik ikasteko ez zutela kupidarik».
Are gehiago oraindik:
«1936 baino lehen, dena genekiela usté genuen, gero eta hobeto genbiitzala, zaharrek (c eta ch) ez zuten sekula atarramentu onik atera. Ez ote zuen ezagun batek esan, Iztuetaren Condaira (bata nahiz bestea) erakusaldi batean ikusi zuenean:"Hobe, guzti hauek erreko balira!". Oker geunden, noski. Zaharrek, zaharretan onenek, guk baino hobeki idazten zuten euskaraz, lehen eta oinarrizko hizkuntza zutelako guk ez bezalako moduan; hitz egin, noski, guk baino ederkiago egiten zuen edozein nekazarik, edozein bertsolarik, euskaraz funtsaren funtsean ederkiago zekielako» (5).
Jaso dezagun ondoren Villasanteren iritzia ere: Iztuetaren «Larramendizaletasunaz»: Iztueta dugu, morroi txintxo-txintxo gisa, Larramendiren neologismoetara gehien jotzen duen idazle klasikoa; baina joera honek ez dio, Hiztegi Hirukoitza alde batera laga eta bere kabuz ekiten dionean, naturaltasun eta etorri handiz idaztea eragozten.
GDKko euskaraz: Iztueta oso sarri Larramendiren Hiztegian trabatua, katibatua sentí ohi da; baina bere kontura idazten duenean, beste gauza bat da; nahiz eta, orduan ere, Larramendik asmatutako hitz berriak, tarteka, sartu beharraren «obligazioa» edo sentitu. GPK liburuaz, ostera: Liburu honek, hizkuntz testu bezala, besteak baino gehiago balio du, dudarik gabe; ez dago hau bezain lotua Larramendiren Hiztegian (6).
Sarasolak ere egiten digu bere iruzkina: íztuetak ez du beti berdin idazten. Bere hizkera arras desberdina da:
a) Orohar, erabat jatorra, herrikoia, peto-petoa, baina
b)Itzulpenetarako eta Larramendiren Hiztegiaz baliatzen denean, erabataldrebesa, traketsa.
Eta beste leku batean:
«Hegoaldean bederen, 1750-1900 bitartean kultur maila gutxienekoa gainditu duten euskal idazlan gehienen atzean Larramendiren eragina nabari daiteke. Ez zegoen euskararen alorrcan beste hautabiderik. Gaiak, kultur edukiak, eta irakur-legoak baldintzatzen zuten harén erabilera».
(Iztuetaren bi liburuak, Dantzena batez ere, liburu teknikoak dirá eta, horregatik, hizkera landuagoan, «goi-mailakoan» burutu behar) (7).
 
Hara Irigarayrena ere: GDK hitz arraroz josia dago; gaiak baino ez du erakartzen. GPKn, berriz, gerrez eta itzuiketan ari denean baino euskara naturalagoa, txukunagoa darabil íztuetak Probintziaren geografía eta ohituren berri luze-zabal eskaintzen digunean (8).
 
Imazentzat Iztuetak euskara onean eta estilo ann eta askean idatzi zuen (9). Eta gure egunotako euskaitzaleen iritziekin amaitzeko, jaso dezagun laburbildurik E. Zabalarena ere; Iztuetak oso idazkera desberdina du: Bere gisara ari denean, prosa nahiko naturala, jatorra, gozoa eta zalua darabil; baina, autore eta dokumentu batzuren itzulpen edo moldaketa egitean, trakets eta ulerkaitz, galdurik eta loturik ageri zaigu, bere joskera baldartu egiten du, eta Larramendik asmaturiko hitzetan arras trabatua azaitzen da (10).
 
Jaso ditugu gure garaiotako zenbait idazleren iritziak. Eta ikusi dugu denak iritzi beretsukoak direía Iztuetaren euskaraz eta idazkeraz: Denek Iztuetaren alde on eta txar berberak azpimarratzen dituzte.
 
 Goazen orain zaharragoetara, Iztuetaren beraren garaikideetatik hasita:
 
Iztuetari zuzendutako korrespondentzia eta bere liburuen atariko Aprobazioetan ikus daitekeenez, honek bere garaiko hainbat eta hainbat euskaitzaleren (gizarte-maila ezberdinetakoen, eta Euskalerritik kanpoko askoren) berebiziko goraipamenak, laudorioak jaso zituen. Guzti hau, dena den, bere mugetan ulertu behar da: Goratzarre gehienok ez bait diote euskararen aberastasun eta jatortasunari begiratzen; Iztuetak erabili dituen gaiak txit interesgamak direía, eta are gehiago, ordurarte ez bezala, euskaraz landu dituelako, aitortzen da, batez ere, gutunotan; formari ez zaio kasu handiegirik egiten (11).
 
Fr. Bartolomerena azaldu dugu lehentxoago. Dena den, Bartolomek Iztuetari nonen euskara eta idazkeragatik baino areago (honengatik ere zertxobait esaten dio baina: erdal hitzak —«historia, versoaquin ...»— darabiitzala eta) dantzen aldeko agertzeagatik erasotzen dio, euskal idazle-nortasun eta balio guztia ukatuz(ez «jakintsu», ez «errespetagarri»). Beste askok ere ez zuten Iztuetaren lanaaskorik estimatuko; baina, batez ere, moral-arrazoiengatik.
 
Aipa dezagun Juan Mateo Zabala frantziskotarraren liburu bat: «Noticia de las obras bascongadas que han salido a luz después de las que cuenta el P. Larramendi». Donostian, 1856an argitaratua, egilea hil eta 16 urtera. Larramendik bere Hiztegiaren Atarikoan 10 libururen katalogotxoa dakar, ia denak lapurtarrenak; baina batzu ez ditu jasotzen, ez bide zituen ezagutu eta. Zabalak, bere liburuan, Larramendiren 10 horiei 52 gehitzen dizkie, 23 gipuzkoarrenak eta hauen artean Iztuetaren «Guipuzcoaco Dantza Gogoangarrien Condaira ...» ere Jasotzen da; (bestea artean azaitzeko zegoen). Baina Zabalak, dirudienez, ez du iritzi onik liburu horretaz. Izan ere, bere ustez onak diren liburuez atniruzkin baliotsuak egiten ditu eta beretzat txarrak direnez, aldiz, ez du tutik ere esaten eta, jakina, Iztuetarena bigarren muitzo honetan aurkitzen da, Zabalarentzat baliorik ez duten liburuen artean, alegia.
 
Zabala (1777-1840) Bilbonjaio zen eta Zarauzko komentuan hil. Añibarroren garai beretsuan herriz herri Misio Santuetan sermoilari ibili zen. Bere liburu guztiak egilea hil eta geroago argitaratu ziren. Inportanteena, «El Verbo Regular Vascongado del dialecto vizcaíno» (Donostia, 1848), argitaratu ahal izateko onespena, Probintziako Diputazioak hala eskaturik, Iztuetak eta Iturriagak eman zuten. Euskal aditzari buruzko ikerketa zehatz honetaz txostena egiteko erakunde publikoek Iztueta hautatzeak «zerbait» adierazten duela usté dugu: Gramatika-gai teknikoetan ere Iztueta aditutzatjotzen zutela bere garaiko euskaitzaleek, besterik-beste (12).
 
Bestalde, gorago ere azaldu dugu, Iztuetak Gipuzkoako Batzarre Nagusiek smandako biziarteko pentsioa jaso zuen 1840tik aurrera, egiten zuen lan guztia Probintziaren jabetzara pasatzearen truk. Honela, GPK erakunde publikoen enkarguzko lan bat izan zela esan dezakegu. Erakundeok bazuten konfidantzarik gure zaldibiarrarengan! (13).
 
Bonaparte eta Uriarte, aldiz, ez dirá usté horretakoak. Luis Luziano Bonaparte printzea, hizkuntzalari eta euskaitzale ospetsua, euskaikien ikerketa-lanetan aritu zen, garai hartako euskal idazle ezagunenei Idazteuneko zati hautatubatzuren euskaikiz euskaikiko bertsio ezberdinak enkargatuz eta parekatuz. Kolaboratzaileen artean leialenetarikoa José Antonio Uriarte (1812-1869), Arrigorriaganjaio eta Markinan bizi izan zena dugu (14). Bibliaren gipuzkerazko bertsioa Uriarteri enkargatu zionean, euskalki honetako eredu bila ibili ziren: Lardizabal eta Asteasuko Agirrejo ziren egokientzat; Iztueta, berriz, baztertua izan zen. Dena den, Gipuzkoan ez bidé zuten lan horretarako itxurazko inor aurkitu eta Uriartek berak ekin behar izan zion gipuzkerazko itzulpenari, aparteko emaitzik lortzeke baina (bizkaitarra izaki Uriarte eta gipuzkera exin behar bezain sakonki menderatu) (15).
 
1856tik aurrera karta-trukaketa zabala izan zuten Bonaparte eta Uriartek, beren helburuko lanerako gipuzkoar eredugan-iren bila. Eskutitzotan sarritan aipatzen da Iztuetaren izena, 1857ko Uztailaren 2 eta Abuztuaren lekoan, adibidez. Baina aipagarriena Uriartek, printzearen aurrekoari erantzunez, 1857-8-17an egindakoa dugu:
«Después de Lardizábal prefiero a Aguirre ... Convengo también con S.A. en que el bascuence de Iztueta es afectado y malo, y que, como dice muy bien S.A., debemos precavernos de él como de "lupuac" (Iztuetarengandik lupuengandik bezala gorde behar genukeela idazten dio printzeak laguntzaileari). Pero creo que no todos los términos sean malos: creo pues, que no debe dejarse el término "done, una, erria, dirade, eguiazqui, gabetanic, andican" y otros. Bajo estas observaciones hago uso de todos los autores bascongados, dando la preferencia a Lardizábal y luego a Aguirre; pero tomando de cada uno lo que creo mejor para hacer la traducción literal, ligada, bíblica de dialecto guipuzcoano de Beterri; pero, en cuanto se pueda, diferente del vizcaíno y labortano, a fin de que se conozca la diferencia de los dialectos ...» (16).
 
Bonaparteren helburuetarako Iztuetaren idazkera, noski, ezin izan aproposena: Bateük, Beterri aldeko gipuzkera iruditzen zitzaion euskalki honen eredu eta, bestetik, Iztuetaren lanetan, hitz asrnaberri askoz aparte, euskalki ezberdinetako lexikoa eta gramatika-fórmak ikusten zituen etengabe. Iztueta ez zen inolaz ere gipuzkeraren (ez Goierrikoaren, ez Beterrikoaren) eredu.
 
Jaso dezagun, halaber, Irigarayk Bonaparteren paperen artean aurkitutako Luis üsoz del Río, naiar kuakeroak Gráberg konteari egindako karta bateko iruzkin bat edo beste ere: José Bizente Etxegarairen euskaikia, adituen arabera, Iztuetarena baino garbiagoa da, harén poesiak honenak baino txukunagoak. Gipuzkoarren ustez, Iztuetak ez ornen du hizkuntza garbia erabiitzen, Iparraldeko, bizkaierako eta beste euskaikietako hitz asko sartzen ornen ditu, ez ornen du Irun inguruko euskara garbia soil-soilik erabiitzen. Hitz oso zailak, arraroak ornendarabiitza:
«Buca, ayenatu, izucariaz, ingui, maco, griña ... Zer esan nahi ote dute? Nik ez dakit!»
-dio Usozek erdaraz. Usozek ez zekien euskaraz eta, gainera, Iztuetari buruzko informazioazehar-bidezjaso zuen. Bere iruzkinak, beraz, ñola Iztuetaren bizitzaz, hala honen obrari buruzkoak, oso balio eskasekotzat jo behar (17).
 
Gorosabelek dioenez, Iztuetaren bertsoak oso estirnagarriak dirá, hizkuntzaren garbitasun, erraztasun eta adierazkortasunagatik (18).
 
Manterolak ere goraipamen handiak egiten dizkio Iztuetari (19).
 
Aranaren ustez, Iztuetak euskara garbi, jator eta txukuna darabil, beste euskaikietako hitzez nahasia, Mendiburuk bezala. GPKko estiloa puztuegia da, «gongorista» samarra (20).
 
C. Echegarayrentzat, Iztuetaren hitz-neurtuek, «Conchesiri» kenduta, ez dute poesi mailarik, nahiko balio eskasekoak eta «arruntegiak» dirá. GPK, aldiz, akats historiko nabarrnenez ahazturik, hizkuntz testu bikain-bikaina dugu; euskarazko literatur lanak egin nahi dituen edonorentzat hizkera eta idazkera jatorraren eredutzat har ditzakegu hainbat eta hainbat pasarte. Iztuetaren prosa, bera hain kultura apalekoa izanik ere, txit joña, oparoa, lexikoari dagokionez beste inor baino aberatsagoa dugu; euskara aisa baino aisago rnenderatzen zuen. Baina, beste leku batean, kritika hau ere egiten dio: Batzutan erdal joskeraren menpeko agertzen da, batez ere eriatiboko esaldietan, esanahia ilunduz eta euskal joskeraren legeak nabarrnen-nabarmen hautsiz (21).
 
Azkueren ustez, GPK liburuak balio historiko baino literario handiagoa du. Bihotz garbiko gizaseme gutxi-ikasi baina agurgarri honen lan bikainari asko zor diote euskarak, arkeologiak eta musikak (22).
 
Eta bukatzeko, Orixeren iritzia:
«Iztueta'k etzuan igesegin gauzak nola edo ala esatetik, euskal itzik etzuanean, gaur zenbaitek egin oi degun bezela. Naiz neolojismoz, naiz erdal-itzez, ixiltzea baino saiatzea obe da, euskera landu dedin. Joannes Etcheberri'k Laphurdi'n eta Iztueta'k Gipuzkoa'n ez dute berdiñik izan beren egunetaraño, gure izkuntza jakingaietara zabaitzen. Iztueta'ren Gipuzkoa'ko Kondaira gaur ere atseginez ta etekiñez irakurri diteke, noski. Iztueta'ren euskera, tankeraz beroa, goria, ele-eder elocuentea da; esatez jaikia, ixurbera, gozoa; itzez ugaria ta aukeratua. Itz berriak, eskuarki, Larramendi'rengandik artuak ditu. Banakaen batzuk bai bereak ere» (23).
 
Iztuetaren euskara eta idazkerari buruzko iritzi-biiketa luze honen ondotik, 
goazen orain berau puntuz puntu arakatzera: (24)
 
Ortografía:
 
Bere garaiko idazkiekin alderatuz, Iztuetaren idazkera orduko normala dela ikusten dugu; ortografi arau bateratzailerik ezean, zenbait aldaera, duda-muda eta «arazotxo» gora behera:
a) Hitz bera idazteko bi/hiru forma ezberdin: «itz/hitz, biotz/viotz, icen/ izen, bortiz/portiz, lenarguiti/leñarguiti, arratsalde/arrasalde, dizquizutet/dizquitzutet ...».
b) Maiuskulak: «Provincia, Guipuzcoar/Guipuzcoatar, Donostiar, Españatar, Éuscara ...».
c) Azentua: «garbiro, argüire, osotoro, portitzquiró, zucenquiró, maiteró/ maitaró, ciertoró, gozotoró, doacaberó, comunquiró, olagará, balió, troparíc, portitcí, daquí, ¡Ha Éuscara!, á la, ó, án, ló, bé, zár ,..;>.
d) Lotura mota ezberdinak:
— «zer nai, nor nai, non nai ... lotsa gabequeria, eche andre, jan toqui, jayot erri/jaioterri ... josi ascatuac ...».
— «gogoan garrien, miñbera enean, maita garri ...».
— «señalatu-enac, jaquintsu-enac, irme-ena, mirari-ena ... aldapa-etan, milla-etan, nai-era, euscal-erri, zori-oneco ... icust-eraguiten, igues-eguingo,sarerazo, on-eguitea ...».
— «otenaiz, oteda, aldu, oida/oi-diranac/oidiegun, baida, ezda/ezta, a.- ditequean, aldateque, ezdezutenac, ezlitezquean ...».
— «beardan, esandan, aridala, ezagunda, izandedala, biralcequidala, naidu, ecindala ...».
e) b/v: «verso, voz, biotz/viotz, desverdintza, videzcoa, vicicorra,valore, motivo, navaro, inconveniente, Amavirgiña, Provincia, Zaldivia ...».
f) c/z, tc/tz: «itzquidatu/iztcuntzan/itzcuntzaren/izcuntzarequico, goz-itztun,itz eztitsu goxo, euscalduna, guciz, deitcen, baizican/baicic, escudatcera, instruccio ...».
g) ch: «chit, chist, chalma, chiquiratzalle, guichi, chilibitua, chichirioa, chunchurra, dicha, chinchur, oechec, chandan, itzcho ...».
h) x/sh: «ixill, goxo ... aisha, mushinduco, isheca, ishecatu, maishiatu, lumisharra, ishurten, guishaishoa, goisho, gaishoari ...».
i) gue,gui/g/j: «paciaguille, leñarguiti, guerade, igues, guichi ... gendadi, egemplar, egecucio, Amavirgiña ...».
j) h: «historia, hipuin, honore, hitz/itz, ... hai!, ha!, oh! ...».
k) 11,ñ: «billatzallea, llilluratu, jostalluagoric ... aiñ, iñon, iñoiz, gaiñ, gañeco, beñere, soiñu, ceñegaz, miñbera enean ...».
1) mb, mp: «aimbeste, dumba, cembat, damboliña ... egemplar, campotarrac, barrumpe, mempean, dempora,memperatua ...».
m) qu: «nitzaquean, uquitcen, banuque, arquitcen, onesquietatic ...».
n) ü: «üanditu ...».
ñ) y: «jayotaco, gueyago, leyal, Bizcaya ...».
 
Lexikoa:
 
Iztueta, ez lexikoari dagokionez bakarrik, baita hizkuntz formen alor guztietan ere (dekiinabide-atzizkiak, adizkerak ...) euskalki ezberdinetako formen erabiitzaile oparoa dugu: Bizkaierako eta Ekialdeko euskaikietako lexikoa eta hizkuntz formak etengabe azaitzen zaizkigu bere idazkietan, nagusiki gipuzkerakoak direnekin tartekaturik. Honek zera erakusten digu:
a) Bateko eta besteko formak aski ongi ezagutzen dituela (irakurrita, entzunda ...).
b) Nolabait esateko, euskararen batasun bidean ez bada ere (hau urrutitxoegi joatea litzateke, agian), euskararen goi maila, maila «kultoa», «teknikoa» edo horrelako zerbaiten bila dabilela antzematen zaio.
c) Eta, gainera, forma ezberdinak elkarren segidan, nahasturik erabiitzen dizkigu, etengabe eta asperkaitz. Badirudi «nahita», «apropos» egiten duela, euskara «ederragoa», «jantziagoa», «kultoagoa», «aberatsagoa» («batuagoa»?) azaldu nahian bezala edo.
 
Bestalde, Iztuetaren idazki guztiak Larramendiren Hiztegiko neologismoz, «hitz asmaberri»z josiak daude: Neologismook etengabe azaitzen dira bere lanetan; batzutan, gainera, Iztuetak berak aldaketatxoren bat ezarrita. (Egia esan, batzutan ez da batere erraza zenbait hitz Larramendirena, Iztuetak berak asmatu edo moldatua ala benetan herri-hizkeratikjasotakoa den antzematea. Bada honetaz makina bat duda-muda adituen artean).
 
Neologismoon erabilera askoz ere nabarmenagoa da GDK liburuan, eta, batez ere, itzulpenetan hasten denean. (Badira liburu honetan herri-dantza, ohitura eta jolasen defentsan Jovellanosen erdal pasarte luze batzu. Iztuetak bi hizkuntzatan transkribatu dizkigu eta, egia esan, alboan jatorrizko erdarazkoa ez edukitzera, gaitza baino gaitzagoa egingo litzaigukeela euskal itzulpena ulertzea aitortu behar, hain dago lotua Larramendiren Hiztegiari —eta erdal joskerari— ...!) (25). GPKn, aldiz, asko mumzten ditu «hitz berriok», eta, hórrela, testua askoz ere irakurterrezago, arinago —etajatorrago— bilakatzen da (26).
 
Dena den, hitzok irakurleari sor liezaioketen zailtasunaz oharturik edo, tarteka-marteka, hitz bemaren segidan hitz zaharragoa, ezagunagoa ere ezartzen du, biak «edo» juntagailu disjuntiboaz loturik. Honen arrazoia Iztuetak berak ematendigu bere GDK liburuaren «Lenengo Zatia»ren haseran;
 
«Obra au izcribatcen asi nintzanean esan izan ciraten éuscara maite zuten guizon jaquinti ascoc, bear nuela ezarri izcuntza berean gaztelaniaren cutsu gabetanic; baña icusiric gure izquera gozoaren itz erazco anitz gaurco egunean ez daudena usuan, oen ondorean ifinten ditut erdararenac. Eguia da izango dezuna iracurtceco demboran arazo pisca bat; baña bidez icas ditzaquetzu azturic arquitcen diraden zure echapecoac errazquiro» (27).
(Iztuetarentzat, noski, neologismook dirá euskal hitz zaharrak, jatorrizkoak, eta ez besteak; egun herrian usu dabiitzan horiek erdaratik hartu berriak baino ez dira). Hona adibide batzu:
 
«Condaira edo historia, itz-neurtu edo versoaquin, iracaste edo instruccioac, oslancai edo instrumento, aldaira edo mudantza, itz-aurrea edo prologoa, beacurtua edo errespetatua, leñargui edo noble, batzarre edo Ayuntamentuaren, gorde lecu zucen edo archiboan, Un-iquiaco edo Misericordiaco, articaste edo estudioric. erodisqui edo mamatu ...».
Benetan aipagarria D'Abbadiek 1827-10-20an Iztuetari egiten dion karta:
«... Su estilo guipuscoano me gusta mucho, m 2 más legítimo bascongado que el de las pocas obras que se han salido a luz en el Labourt, estas tienen en parte cierta mezcla de latín y francés que disfraza y profana la antigüedad y fuerza de nuestro incomparable idioma ... quiero ... escribir ... en basquence ... y ... podré ... sustituir a los muchos términos intrusos que me enfadan en nuestro bascuence francés, aquellos legítimos más adecuados y armoniosos que nuestros hermanos de Guipúzcoa han tenido la dicha de conservar a pesar de tantos siglos de tinieblas e ignorancia ...».
D'Abbadie Iztuetak GDK liburuan hain sarri darabiitzan Larramendiren «hitzez» erabat liluraturik, maitemindurik geratzen da, bere euskaikikoak gutxiesteraino eroturik. (Hona hemen «garbizaleen» beste aitzindarietako bat!) (28).
 
Hara zer dioen Ezeizabarrenak guzti honetaz:
«Hiztegiari dagokionean, Larramendiren "Hiztegi Hirukoitza"ren pisua aitortu beharra dago Iztuetaren (GDK) Kondairan, eta ez "tonu, ejekutatu, musika"esateko "okasta, osekitu, otsankida" bezalako hitz teknikoen bila abiatutakoan bakarrik. Eragina, Iztuetak hitz zahar bailiren aurkezten dituen andoaindarraren zenbait hitzen agertzeak —luziazaltar edo jeografiko, geibetxia edo silaba,banaita edo partikularra"— erakusten dueña da, eta baita piskaren bat aldatuta erabiitzen dituen DT-ko hitzek ere: "estalpetzalle (DT:estaltzalle) edo gaubilladia (DT:gaubillaria)", adibidez. Bestalde, badira berak asmatutako hitzak ere —ez umore gutxirekin—: "okerdantza edo kontradantza, tximuokasta (erdarazko 'monótono' esateko)", gipuzkeraz beste euskaikietako "zaldiño, jaramon, jauzi" bezalakoen ondoan ageri direnak» (29).
 
Etxaidek berriz:
«Lexikoari dagokionez, Gipuzkoan eskuarki erabiitzen direnez gainera, Iztuetak hiru hitz-mota darabiitza: Bizkaitik eta Nafarroa-Lapurditik jasoak; zaharusainekoak, gaur galduak edo galdu-antzean daudenak, eta hitz berriak. Hauetan batzuk bere asmamenezkoak izan daitezke, baina badirudi Larramendiren uztakoak edo eskolakoak direía. Beraz, Iztuetak euskara aberastu nahi zuenjatorri guztietako hitzez: Euskara batuaren aitzindari bat izan zen ...» (30).
 
Eta Orixek:
«Iztueta'k erabili zuen euskeraren azterketa egiteko ... Iztueta'ren liburuak ondo irakurri izatea beardanezkoa da. Baita Larramendi'ren Iztegia ere ... Iru galdetan txeatu diteke gai au: ¿Erri-euskera nolakoa du Iztueta'k? darabiitzan itz berri edo moldatuetan, ¿zenbaten arioan edo proporzioan ditu berak asmatuak? ¿zenbaten giñoan Larramendi'rengandik artuak? ... ¿Zer esan, Iztueta'k erriaren aotik artu zituan itzetaz? ¿Eta zer, itz berri ta bemtuetaz, zeiñenak badira ere? Azkeneko oni erantzuten errez da, eunetatik larogei ta amar Larramendi'renak dirala esatearekin ...Gipuzkoa'ko dantzak liburuan itz moldatuak ugariagoak dirá askoz ere (GPKN BAINO), gaiak dakarren bezela, ta Jovellanos'en zatiak erderatik eus- keraratzeak eskatzen duanez ... Ba ditu itz zar ederrak, ordura arteko Gipuzkoa'ko euskal-idazleetan ageri ez diranak. Irakurri izana zan Iztueta euskeraz ere, ta erriko euskera ondo zekiana ...» (31).
 
Hona segidan, Iztuetaren lexikoaren ezaugarn gisa, adibide-muítzotxo batzu:
a) Bizkaierako hitz batzu: «bague, barri, bacocha, oratu, guichi, garau,premiña, berba, andi, bearra (lana), ortoz, doaric, laga, bardindu, chicar, ardau, arecha, mustur, egotci, omidu, achaquia, autortu, Cemendia ...».
b) Ekialdeko euskaikietakoak: «éuscara, erdara, erresuma, bortitz, fite, anitz, oro, aguitz, deus, arras, usu, apezpicu, carnea, landa, ebatsi, igorri, pillotariac, alegueratu, ion, eritasun, cerbitzatcea, izcribu, bezala, oian, xurne,artzam, ezquilla, ele, segurqui, borchatu, mocanes, adreztua, ausardia, chichirioa, cilleguia ...».
c) Larramendirenak eta honen eskolakoak: «aitalenen, leñarguiti, Dieronde, araude, arguibidea, banaita, Condaira, eguiñeratu, Ecautua, itz-neurtua, lancaia, icasola, gomendari, euquida, mingrana, gordairutu, gozandea/gozandetsu, eza-dea/ezadetsu, beacurtsu, jostaldiatu, irudicatu, diaquinde, terecha, donedati, gudande, bolin/bolingozo, locabe, osequitu, dierri, bacunde, etorquiarra, bitezarte, oslancai, arguidotarra, caltarquitsua, Cantauria, diabetatu, izarquida, luceazaltar,..». (Hitzotako asko eta asko gureganaino heldu dirá eta egun, betiko geure bagenitu bezalaxe, ohartzeke erabiitzen ditugu, bere horretan ; viz zertxobait aldaturik: «argibideak, hitz-neurtuak, hitzaurrea. ikas(t)ola ...»).
d) Herri-kutsu eder-ederrekoak: «echetar, arguibide, jaioni, etorqui, cupidacor, osacai, ondaquin, gogoangarri, plaza aguericoan, birjaiotu, egurastu, etsai ozpindu, saiaquera, salatzallea, sinitsgaia, buruzaria, mugape, biribillatu, arcaitzerra, apaizteguia, buruzpidea, bilguma, azaburubildua, orburua, azaloratua, itzen-jaiotza, izaquia, iracaslea, apaizaitagoa, aomena, al-izatea. itsumustu, itzalandicoa, equintza eliztar, bidastia, lurbira ...».
e) «-kida» eta «-ro» atzizkiez osatuak: «pozquida, naiquida, lagunquida, anaiquida ... maitaró, arguiró, garbiró, gozotoró, osotoró, jaquintsuró, portitzquiró, zucenquiró, zabalquiró. gaindiró, naroró, locabequiró, ciertoró, oparó, arguiroqui, maitaroagoric, gozarotsuagoric ...» (Gehiegitxo, Orixeren ustez) (32).
 
Eta lexikoaren ataltxo honekin amaitzeko: Iztuetak berak GPKren bukaeran «Liburu onetan arquitzendiran cembait itz euscarazco garbiac adierazotzeco arguibidea» hiztegitxo polita eskaintzen digu (33). Gainera, GPKn bertan barrena hiztegitxo-muitzoak dakartza (landare, barazki, fruitu, zuhaitz, arbola, etxabere, hegazti, nekazari, artzain edota arrantzaleen lanbideetakoak ...) (34). Bestalde, bada Iztuetaren hiztegi bat oraindik argitaratu gabea, Aizkibelek berea burutzeko fskuartean izan zuena. Aizkibelek berak dioenez, eskuizkribu hau Larramendiren Hiztegiaren osagarri gisa moldatua dago eta liburuetatik eta herrian jasotako bizkaierako hitzez osatua da (35).
 
 Deklinabidea:
 
Dekiinabidearen morfologiari dagokionez, batez ere Goierriko azpieuskalkiko formak erabützen ditu, noski; baina baita beste aldetakoak ere:
a) Beterrierako formak askotan: «baicican/baizican, dirurican, gueroztican, bestegandican ...».
b) Bizkaierazkoak ere oso sarri azaitzen dirá, batez ere kasu asozíatiboa egiteko: «esamesagaz, sencildezcoagaz, andiaga ...».
c) «beragati, oengati ...» eta antzerakoak ere bai, tarteka-marteka.
d) Erakusle hurbiletan: «obec/oec, obei, oben ...».
 
Bestalde hitzoina eta atzizkia lotzeko era ezberdinak azaitzen dirá (nahiko normala, idazkera arauturik ez zegoen artean eta): «echetican ... aldapa-etan, maitagarri-en, betetaco-en ... miñbera enean, lendabicico etara ...».
 
 Aditza:
 
Idazle zahar gehienek bezala, Iztuetak ere oso ongi erabiitzen du aditza. Iztuetaren eta aldi hartako beste idazleen liburuetatik igarri dezakegu euskal aditzak ez duela aspaldiko urteotan aldakuntza nabarmenik izan, gaurkoen berdinberdinak bait dira orain 200 urteko aditz-flexioak.
 
Alde bateko eta besteko formak jasotzen ditu nahasian eta, oso sarri, aditzflexio bera bi/hiru era desberdinetara azaitzen zaigu bere idatzietan; Gipuzkoako Goierri aldeko azpieuskaikikoak direlarik, noski, nagusi: «naiz, guera/guerade, cerate, dira/dirade, ninzan, zan, ciran/ciraden, det, degu, dezute, cenituen/cenituen/cinituen...».
a) Lotura «-a»: «zan, ciran, naizan, luqueala, aridala ...».
b) «-b» (bizkaieraren antzeratsu): «daben/dabeen/duten, deban/duen, ceban/zuen, ceben/zuten, neban/nuen, dabelaco, dabenean, debala/dabela/duela, ...».
c) Nor eta Nork Pluralegileak «-te»: «guerade, dirade, guiñaden, ciraden, dezute, diozcatzute ...».
d) «-zki» Nori Pluralegilearen ordez: «diozcate, ciozcaten, zaiozca, citzaiozcan, daguiozcaque/dizaiozcaque/dizaizquioque, diozcala, ciozcalaco ...dizquit ...».
e) «-e» Nori-ren ordez: «zaiote (zaie), esan deguioten (degien), datorquiotela(datorkiela), dagozquioten(dagozkien) ...».
f) «-da» Nork eta Nori-ren ordez, «-ra»: «daucaralaco, deran- ez derala,citzairan ...».
g) Indikatiboerako formak askotan Subjuntiboerar.: «diete/diezate, cieten/ciezaten, diezatela, diezatenac, ciezatelaco ...». (Beharbada, honelaxe izango zen jatorrizko forma, hots, subjuntiboerakoa, zeren gaurko indikatiboeran ez bait da aditz-erroa ikusten, NNN sisteman).
h) Baldintzera: «baluque, baluqueteque, albadezaque ... balu, baguendu...».
i) Subjuntiboeran, «ezan» erroaren ordez, «egin» (bizkaieraren antzeratsu):«eman etcequion (ez ziezaion), eguin cequiola, eraso daquion, deguiquedaten, deguiozcaque, bota cequiola, beguie ' '-- ie), onetsi daguioten, eguin aldaguizquioquean, daguiquean ...».
j) Aditz trinkoetan oso jator eta aberatsa dugu Iztueta. Ezbairik gabe, gaur herrian galdurik ditugun hainbat eta hainbat aditz-flexiok bere garaian bizi-bizirik zirauen; bestela, Iztuetak ez zituzkeen hain egoki erabiliko, ezin bait da, inolaz ere, aditz-sistema ezagutzeke, aditz berririk asmatu, eta Iztuetak, ziur aski, ez zuen euskal gramatika oso sakon ezagutzen; «deutson, badarausquio, darausquiotela, dacuscu, derizquion, dagozquioten, diraquiona, darraicari ...»; «jario, iritzi, erabili ...» trinkoak sarri-sarri azaitzen zaizkigu Iztuetaren idazkietan.
k) Ustekera (?): Puntutxo hau azpimarratzekoa da: Badu íztuetak tarteka-marteka erabili ohi duen adizkera berezi bat, Indikatiboerari «-(te)ke-» erantsita egiten dueña, eta «Ustekera» edo dei genezakeena. (Gaur egun, «dirudienez, antza, nonbait, ornen» eta horrelakoekin moldatzen dena. Oraindik, «dateke, duke» eta erabiitzen dirá Iparraldean eta hizkuntza idatzian) Bara zer dioen Mitxelenak honetaz:
 
«-zatekeen, ziokean- eta honelako adizkera hauen balio berezia Iztuetaren pasarte batzutatik ezagutzen dugu ozta-ozta. "-(te)ke-" hori "omen"-en antzekoa litzateke. Iztuetak berak ere, maizenik, «ornen» erabiitzen du; beste forma horiek baino bere garaian ere usuagoa eta arruntagoa zelako, noski; "-(te)ke-'' hori, berriz, ordurako ere zahartuxea dirudi».
 
Eta galdera hau egiten du:
«Aurkitzen ote da horrelakorik besterengan? Guk (Mitxelenak) ez dugu besterik ezagutzen».
 
Hona adibide batzu:
«Joan ciatezquean(joan ornen Zu í:,-./, necatu zatequean(nekatu ornen zen), erori zaquean(erori ornen zen), batu zatequean(batu ornen zen), oratu nai cloquean, guelditu izan zatequean, guertatuco bazatequean, esan zuquean, zaquean, jarri zatequean, il zatequean ...» (36).
 
1) Testu neutroan ere «Hitanoa» sartzen du, kontaketari egundoko bixitasuna emanez: «ederra dec auxe! obe ezdec, jo ezac andic eta jo ezac emendic ...».
 
Bestalde, aditz-elementuen loturatan zenbait era ezberdin ageri dirá: «ezdu, esandan, ezbaida, aridala, otenaiz, asquidu, biralcequidala, albadezaque ... icusi eraguiten, igues-eguingo ...».
 
 Sintaxia:
 
Hauxe da Iztuetari gehien kritikatu izan zaion akatsa: Sarritan, oso joskera iraketsa, baldarra, kaskarra erabiitzen du Iztuetak; bere garaiko inor gutxi bezala ¡tzen zaio erdal joskerari, bere ustez hórrela behar zuelakoan edo. Honela, esaldi txukun eta arras jatorren alboan etengabe azaitzen zaizkigu ez buru eta ez hankako erdal joskerakoak ere:
a) Berezi-bereziki, esaldiak lotzeko, menpeko esaldien ohizko iotura-atzizki arrunten ordez, galdekariak etengabe eta batere beharrik gabe erabiitzen ditu:«ceren/cerren, cergatic/cergatican, ceñagatic, ceñagandic, ceñarequin ... ecic, ecen, ecen + -la, non, nola ...» subordinazio-lotura txit arruntak dirá Iztuetarentzat: «Gauza anditzat esaten du, ecic, Gaztelan badirala lurrac ...», «Guisaonetan mintzatcearequin nai-dute-eman aditcera ezic, badaquitela daña eta datequean gucia ...», «Chori-buru puztu oec usté izaten-dute ecic, lotsagarrizco moldacaitzqueri ichusi aiec eguiñarequin ...», «... obra gogoangarri anitzetan;alaco moduan ecic, oraindaño beti ucoan ...», «Ifini izan zuten legue zucen bidezcoa, ecen, ...», «Iturri onec ura botatcen du imn-arte batetic purrustadaca, ain iori ecen, erreca pizcor larricho bat eguineraturic ...», «Ezda sortu eta asmatuco ere euscaldunentzaco oslancai edo instrumento pozcarriagoric, ñola diraden damboliña eta chilibitua», «Guipuzcoaco mugapeco lurrac matsarentzaco ain onac dirá, nola sagarrarentzat», «Non topatcen dirán chit zulo asco ta andiac», «Ecin naiquidatu guentzaque arguibide zucenagoric eta indar andiagocoric, nola dan, ...», «Cergatic naizan irurogueita emezortci urte bizcarrean dauzcadana ...»
b) Erlatibo itsusi samarrak, «ceñac» eta erabiliz: «... ceñac nocitu ceban martirioa» ...
c) Esaldiko elementuen ordena desegokia, galdegaiaren kokapen traketsa, etab.: «Eta dago ere sortaldean ...», «Beargai au izanic emacumezcoac eguiten dabena ...», «Iritsi citzaion ontci Placeres berreun toneladacua», «Mendi Izarraitzcoan» <
d) «baizik»-en ordez, «ezpada»: « ... ez andizqui ta aurrenengoetacoa, ezpada gauza erracen zale ...», « ... ez ordea alferricaco icen gueldo deus balió ez dutenac, ezpada, guztiz goi me diranac ...».
 
Erdal joskerarako joera nabarmen hau are nabarmenagoa da GDK liburuan eta hemengo itzulpen-zatietan; GPK askoz ere txukunagoa da. Denborarekin estiloa jatortu, herrikoiagotu egiten du, noski. Honela, bigarren liburua lehena baino askoz ere irakurterrezagoa eta euskararen aldetik zuzenagoa dugu.
 
 Esaldi jatorrak:
 
Akats guztion artean, baditu Iztuetak, eta ez gutxi, hitz, esamolde, esaldi eder askoak ere, noski; herri-hizkera jator-jatorrekoak, bere idazkera aberasten, goxatzen, bixitzen eta eredugarri bilakatzen dutenak. Edozeinek azkar aguro igar dezake Iztuetak ederki ezagutzen eta menderatzen duela euskara, bere garaiko nekazari, artzain, bertsolari, herritar peto-petoak bezain ongi. Bere liburuak, goitik beheraino, esakera, «ateraldi», bertsotxo «herrikoiez» hornituak daude. Hona adibide gutxi batzu: «Oña bete lecu», «Luce-laburrean, zabal-medarrean eta lodi-mean», «Eraille gaiztoetan dago azaro charra», «Euscaldun ondraduei achí achica, orpoz-orpoz cerraiquioten izurri gaiztoa nondic ñora ta ñola cebillen», «Bost onelaco esanic Joan ciñan emendi», «I baldin baiz ni banauc», «Plaza aguiricoan», «Erbesteco nagusiren uztarripetan bein ere egon ez gueradenac. Ez eta egon nai ere», «Beragatic ibilli izan dirade munduan ezagutu dirán guizonic jaquintsu-enac, beren buru cenzutsuac puscatceco zorian, jo ezac andic, eta jo ezac emendic, arquituco ote dutelaco bidé chior bat bederic gain artara igotceco», «Equiten citzaiozcan bein batari, güero besteari, au zatitu, ura ceatu, oni quendu, ari erransi, asmatu alcitzaten arabaqueta guciac eguiñaz, eta azquenean guelditcen ciraden ez nondic sartu ciran, ez ñola cebiitzan, eta ez ñora irten etcequiela», «Gueren echapean oso ta bici eder ta galant», «Zabartas ia da, bada, chit, ...», «Iturri guezagozo osasunguilleac», «Egon bearco dute beti barau gorrian, gosea iitceco ogui zuri ederra norc puscatu ez dutelaco», «beraren esquer gaiztoan eta lotsa gorrian», «Au esatearequin batean asico da, zaldiño eci-gabearen guisa aztalca ta puzca, cilipurdica eta izul-amilca: batari ostico, besteari aldajoca; eta ez-da gueldituco, barautsa ta picha purrustaca dariola, alie eta chit arras aunatu darin arteraño» («Dantzari» txoriburu puztuen deskribizioa). ... ...
 
Eta zenbat eta zenbat konparaketa umoretsu, hitz-joko polit, bertsotxo, esaera zahar ... (GPK, adibidez, bere bertsotxoez josia dago haseratik bukaeraraino. Hamgarria, benetan, zein erraz «saltatzen» duen hitz-lauzko kontaketatik hitz-neurtuetara!).
Atal honekin bukatzeko, Iztuetaren iüc.zkeraz hitz pare bat:
 
Iztuetaren estiloa batzutan oso erretorikoa da: Bere liburuen «Eskaintza» eta «Sarrera»n askotan azaitzen dü-a «nere erritar maiteac» eta honelako errespetuzko sarrera-esaldiak.
 
Bestalde, estilo oso puztua du, puztuegia, korapilatua, «barroko» edo «gongorista» samarra; gehiegizko izenlagun eta adjektibuz borobildutako sintagmak etab.: «Anciña-anciñacoen ta are lembicicoen...», «Badaquigu jatorriz gueradena España uts-utsac, anciñacoen eta are lembicicoen etorquiac eta ondocoac; beragatic nasteric gabeco garbienac, piñenac, leyalenac eta leñargui edo nobleenac», «Gure éuscara cenzu aundico cintzoac», «Gure éuscara maitagarri gozoa bere lenagocojanci-eder-galant-aberatsaquin chuquinquiro apainduric», «Gauza aundi asco, chit balioso, goi, me diradenac», «Chitezco gai ain maitagarriac», «Donostiaco plaza-berri-eder-bitorean», «Icen egoqui beren berenquiac», «Chori buru puztu ascoc», «Pozquida ugari chit gozo au». ... ...
 
Lairamendiren Hiztegiko hitz asko, euskalki ezberdinetako hitzak eta hizkuntz formak, estilo erretorikoa, puztua, korapilatua, euskal joskera traketsa eta erdal joskerarako joera handia; baina, aldi berean, esamolde herrikoi eta jator-jatorretan aberatsa, ioria: Hauxe izango litzateke, labur-labur esateko, Iztuetaren liburuetako idazkera.
_________________________________

1. MICHELENA, Luis (1988), «Historia de la Literatura Vasca». Erein, Donostia/Zarautz, 119 or. TORREALDAY, JUAN MARI (1977), «Euskal Idazleak Gaur. Historia Social de la Lengua y Literatura Vascas». Jakin, 239-240 or. Ikus, halaber, zeharkako aipamena, MITXELENA, KOLDO (1988), «Euskal Idazlan Guztiaki». Euskal Editoreen Elkartea, Erein, Donostia/Zarautz. Klasikoak 21. 219 or.

2. MICHELENA. L, (1988), aip. ob., 119 or. TORREALDAY, J.M. (1977), aip. ob., 239-240 or.

3. TORREALDAY, J.M. (1977), aip. ob., 192 or.

4. MITXELENA, KOLDO (1988), «Euskal Idazlan Guztiak VII. Hizkumzalaritza II». Euskal Editoreen Elkartea, Erein, Donostia/Zarautz. Klasikoak 27. 33-34, 55 or. SARASOLA, IBÓN (1984), «Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia» I. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Donosüa; (Mitxelenaren Sarrcra); 15-16 or.

5. MITXELENA, KoLDO(1988), «Euskal Idazlan GuztiakIV. Literaturaren Inguruaní». Euskal Editoreen Elkartea, Elkar, Donostia. Klasikoak 24. 64 or. MITXELENA, K. (1988), «Euskal Idazlan Guztiak VH1». Euska! Editoreen Elkañea, Labayru. Klasikoak 28. 165 or. SARASOLA, I. (1984), aip. ob., 18 or. IZTUETA, JUAN INAZIO (1990), «Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia». Euskal Editoreen Elkartea, Mensajero, Oiartzun. Klasikoak 37. (Edizioaren Prestatzailea: Ezeizabarrena, M.a José); 28 or.

6. VILLASANTE, FR. EUIS (1979), «Historia de la Literatura Vasca». Aranzazu, 279-282 zka.

7. SARASOLA, IBÓN (1976), «Historia Social de la Literatura Vasca». Akal, Madrid, 132 or.
Ikus, halaber, aipamena, IXTUETA, J.l. (1990), aip. ob., 31 or.

8. IRIGARAY, A. (1965), «Esbozo crítico con textos de literatura éuscara profana». Separata
de la Revista Príncipe de V " eta 99, Diputación Foral de Navarra, Pamplona,21-22 or.

9. IMAZ, JOSÉ MANUEL (1945), «El centenario de un dantzari». BAP I, 4. San Sebastián, 407-414 or.

10. ZABALA, ENRIKE (1981), «Euskal Literatura, Alfabetatzeko». Pax, Lazkao, 127-128 or.

11. GARMENDIA, JOSÉ (1968), «Obras Inéditas de Iztueta». La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao, 132-156 or. (Unzeta, Gereka, Lécluse, D'Abbadieren gutunak), bestcrik beste. D'Abbadiek esaten dio: «Su estilo guipuscoano me gusta mucho, me parece más legítimo bascongado que el de las pocas obras que se han salido a luz en el Labourt». Ikus, halaber, IZTUETA, J.I. (1990), aip. ob., 16-19 or. Baita Iztuetaren beraren liburuetako «Ontzate edo Aprobacioac».

12. VILLASAMTT-, L. (1979), aip. ob., 266-271, 282 zka. ETXAIDE, JoN(1990). «Hamasei Seme Euskalerriko». Erein, Itxaropena, Zarautz, 311 or. ZABALA, JUAN MATEO (1986), «Fábulas en dialecto vizcaino». Euskal Editoreen Elkartea, Labayru, Bilbo. Klasikoak 2. 21-22 or.

13. GARMENDIA , JOSÉ (1974), «Noticias sobre Iztueta en los Registros de las Juntas Generales de Guipúzcoa». BAP XXX, 3 eta 4. San Sebastián, (467-470 or.), 469-470 or.

14. VILLASANTE, L. (1979), aip. ob., 291-298 zka.

15. Rüiz DE LARRINAGA, JUAN (1954), «Cartas del P. Uriarte al Príncipe Bonaparte. Con notas bio-bibliográficas». BAP X. San Sebastián, (231-302 or.).

16. Ruiz DE LARRÍNAGA, JUAN (1954), aip. art., 247-248, 251 or. VILLASANTE, L. (1979), aip. ob., 282 zka. IZTUET..., 'I. (1990), aip. ob., 28 or.

17. IRIGARAY, A. (1949), «Glosas a un nuevo Cancionero Vasco». BAP V, 4. San Sebastián, (451-457 or.), 451 or. eta IRIGARAY, A. (1958), «Yon Etxaide, Amasei Seme Euskalerri'ko». BAP XIV, 2. San Sebastián, (278-281 or.).

18. GOROSABEL, PABLO DE (1967), «Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa ...» IV.La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao, 634 or. eta SUQUÍA, JOSÉ MARÍA (1975), «Monografía Histósrica de Zaldivia». Caja de Ahorros Municipal de San Sebastian, 164-165 or.

19. MANTEROI-A, JOSÉ (1981), «Cancionero Vasco» I, 1. Sendoa, 35-39 or.

20. ARANA, JOSÉ (1882), «Poesía Literaria Euskara». Euskal-Erria, VII. (15-22 or.), 21 or.

21. GOROSABEL, P. (1967), aip. ob., III, (Carmelo Echcgarayren Apendizea), 235-236 or. ECHEGARAY, CARMELO (1901), «De mi País: Miscelánea histórica y literaria ...». («Iztueta» artikulua), F. Jomet, San Sebastián. 1-10 or. IZTUETA, J.I. (1990), aip. ob., 28 or.

22. AZKUE, R.M. (1916-1919). «Los Bascos en la Nación Argentina». José R. de Uñarte, Buenos Aires, (99-104 or.).

23. ORMAETXEA, NIKOLAS (1930), «Iztuetaren euskera ...». «Euskal Esnalea» aldizkaria, 316, (61-65 or.).

24. Azpiatal hau lantzeko, besterik beste, hiru autoreotan oinarritu gara: ETXAIDE, J. (1990), aip. ob., 226-231 or. IZTUETA, J.I. (1990), aip. ob., 28-33 or. eta ORMAETXEA, N. (1930), aip. art., 61-65 or.

25. Aztertu, besterik beste, IZTUETA, J.i., GDK, 308-321 or. (Jovellanosen obrako testu-zati batzuren Iztuetaren itzulpena), edota «Karta Mogeli» (honetaz, ikus gure lañaren III. 4 kapituluan aztertzen duguna: LAKARRA, JOSEBA A./ÜRGELL, BLANKA (1988), «Plaiito Baswngadoren eztabaida: testu-bilduma». ASJU XXII-2. Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, (479-529 or.), 520-529 or. Iztuetaren euskarazko karta arras ulertezina litzateke alboan Iturriagaren erdarazko bertsioa ez balerama).

26. MICHELENA, L. (1988), aip. ob., 119 or. TORREALDAY, J.M. (1977), aip. ob., 239-240 or. VILLASANTE, L. (1979), aip. ob., 279-282 zka. ZABALA, E. (1981), aip. ob., '27-P8 or.. besterik beste.

27. IZTUETA, J.I., GDK, 50 or. IZTUETA, J.I. (1990), aip. ob., 27, 28 or. ORMAETXEA, N. (1930), aip. art., 61-65 or.

28. GARMENDIA, J. (1968), aip. . : :r

29. IZTUETA, J.I. (1990), aip. ob., 31-32 or.

30. ETXAIDE, J. (1990), aip. ob., 226-229 or.

31. ORMAETXEA, N. (1930), aip. art., 61-65 or. IZTUETA, J.I. (1990), aip. ob., 28 or.

32. ORMAETXEA, N. (1930), aip. art., 61-65 or.

33. IZTUETA, J.I., GPK, 511-519 or.

34. IZTUETA, J.I., GPK, 40-48, 124-125, 133-135, 137, 155, 160, 167-168. : 97-200, 204-207, 221-224, 232-236 or., etab., etab.

35. IZTUETA, J.I. (1990), aip. ob., 16 or. MICHELENA, Luis (1987), «Orotariko Euskal Hiztegia» I. Euskaitzaindia, Desclée de Brouwer/Mensajero, Bilbao, XXXII or.

36. MITXELENA, K. (1988), aip. ob., Klasikoak 21. 219-221 or.

Laguntzaileak:

orkli