Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

 
pdf  
PUJANATARRAK ETA "GOIZALDI" DANTZA TALDEA
Arrazoiak asko dira Pujanatarrak eta GOIZALDIk Gipuzkoako folklorearen alde egindako lanaren berri irakurleari eskeintzeko. Lehendabizikoa gure haurtzaroan Jose Lorenzo Pujanaren ikasleak izatea da, gero GOIZALDIk une zailetan egindako ahaleginak aurrera jarraitzeko, talde asko, loratu bezain laister zimeldu baitira. Eta batez ere hain ahanzkor eta oroimen eskaseko bihurtu garen honetan, denboraren ziztu bizia dela medio, beldur gara Gipuzkoako dantzen historia inork ez ote duen bilduko. Guzti honek onetsi eta merezi du lan hau egitea.

Goizaldi eta Ordiziako "Txapel-Gorri" dantza taldeko buru izan zen Jose Sarasolarekin ere zorretan gaude, hark ere dokumentazio arras baliosa helarazi baitzuen guganaino.